2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BORTZIRIETAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2012.urteko plantilla organikoaren behin betiko onespena
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, behin betikoz onetsi da 2012. urteko plantilla organikoa, ondoren agertzen dena. Hasierako onespenaren iragarkia 2012ko 4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 5ean.
Lanpostuak:
Idazkaria. Osagarria: funtzionarioek A mailan duten hasierako soldataren %10.
Lan kontratatu finkoak:
Gizarte langile bat harrera eta orientabide sozialerako programarako. B maila. Lanpostuko osagarria: %34,73. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Baldintza: euskara jakitea, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen txostenean proposatutako 2. mailaren arabera.
Gizarte langile bat. B maila. Lanpostuko osagarria: %34,73. Sarbidea: oposizio-leihaketa. Baldintza: euskara jakitea, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen txostenean proposatutako 2. mailaren arabera.
Administrari-ofizial bat. C maila. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %14,2. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Baldintza: euskara jakitea, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen txostenean proposatutako 2. mailaren arabera. Egoera: hutsik.
Sei familia-langile, lanaldi osoan. D maila. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %8,25. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Baldintza: euskara jakitea, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen txostenean proposatutako 1. mailaren arabera. Egoera: 3 lanpostu hutsik.
Langileen izenen zerrenda:
Alizia Sagaseta Irigoien, gizarte langilea. B maila. Lanpostuko osagarria: %34,73. Lan egoera: finkoa. Antzinatasuna: hiru hirurtekoren %87.94 (2009/07/10ean beteak). Egungo egoera: eszedentzian.
Jokin Apezetxea Azkarate, gizarte langilea. B maila. Lanpostuko osagarria: %34,73. Lan egoera: finkoa. Antzinatasuna: hirurteko bat (2010/10/26an betea). Egungo egoera: lanean.
M.ª José Sagartzazu Iguzkiagirre, Francisca Ramona Ordoki Ubiria eta Pilar Fagoaga Yanci, familia-langileak. D maila. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %8,25. Lan egoera: langile finkoak. Antzinatasuna: M.ª José Sagartzazu Iguzkiagirrek zortzi hirurteko (2010/08/11n beteak). Egungo egoera: lanean. Francisca Ramona Ordokik bost hirurtekoren %92,47 (2006/09/07an beteak). Egungo egoera: eszedentzian. M.ª Pilar Fagoaga Yanci bost hirurtekoren %99 (2009/11/04an beteak) Egungo egoera: lanean.
Badaude langile batzuk aldi baterako kontratatuak, baina Batzarrak behin betiko lan-kontratuduntzat hartzen ditu, kontratuen iraupenarengatik (5/2006 Errege Lege Dekretua):
Sonia Salgado Ramos, Ana M.ª Indaburu Irazoki eta Edurne Echart Irigoyen, familia-langileak. E maila. Mailako osagarria: %15. Lanpostuko osagarria: %21,82.
-Antzinatasuna:
Sonia Salgado Ramos, lau hirurtekoren %85,73 (2009/08/13an beteak).
Ana M.ª Indaburu Irazoki, hiru hirurtekoren %70,90 (2010/10/24an beteak)
Edurne Echart Irigoyen, hiru hirurtekoren %61,70 (2010/06/11n beteak).
Etxalarren, 2012ko urtarrilaren 31n.-Mankomunitateko burua, Miguel María Irigoyen Sanzberro.
Iragarkiaren kodea: L1201721