2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CADREITAKO ETA ALESBESKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA
Aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2011ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 16an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
1. aldaketa.
Nora: "kaleak garbitzeko makinaren mantentzea" izeneko 1 444 1 213 kontu-sailera 12.000 euro.
Nondik: "kaleak garbitzeko makinaren errentamendua" izeneko 1 951 1 203 kontu-sailetik 12.000 euro.
Cadreitan, 2012ko urtarrilaren 20an.-Burua, María Carmen Segura Moreno.
Iragarkiaren kodea: L1201211