27. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

42/2012 EBAZPENA, urtarrilaren 18koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, 2010-2011 ikasturteko Aparteko Sarien deialdia egiten duena.

Graduondoko Ikasketak, Sarbidea, Bekak eta Tituluak Ataleko buruaren txostena ikusita, Ikasleen Gaietarako eta Irakaskuntza Laguntzeko Zerbitzuko zuzendariak eta Irakaskuntzako errektoreordeak O.E.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak eskaintzen dituen graduko irakaskuntza ofizialetan aparteko sariak emateko duen arautegi erregulatzailea, Gobernu Batzordean 2008ko ekainaren 23an onetsitakoa betez.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuen 40. artikuluak ematen dizkidan eskumenak betez,

EBATZI DUT:

Lehena.-Ikasketak 2010-2011 ikasturtean amaitu zituzten ikasleentzat Aparteko Sarietarako deialdia egitea.

Bigarrena.-Aparteko Sariak emateko arautegiaren 3.1 artikulua aplikatuz, karrera amaierako sariak emateko 50 ikasle-kopurua, 2010-2011 ikasturtean ikasketak bukatu dituzten ikasle kopuruaren arabera kalkulatuko da, hau da, 2010eko iraila eta 2011ko abuztua bitartean ikasketak bukatu dituztenak kontuan hartuta.

Hirugarrena.-Bekak eta Tituluen Bulegoari eskatzea Ebazpen hau jakinarazten den egunaren biharamunetik hasita, 15 eguneko epean Sari horietara aurkez daitezkeen espedienteak hauta ditzan eta Bulegoko Iragarki Taulan argitara ditzan.

Laugarrena.-Hautaketa prozesuaren hasiera eta amaiera epeak ezartzea, Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta hurrengo 30 egun naturalen buruan bukatuko dena.

Bosgarrena.-Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea.

Seigarrena.-Deialdi honen berri ematea Ikasleen Gaietarako eta Nazioarteko Harremanetarako errektoreordeari, Irakaskuntza Laguntzeko eta Ikasleen Gaietarako Zerbitzuari, Komunikazio Zerbitzuari, Beka eta Tituluen Bulegoari eta Graduondoko Ikasketen eta Tituluen Bulegoari.

Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren 6.4. artikuluak xedatzen duenari jarraikiz, eta interesdunak, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2012ko urtarrilaren 18an.-Jarduneko errektorea, Alfonso Carlosena García.

Iragarkiaren kodea: F1201542