27. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Udalbatzako kideen ordainsariak eta bilkura-sariak

Mankomunitatearen Batzorde iraunkorrak, ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 75. artikuluaren edukia, ondotik ematen den erabakia hartu zuen 2011ko azaroaren 17an egin osoko bilkuran.

Honako diru sari hauek jartzea:

Kargua dedikazio partzialean edo esklusiboan betetzen ez duten zinegotziei, Batzarreko eta Batzorde Iraunkorreko bileretara joateagatik: 50,00 euro bilkura bakoitzeko.

Mankomunitateko buruari, dedikazio partziala baitu, hilabetean 700,00 euroko ordainsari garbia.

Azkoienen, 2012ko urtarrilaren 23an.-Mankomunitateko burua, Carlos de Miguel Altimasveres.

Iragarkiaren kodea: L1201205