Iragarkia
27. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 8a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA
Ordenantza fiskalak 2012. urterako. Behin betiko onespena
Jurramendiko Mankomunitateak, 2011ko azaroaren 18an egin batzar orokor arruntean, bertzeak bertze, erabaki zuen hasiera batean onestea Uraren ziklo integralaren zerbitzuari eta Hiri hondakin solidoak bildu eta tratatzeko zerbitzuari dagozkien ordenantza fiskalak, 2012. urteari begira.
Erabakia 2011ko azaroaren 28ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Jendaurrean egon zen hogeita hamar egun baliodunean entitatearen Idazkaritzan, eta inork ez du erreklamaziorik aurkeztu. Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325 eta 326. artikuluetan ezarritakoaren arabera, behin betikoz onetsirik gelditu dira eta bidezkoa da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Lizarran, 2012ko urtarrilaren 23an.-Mankomunitateko burua, Pedro Mangado Pinillos.
ORDENANTZA FISKALA, JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEAK UR BANAKETA ETA SANEAMENDUA EMATEKO ETA ZERBITZU EGITEKO 2012KO TASAK ARAUTZEN DITUENA
I. KAPITULUA
Oinarria
1. artikulua. Ordenantza fiskal hau Nafarroako toki entitateei aplikagarri zaien araudi fiskalak ematen dizkien ahalmenen babesean eta beraiekin bat ezarri da.
II. KAPITULUA
Ordainarazpenaren izaera
2. artikulua. Ordenantza honen xede diren tasak edateko uraren hornidura eta uren saneamenduaren zerbitzuan oinarritzen dira, baita horrekin zerikusia duten gainerako zerbitzuetan ere.
Ezarri diren ordainarazpenen izaera fiskala, hortaz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 10.c artikuluak aipatzen dituen zerbitzuak edo jarduerak egiteko tasena da.
III. KAPITULUA
Aplikazio eremua
3. artikulua. Jurramendiko Mankomunitatea osatzen duten udalerri eta kontzejuen mugapeko lurralde guztian aplikatuko da ordenantza hau, baldin eta Uraren ziklo integralaren kudeaketaren eskumenak hari eskualdatu badizkiote.
Aipatutako lur eremuez gain, ordenantza hau aplikatuko zaie Mankomunitateak egin eta ordenantza honek arautzen dituen zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsona fisiko edo juridiko guztiei, zerbitzua non egiten den kontuan hartu gabe.
IV. KAPITULUA
Zergapeko egintza
4. artikulua. Ezartzen diren tasetarako ondotik aipatzen diren inguruabarrek dakarte zergapeko egintza:
a) Edateko uraren hornidura zerbitzua eskura izatea eta mantentzea, hau da, hornidura zer lekutarako kontratatu zen, edateko ura berehala hantxe izateko aukera.
b) Saneamenduaren zerbitzua eskura izatea eta mantentzea, hau da, hornitutako leku batean hondakin edo soberakin urak berehala husteko aukera, Mankomunitatearen saneamendu sarearen bitartez.
c) Mankomunitateak edateko ematen duen ura erabili eta eskura izatea. Tasa hau hartutako uraren erabileren edo xedeen arabera aldatuko da.
d) Saneamendu zerbitzuaren egiazko erabilera.
e) Edateko urez hornitzeko zerbitzuan sarrera ematea. Horren barrenean daude eskatutako emaria jasotzeko instalazio egokiak aurretiaz dituen leku bati edateko ur horniduraren zerbitzua ematen hasteko kontratu jarduketa guztiak, administratiboak zein materialak. Egitate horren barrenean honelako aldaketak izaten ahal dira:
e-1) Mugarik gabeko eperako eskatutako hornidura.
e-2) Epe zehatz baterako eskatutako hornidura.
e-3) Noizean behin eta puntualki eskatutako hornidura (gehienez ere 15 egun).
f) Horniduraren baldintzen aldaketa. Egitate honen barrenean daude lehenagotik altan dagoen hornidura baten baldintzak aldatzeko behar diren kontratu jarduketa guztiak, administratiboak zein materialak. Egitate horren barrenean honelako aldaketak izaten ahal dira:
f-1) Eskatutako emariaren aldaketa. Ondorioz, neurri handiagoko kontagailuaren ordez txikiagoa jarriko da edo alderantziz.
f-2) Horniduraren titulartasunaren aldaketa, dohaineko eskualdeketengatik, edo jabekidetza edo irabazpidezko sozietatea desegiteagatik.
f-3) Horniduraren titulartasunaren aldaketa, erabiltzailearen Erregelamenduan aurreikusitako edozein arrazoirengatik, aurreko atalean adierazten ez bada ere.
g) Edateko uraren eta saneamenduko uraren zerbitzurako hargunea edo lotunea egitea.
Eskatzailearen kontura izanen da hargunea egitea eta haren kostua. Mankomunitateak ematen duen zerbitzua, tasa honen zergapeko egintza sortzen duena, hauxe izanen da: hargunea egiteko gainbegiratze teknikoa eta etxebizitzek zein lokalek zerbitzua izateko Mankomunitateak inbertsio orokorretan egin beharreko konpentsazioa.
i) Erabiltzaileak eskatutako ikuskatze lanak. Horren barrenean daude Mankomunitateak, abonatuak hala eskatuta, egin beharreko ikuskatze lan guztiak, hala nola kontagailuen funtzionamendua egiaztatzea, kontagailuen irakurketak, ustez oker egindakoak eta gisako jarduketak, ikuskatu ondotik egiaztatzen bada erabiltzaileak ez duela behar bezainbat arrazoirik izan ikuskatze lana eskatzeko.
j) Mantentze lanetako taldeek edo administrazio edo obretako langileek egindako joan-etorriak, honako kasu hauetan:
j-1) Joan-etorria egiten denean erabiltzaile batek hala eskatuta, partikularraren instalazioari dagozkion matxurak konpontzeko.
j-2) Interesdunaren eskaerak sortua denean, sare orokorretik hornidura mozteko, instalazio partikularretan obrak edo konponketak egiteko xedeaz.
j-3) Interesdunak eskatuta edo ofizioz egiten denean, erabiltzaile bati hornidura mozteko, Mankomunitatearekiko beharkizunak ez betetzeagatik.
l) Jurramendiko Mankomunitatearen sute-ahoen sarea eskura izatea eta mantentzea, hau da, instalazio horien bitartez ur hornidura berehala izateko aukera:
l-1) Noizbehinka edo modu puntualean eskura izatea:
l-2) Aldian behin eskura izatea:
-Lau hilabetez.
-Urtebetez.
m) Uraren egiazko kontsumoa, Jurramendiko Mankomunitatearen sute-ahoen sarearen bitartez.
V. KAPITULUA
Subjektu pasiboak
5. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasak ordaintzera beharturik diren subjektu pasiboen izaera izanen dute, zergadun gisa, pertsona fisikoek eta juridikoek, eta entitateek, baldin eta zergapeko egintza izaten ahal diren unitate ekonomiko edo ondare banatua osatzen badute, nahiz eta izaera juridikorik ez izan; betiere, ordenantza honen xedeko zerbitzu eta jarduketen onura erreal edo potentzialak jasotzen badituzte edo ukitzen badituzte.
1. Zehazki, ordaintzera beharturiko subjektu pasiboak honako hauek dira:
a) a), b), c), d) eta j-3) ataletan ezarritako tasetarako, abonamendu polizaren edo lotunearen titular gisa agertzen den erabiltzailea.
b) e), f), g), i), j-1) eta j-2), l-1), l-2) eta m) ataletan ezarritako tasetarako, zerbitzuaren eskatzailea izanen da subjektu pasiboa.
2. 2/95 Foru Legearen 104. artikuluari jarraikiz, zerbitzuaren xedeko finka edo higiezinen jabeak dira zergadunaren ordezkoak. Zerbitzuaren onuradunak bertze batzuk badira, jabeek haiexei kobratzen ahalko dizkiete kuotak.
Arrazoi bategatik edo bertzeagatik titulartasunean edo erabileran ondorengoak direnei eskatzen ahal zaie pertsona fisikoek zein juridikoek egindako ustiapenen edo ekonomia jardueren ondoriozko zorra.
Eskuratzaileak eta eskualdatzaileak solidarioki erantzunen dute dagoen zorraz.
Norbaitek ustiategi edo jarduera ekonomiko baten titulartasuna eskuratu nahi badu, gaurko titularrak aldez aurretik baietza emandakoan, eskubidea izanen du Mankomunitateari eskatzeko kasuan kasuko jardueran edo ustiategian aritzearen ondorioz diren tributu-zorren ziurtagiri zehatza.
VI. KAPITULUA
Zerga-oinarria
6. artikulua. 4. artikuluko zerrendan aipatutako zergapeko egintzetan hauek dira bakoitzaren karga-oinarriak:
a) 4. artikuluaren a) atalean ezarritako zergapeko egintzarako, edateko uraren hodietan paratutako kontagailuaren diametroa.
b) 4. artikuluaren b) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: saneatutako lekuak aldi berean Mankomunitatearen edateko uraren hornidura badu, edateko uraren hodietan jarritako kontagailuaren diametroa izanen da zergapeko egintza.
Saneatutako lekuak aldi berean Mankomunitatearen edateko uraren hornidurarik ez badu, harguneko hodiaren diametroa izanen da zerga-oinarria.
c) 4. artikuluaren c) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: kontsumitutako uraren metro kubikoen kopurua, kontagailuaren bidez neurtua edo, kontagailurik ez bada edo hondaturik badago, aurreko bi urteetan kontagailuak erregistratutako datuak estrapolatuz neurtu eta zenbatespena eginez.
Aitzinetik aipatu zenbatespena egiten ahal ez bada estrapolaziorako behar diren datuen faltagatik, arlo horretan indarra duen legeriak ezarritako prozeduren bidez kalkulatuko dira metro kubiko kontsumituak.
4. artikuluaren d) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: artikulu honetako aitzineko atalean ezarritako oinarri bera erabiliko da.
Putzu partikular batetik egiten denean hornidura, kontagailuaren bidez neurtuko da ponpatutako ura edo, kontagailurik ezean, indize hauen arabera eginen da kalkulua:
-Kontzesio administratiboa.
-Antzeko jardueretako banaz-bertzeko kontsumoa.
e) 4. artikuluaren e) atalean ezarritako zergapeko egintzarako:
e-1) Behin betiko altaren kuota, paratu beharreko kontagailuren diametroaren arabera.
e-2) Behin-behineko altaren kuota.
Behin-behineko kuota, lau hilean behingoa.
e-3) Altagatik eta aldi bategatik kuota bakarra (hazbetearen ?-ko hodia izanen da hargunearen muga).
f) 4. artikuluaren f) atalean ezarritako zergapeko egintzetarako:
f-1) Kontagailuaren aldaketa.
Dagokion altaren kuotaren zenbatekoaren aldea.
f-2) Behar diren lanen kostua.
f-3) Zerbitzua egiteko behar diren lanen kostua.
g) 4. artikuluaren g) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: etxebizitza edo lokal bakoitza hornidura edo saneamendu zerbitzuari lotzeko kuota, banaka erabili edo aprobetxatzeko modukoa bada.
i) 4. artikuluaren i) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: zerbitzua egiteko behar diren lanen kostua.
j) 4. artikuluaren j) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: zerbitzua egiteko behar diren lanen kostua.
l) 4. artikuluaren l) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: instalazioak eskura izatea zenbat denboratarako eskatzen den, huraxe.
m) 4. artikuluaren m) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: kontsumitutako metro kubikoen kopurua, kontagailuaren bidez neurtua edo, kontagailurik ez bada, interesdunarekin ados jarrita zenbatetsi direnak.
VII. KAPITULUA
Tarifak
7. artikulua. Tasa bakoitzari dagokion tributu kuota kalkulatzeko, honako tarifa hauek aplikatuko zaizkie aurreko artikuluan agertzen diren zerga-oinarriei:
a) 6. artikuluaren a) atalean ezarritako zerga-oinarriari, horniduraren kuota finkoa sorraraziko baitu:
KONTAGAILUAREN DIAMETROA | EURO KOP./LAUHILEKOA |
13 mm-raino | 10,02 |
20 mm-raino | 26,10 |
25 mm-raino | 37,93 |
30 mm-raino | 61,93 |
40 mm-raino | 110,18 |
50 mm-raino | 172,16 |
65 mm-raino | 288,27 |
80 mm-raino | 440,82 |
100 mm-raino | 688,85 |
125 mm-raino | 1.074,93 |
Kontuan izan gabe ura zertarako erabiltzen den, salbu eta suteen zerbitzua bada, halakoetan kontagailuaren neurriari edo, kontagailurik ez badago, hodiaren diametroari dagokion tarifaren %10 izanen baita tarifa, betiere 49 milimetro baino tikiagoa bada, handiagoa izanez gero tarifa orokorraren %20 izanen baita.
b) 6. artikuluaren b) atalean ezarritako zerga-oinarriari, saneamenduko kuota finkoa sortuko baitu:
KONTAGAILUAREN DIAMETROA | EURO KOP./LAUHILEKOA |
13 mm-raino | 3,73 |
20 mm-raino | 8,70 |
25 mm-raino | 13,98 |
30 mm-raino | 22,86 |
40 mm-raino | 40,62 |
50 mm-raino | 63,43 |
65 mm-raino | 106,32 |
80 mm-raino | 162,29 |
100 mm-raino | 253,88 |
125 mm-raino | 396,19 |
Kontuan hartu gabe hustutako ura zertan erabili den.
c) 6. artikuluaren c) atalean ezarritako zerga-oinarriari, horniduraren kuota aldakorra sortuko baitu:
-A-1 tarifa: hornidura kontratatuak etxeko kontuetan erabiltzeko, baita udal eta kontzejuetan ere, herriko etxeetan eta Udalaren gainerako zerbitzu publikoetan, ongintza zentroetan eta ikastetxeetan: 0,3378 euro/metro kubikoa.
-A-2 tarifa: hornidura kontratatuak, industrian eta merkataritzan erabiltzeko. Kontzeptu honetan sartzen dira industriak, bulegoak, lantokiak, aisiarako finketako ureztatze eta apaintze lanetarako hornidura, militarren eraikinak, obrak, haztegiak, bizigarritasun agiririk ez duten eraikinetarako hornidurak eta orokorrean bertze tarifa batean zehaztu gabeko jarduera edo erabilerak: 0,5230 euro/metro kubiko kontsumitua.
-A-3 tarifa: hornidura kontratatuak, udal eta kontzejuei dagozkienak, udal erabilera publikoko kirol instalazioetan erabiltzeko: 0,2268 euro/metro kubiko kontsumitua.
-A-4 tarifa: ureztaketarako edo suteetarako ahoak direnean: 0,3378 euro/metro kubikoa.
-A-5 tarifa: udal eta kontzejuen erabilera iturri publikoetan eta apaingarri publikorako ureztatze lanetan: 0,1721 euro/metro kubikoa.
-A-6 tarifa: ur ihesei dagozkien kontsumoak: 0,2122 euro/metro kubikoa.
-A-7 tarifa: Mankomunitatean sartu gabe dauden udal eta kontzejuei zuzenean egindako hornidurak: 0,3062 euro/metro kubikoa.
d) 6. artikuluaren d) atalean ezarritako zerga-oinarriari, saneamenduko kuota aldakorra sortuko baitu:
-S-1 tarifa: aurrekoari dagozkion erabilera berak hartzen ditu: 0,1329 euro/metro kubikoa.
-S-2 tarifa: aurrekoari dagozkion erabilera berak hartzen ditu: 0,1903 euro/metro kubikoa. Industria jarduera batek bere industria prozesuan kontsumitzen badu emandako ur horniduraren %100: 0 euro/metro kubikoa.
Mankomunitatekoak ez diren hornidurak direnean, tarifa 0,0927 euro/metro kubikoa izanen da.
-S-3 tarifa: aurrekoari dagozkion erabilera berak hartzen ditu: 0,1328 euro/metro kubikoa.
-S-4 tarifa: aurrekoari dagozkion erabilera berak hartzen ditu: 0,00 euro/metro kubikoa.
-S-5 tarifa: aurrekoari dagozkion erabilera berak hartzen ditu: 0,00 euro/metro kubikoa.
-S-6 tarifa: aurrekoari dagozkion erabilera berak hartzen ditu: 0,1903 euro/metro kubikoa.
-S-7 tarifa: aurrekoari dagozkion erabilera berak hartzen ditu: 0,00 euro/metro kubikoa.
e) 6. artikuluaren e) atalean ezarritako zerga-oinarriari, zerbitzuko sarrera tasa sortuko baitu:
e-1)
KONTAGAILUAREN DIAMETROA | ALTARAKO KUOTA BEHIN BETIKOA |
13 mm-raino | 66,69 euro |
20 mm-raino | 112,01 euro |
25 mm-raino | 149,35 euro |
30 mm-raino | 198,91 euro |
40 mm-raino | 313,30 euro |
50 mm-raino | 476,04 euro |
65 mm-raino | 849,16 euro |
80 mm-raino | 1.249,74 euro |
100 mm-raino | 1.901,06 euro |
125 mm-raino | 2.913,09 euro |
Zerbitzuaren xede bakarra su-itzaltze zerbitzua egitea denean, %50 beheitituko da oro har ezarritako tarifa.
e-2)
KONTAGAILUAREN DIAMETROA | ALTARAKO KUOTA BEHIN BETIKOA |
50 mm-raino | 47,62 euro |
125 mm-raino | 91,68 euro |
Lauhileko kuota behin-behinekoa, 35,02 euro izanen da, kontagailu mota guztietarako.
e-3)
-Etxean erabiltzeko, kuota finkoa 29,87 euro izanen da, eta eskatzen den denboraren arabera handituko da: 7,21 euro aste bakoitzeko; kontagailua ezarriz gero, dagokion zenbatekoa.
-Industrian erabiltzeko, kuota finkoa 29,87 euro izanen da, eta eskatzen den denboraren arabera handituko da: 33,99 euro aste bakoitzeko; kontagailua ezarriz gero, dagokion zenbatekoa.
-Zenbait onuradunendako hargune bakarra eskatzen denean, tasa bakarra sorraraziko da, 29,87 eurokoa, haientzat guztientzat. Kontsumo tasa bakoitzari aplikatuko zaio.
f) 6. artikuluaren f) atalean ezarritako zerga-oinarriari, horniduraren baldintzen aldaketaren tasa sortuko baitu:
f-1) Kuota finkoa: 74,16 euro.
Aurreko zenbatekoari kuota aldakor bat gehituko zaio: kontagailu berriaren eta zaharraren arteko behin betiko altaren kuoten arteko aldearen arabera; betiere, alde hori positiboa bada.
f-2) Tarifaren prezioa 0,00 euro izanen da.
f-3) Zerbitzu hau egiteko administrazio lanen kostua 20,90 euro izanen da.
g) 6. artikuluaren g) atalean ezarritako zerga-oinarriari aplikatzekoa, zerbitzuko hargune edo lotunearen tasa sortuko baitu:
g-1) Hargune bakunetarako (hornidura edo saneamendua): 132,08 euro.
g-2) Hargune bikoitzetarako (hornidura eta saneamendua):
-Etxebizitza blokea:
1.-Eraikina lotzeagatik, banaketa sareari lotzeko baimena ematen denean, etxebizitza bakoitzeko: 147,86 euro.
2.-Etxebizitza bakoitzeko lotunea, obra burutu ondotik 36,97 euro.
- Etxebizitza edo negoziorako lokal bakar baten sustapena eta eraikuntza baldin bada, g-2 tarifa bakarra izanen da: 184,81 euro.
- Halaber, g-2 tarifa bakarra izanen da etxebizitza ez bada zerbitzuan izen emana egon azkeneko hamar urteetan.
g-3) Negozio lokalaren lotune bakoitza: 184,81 euro.
i) 6. artikuluaren l) atalean ezarritako zerga-oinarriari, erabiltzaileak hala eskatuta eginiko alferrikako ikuskatze lanen tasa sortzen duen horri: jarduketa hauetan guztietan 35,87 euro kobratuko dira, kontagailuen irakurketak berrikusten diren kasuetan salbu, tarifa 8,60 euro izanen baita.
j) 6. artikuluaren j) atalean ezarritako zerga-oinarriari, joan-etorrien tasa sortzen duen horri: jarduketa hauetan guztietan 29,87 euro kobratuko da joan-etorri bakoitzeko.
Instalazio partikularretan gertatzen diren ur-ihes ezkutuen tarifazioa.
Instalazio partikular batean nabarmentzen bada ur-ihesa badela, kontagailuak erregistratu duena, eta interesdunaren axolagabekeria larriagatik edota nahita egina ez bada, ondoko tarifak aplikatuko dira:
-Ur-ihesa, gehienez 100 m³-koa bada, ez da inolako murriztapenik eginen.
-Ur-ihesa 100 m³-tik goitikoa eta 300 m³-tik beheitikoa bada, eta ohiko ur kontsumoaren %50etik goitikoa bada, 100dik goiti erregistratutako metro kubikoak tarifatuko dira, eta ez da aplikatuko saneamenduari eta arazketa-kanonari dagokiena.
-Ur-ihesa, 300 m³-tik goitikoa bada, eta ohiko ur kontsumoaren %50etik goitikoa bada, 300dik goiti erregistratutako metro kubikoak tarifatuko dira, A-6 tarifa aplikatuz.
l) 6. artikuluaren l) atalean ezarritako zerga-oinarriari, Jurramendiko Mankomunitatearen sute-ahoen sarea eskura izan eta mantentzeko tasa sorraraziko baitu:
l-1) Noizbehinka edo modu puntualean eskura izatea: 30,90 euro.
l-2) Aldian behin eskura izatea:
-Lau hilean behin: 618.00 euro.
-Urtekoa: 1.442,00 euro.
m) 6. artikuluaren m) atalean ezarritako zerga-oinarriari, sute-ahoen sarearen bitarteko ur kontsumoaren kuota sortuko baitu: 0,5230 euro/metro kubikoa.
VIII. KAPITULUA
Tributu-kuotak
8. artikulua. Zerga-oinarriari bere tarifa aplikatzetik aterako dira tasa bakoitzari dagozkion tributu-kuotak.
9. artikulua. Ateratzen den tributu-kuotaren gainean aplikatuko dira legeek aldi bakoitzean finkatzen dituzten zeharkako zergak, legeetan ezartzen diren maneran eta halabereko baldintzetan.
IX. KAPITULUA
Fidantzak
10. artikulua. Mankomunitateak ordenantza honetako 4. artikuluko e) edo f) ataletan definitzen diren zerbitzuetako bat egiten duenean, fidantza galdatuko dio zerbitzua eskatzen duenari, zerbitzuan baja eman baino lehentxeagoko aldian Mankomunitatearekin izan ditzakeen dituen zerga betebeharrei aurre egin ahal izateko.
Dagokion tasa ordainarazten den unean eta agirian berean galdatuko da fidantza hori.
Kontagailuaren kalibrearen araberakoa izanen da fidantzaren zenbatekoa, taula honi jarraikiz:
KONTAGAILUAREN DIAMETROA | FIDANTZA |
13 mm-raino | salbuetsia |
50 mm-raino | 65,00 euro |
125 mm-raino | 2540,00 |
4. artikuluko f-1 atalean bildutako kasuak izanez gero, fidantzan dagokion aldea galdatuko da. Denbora zehatz baterako hornidurak izanez gero, sei hilabete bitarte, fidantzaren zenbatekoa 100 eurokoa izanen da.
X. KAPITULUA
Salbuespenak
11. artikulua. Legeetan espresuki aurreikusirik dauden salbuespen eta hobariak baizik ez dira onartuko.
XI. KAPITULUA
Kudeaketa arauak
12. artikulua. Kontrakoa frogatu ezean, ezarrita eta abian dagoen kontagailu sail guztia Mankomunitatearena dela usteko da.
Zuzenbideak onartzen dituen frogabide guztiez baliatzen ahalko da erabiltzailea, kontagailuaren gainean bere jabetza eskubidea agerian uzteko.
13. artikulua. Ordenantza hau indarrean sartzen denetik horniduraren zerbitzuan izaten diren altetan, enpresa hornitzaileak jarriko ditu kontagailuak, eta horiek Mankomunitatearenak izanen dira, salbu partikularrak bere kontagailua jarri nahi duela adierazten duenean. Halakoetan Industria Ministerioak homologatutako kontagailua ezarri beharko da.
XII. KAPITULUA
Tasen sorrarazpena
14. artikulua. 1. Kuota finkoei dagokien lauhileko bakoitzeko lehen egunean sorraraziko dira, erabiltzaile guztientzat, 4. artikuluaren a) eta b) ataletan ezarritako tasak, salbu eta zerbitzua urte hartan hasi edo bukatu egin den kasuetan, orduan zergaldia horren arabera moldatuko baita eta kuota hainbanatuko.
2. Ur kontsumoa egiten den unean sorraraziko dira 4. artikuluaren c), d) eta m) ataletan ezarritako tasak.
3. Zerbitzua emateko eskabide ofiziala egiten den unean sorraraziko dira 4. artikuluaren e), f), g), i) eta j) ataletan ezarritako tasak.
4. Zerbitzua eskura dagoenetik sorraraziko dira 4. artikuluaren l) ataletan ezarritako tasak.
XIII. KAPITULUA
Ordainarazpena
15. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasak arau hauei jarraikiz ordainaraziko dira:
1. Zatika eta lauhileko natural bakoitzaren hasieran ordainaraziko dira, urteko sorrarazpena ukatu gabe, 4. artikuluko a) eta b) ataletan ezarritako tasak.
2. 4. artikuluaren c) eta d) ataletan ezarritako tasak, lauhilekoetan ordainaraziko dira; salbu eta abonatuaren kontsumoa edo arrisku egoera dela-eta enpresak uste badu horrek bihilekoetan ordaindu behar duela, eta hala izanen da, betiere, urtean 1.000 m³ baino gehiago kontsumituko dituela kalkulatzen denean.
3. Sorrarazten diren unean ordainaraziko dira 4. artikuluaren e), f), g) ataletan aurreikusitako tasak.
Jarduketa egin eta zorra jakinarazi ondoan ordainaraziko dira 4. artikuluaren i) eta j) ataletan aurreikusitako tasak.
Aitzinekoa ukatu gabe ere, ez da ordainaraziko e), f), g) eta i) ataletan ezarritako tasa, Mankomunitateak ez baditu ematen eskatzen zaizkion zerbitzuak, eskabidea egiten denetik hasi eta 7 eguneko epean, baldin eta atzerapenaren errua hornitzaileari egozten ahal bazaio eta ez eskatzaileari.
4. l) eta m) ataletan aurreikusitako tasak ordainaraziko dira eskatutako une edo aldi bakoitzean egindako kontsumo egiazkoa likidatu eta dagokion zorra jakinarazi ondoan.
XIV. KAPITULUA
Diru-bilketa
16. artikulua. 1. Nafarroako Toki Ogasunen 2/95 Foru Legearen 86. artikuluan aurreikusten denaren arabera, ordenantza honen 4. artikuluaren a), b), c) eta d) ataletan aurreikusitako tasak aplikatzeagatik ateratzen diren tributu-zorrak jakinarazpen gabekotzat hartuko dira.
2. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 88. artikuluak xedatzen duenez, subjektu pasiboek 30 egun baliodunerako eskubidea dute borondatezko epean eta errekargurik gabe ordaintzeko; epe hori segurtatu beharrez, ordenantza honen 4. artikuluaren a) eta b) ataletan ezarritako tasei dagozkien tributu-zorrak erran gabe jakinarazitzat hartuko dira:
-Lauhileko natural bakoitzean fakturatuak, dagokion lauhileko naturalaren lehen egunean.
-Fakturazioa bihilekoetan egiten bada, dagokion bihileko naturalaren lehen egunean.
3. Ordenantza honetako 4. artikuluaren c) eta d) ataletan ezarritako kuotei dagozkien zorrak erran gabe jakinarazitzat joko dira:
-Urteko lauhileko natural bakoitzean fakturatuak: hurrengo lauhileko naturalaren lehen egunean.
-15.2 artikuluaren arabera fakturazioa bihilekoetan egiten bada: hurrengo bihileko naturalaren lehen egunean.
4. e), f), g), i), j), l) eta m) ataletan ezarritako tasen ondoriozko tributu-zorrak jakinaraziko dira zerbitzua eskatu duenari tasaren likidazioa emanez.
Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legeak zuzenduko du jakinarazpen hori.
Hortik aitzina, jakinarazpenik gabeko tasetan bezala, 30 egun balioduneko epea hasiko da borondatezko aldian eta errekargurik gabe ordaintzeko.
e), f) eta g) ataletan aurreikusitako kuotak zerbitzua eskatzean jakinaraziko dira.
Borondatezko aldian eta errekargurik gabe ordaintzeko aitzineko atalean adierazitako epea ukatu gabe ere, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Legearen 84. artikuluan xedatuaren arabera, tasa hauen ondoriozko tributu-zorrak, behin jarduketa eskatu duenari behar bezala jakinarazita, Lege horren 89. artikuluan aurreikusitako moduan kitatu beharko ditu, Mankomunitatearen Diruzaintzan edo horretarako gaitutako banku edo aurrezki bulegoetan. Baldintza hori bete gabe ez da eginen eskatutako zerbitzua.
i), j), l) eta m) ataletan aurreikusitako kasuetan, jakinarazpena zerbitzua egin ondoan gauzatuko da.
17. artikulua. Aurreko artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz borondatezko epean ordaintzen ez diren tributu-zorrak, derrigorrezko aldian ordaintzen ahalko dira honako errekargu hauekin, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 117. artikuluarekin bat:
a) %5ekoa, eta korrituaren likidaziorik gabe, borondatez ordaintzeko 30 egun balioduneko epea bukatu eta premiamendu probidentziaren jakinarazpena jaso aurretik ordaindutako zorraren gainean.
b) %10ekoa, eta korrituaren likidaziorik gabe, premiamendu probidentzia jakinarazi eta ondoko hilabeteko epean ordaindutako zorraren gainean.
c) %20koa, aurreko inguruabarrak ez daudenean ordaintzeko. Kasu horietan borondatez ordaintzeko epea bukatu ondoko egunetik sorrarazitako berandutza korrituak ere ordaindu beharko dira.
Epe hori iragan eta zorrak ordaindu ez badira, derrigorrezko ordainketaren aldia hasiko da, non ez duen Mankomunitateak haiek atzeratzeko edo zatika ordaintzeko baimenik eman.
18. artikulua. Tributu-zorren ordainketa honela egiten ahal da:
a) Zorren ordainketa helbideratu duten subjektu pasiboek, haiek adierazitako banku edo aurrezki entitatean eta kontuan kargatuz.
b) Zorren ordainketa helbideratu ez duten subjektu pasiboek, Mankomunitatearen Diruzaintzan, edo horretarako gaitutako banku edo aurrezki kutxen bulegoetan. Kreditu txartelaren bidez ere ordaintzen ahalko da.
XV. KAPITULUA
Arau-hausteak eta zehapenak
19. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean aurreikusitakoez gain, Jurramendiko Mankomunitatearen Ur Zerbitzuaren Erregelamenduan arau-hausteei eta zehapen araubideari buruz ezarritako xedapenak aplikatuko dira.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Ordenantza honek indarra hartzen duenetik indarrik gabe geldituko dira, baliorik ez ondoriorik ez dutela, hari kontra egiten dioten xedapen, erregelamendu edo ordenantza guztiak, maila berekoak edo beheragokoak izan.
AZKEN XEDAPENAK
Lehena.-Mankomunitatea kudeatzen duen sozietatearen ardura da ordenantza honen ondoriozko tasak kudeatzea, Mankomunitateak eskuordeturik.
Bigarrena.-Ordenantza honek 2012ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.
ORDENANTZA FISKALA, 2012AN HIRI HONDAKINAK BILDU, TRATATU ETA APROBETXATU EDO DESEGITEKO ETA ZERBITZU HORRI LOTURIK DAUDEN GAINERAKO JARDUERAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
I. KAPITULUA
Oinarria
1. artikulua. Ordenantza fiskal hau Nafarroako toki entitateei aplikagarri zaien araudi fiskalak ematen dizkien ahalmenen babesean eta beraiekin bat ezarri da.
II. KAPITULUA
Ordainarazpenaren izaera
2. artikulua. Ordenantza honen helburua da tasak ezartzea hiri hondakin solidoak bildu, tratatu eta aprobetxatu edo desegiteko zerbitzurako eta zerbitzu horri loturik dauden gainerako jardueretarako. Ezarri diren ordainarazpenen izaera fiskala, hortaz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 10.c artikuluak aipatzen dituen zerbitzuak edo jarduerak egiteko tasena da.
III. KAPITULUA
Aplikazio eremua
3. artikulua. Ordenantza hau Mankomunitatea osatzen duten udal eta kontzejuen mugape osoan aplikatuko da, baldin eta hiri hondakinen zerbitzuan sarturik badaude, eskumena espresuki lagata.
Halaber, hiri hondakinak kudeatzeko zerbitzuaren barrenean ez izan arren, halako entitate edo pertsona batzuek tasa hauen bidez finantzatzen diren zerbitzuak hartzen badituzte, haiei ere aplikatuko zaie ordenantza hau.
IV. KAPITULUA
Zergapeko egintza
4. artikulua. Ordenantza honen xedeko zerbitzu edo jarduerak eskura izateak edo/eta erabiltzeak dakar zergapeko egintza. Zerbitzu eta jarduera horiek ondotik aipatzen dira eta beren tasak sortzen dituzte:
1. Arriskutsuak ez diren etxeko eta merkataritzako hondakinak bildu, garraiatu eta aprobetxatu edo desegiteko nahitaezko zerbitzua eskura izatea edo erabiltzea, hondakin horiek ondoko jatorria izanik:
a) Etxekoak.
b) Zerbitzuak.
c) Merkataritzakoak.
d) Bulego publikoak.
e) Ikastetxeak.
f) Osasun zentroak.
g) Zahar Etxeetakoak.
h) Erabilera esklusiboko edukiontziaren eskuragarritasuna.
j) Bilketa berezia, edukiontzi trinkotzailearekin.
k) Kaxa irekiarekin egindako bilketa berezia.
l) Hondakindegi kontrolatura traste handiak eta, orokorrean, nahitaezko bilketaren xede izan ez daitezkeen hondakinak botatzea.
Tarifa bakoitzean sartutako jardueren zerrenda ez da osoa, eta beraz, espresuki aipatu gabeko bertze jarduera berdintsuak sartzen dira, gisa berekoak badira.
2. Borondatezko zerbitzu hauek ematea:
a) Ohiko nahitaezko zerbitzutik kanpoko bilketa zerbitzu berezia.
V. KAPITULUA
Subjektu pasiboa
5. artikulua. 1. Ordenantza honetan ezartzen diren tasak ordaintzera beharturik dauden subjektu pasibotzat hartuko dira, zordunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak, herentzia banatugabeak, ondasun komunitateak eta, lege nortasunik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten eta zerga ezar dakiekeen bertzelako erakundeak, baldin eta edozein titulu dela bide, etxebizitzak, egoitzak, saltokiak eta dendak okupatzen, erabiltzen edo ustiatzen badituzte edo bertan bizi badira, haien alde nahitaezko zerbitzu orokorra ezarriz gero.
Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 104. artikuluaren arabera, zorduna ordezten duten subjektu pasiboak dira Udal bakoitzeko Katastroko Erregistroan edo eraikin horien Hirilurreko Ondasunen Erregistro Fiskalean jabe gisa agertzen direnak. Haiek, kasuan kasuko onuradunei erasaten ahalko dizkiete kuotak.
2. Borondatezko zerbitzua denez, pertsona edo erakunde eskatzaileak eta zerbitzuaren xedeko hondakinen titularrak dira zergak ordaintzera beharturik dauden subjektu pasiboak.
Kontzeptu bategatik edo bertzeagatik titulartasunean edo erabileran ondorengoak direnei eskatzen ahal zaie pertsona fisikoek zein juridikoek egindako ustiapenen edo ekonomia jardueren ondoriozko zorra.
Eskuratzaileak eta eskualdatzaileak solidarioki erantzunen dute dagoen zorraz.
Norbaitek ustiategi edo jarduera ekonomiko baten titulartasuna eskuratu nahi badu, gaurko titularrak aldez aurretik baietza emandakoan, eskubidea izanen du Mankomunitateari eskatzeko kasuan kasuko jardueran edo ustiategian aritzearen ondorioz diren tributu-zorren ziurtagiri zehatza.
VI. KAPITULUA
Zerga-oinarria
6. artikulua. 4. artikuluko 1. atalean ezarritako zergapeko egintza guztietarako, zerga-oinarri hau hartuko da kontuan, eta horri aplikatuko zaio tarifa, indize zuzentzailea barne:
-1-A zergapeko egintzarako: Bizitegia den edo izan litekeen katastroko unitate higiezina.
-1-B, 1-C, 1-D, 1-E, 1-F eta 1-G zergapeko egintzetarako: establezimendu unitatea, jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta duena edo, zerga horren pean ez dagoenean edo tasari lotutako jarduera egiten ari delako zantzurik bada, martxan dabilena. Establezimendu unitatea dagoela ulertuko da katastroko unitatea dagoenean.
-1-H, J eta K zergapeko egintzetarako: edukiontzi kopurua, haien edukiera, garraioa eta bilketaren maiztasuna.
-1-E zergapeko egintzarako: botatako elementuen pisua.
-4.2 a) artikuluko zergapeko egintzarako: bilketaren maiztasuna, desplazamendua eta bildutakoaren tamaina.
VII. KAPITULUA
Tarifak
7. artikulua. Tributu-kuota kalkulatzeko, ekitaldi bakoitzean organo eskudunak ezarriko ditu tasa bakoitzaren zerga-oinarriari aplika dakizkiokeen tasa eta tarifak, eta ordenantza honen eranskinean agertuko dira, haren parte direlarik.
VIII. KAPITULUA
Tributu-kuota
8. artikulua. Zerga-oinarriari dagokion tasa edo tarifa eta indize zuzentzailea aplikatu eta kuotaren zati finkoa -erabilera bakoitzari dagokiona- gehitzetik ateratzen den emaitza da tasa bakoitzaren tributu-kuota.
Ateratzen den kuotak, guztira, ezin izanen ditu eranskinean adierazitako gehieneko zenbatekoak gainditu.
9. artikulua. Ateratzen den tributu-kuotaren gainean aplikatuko dira legeek aldi bakoitzean finkatzen dituzten zeharkako zergak, legeek ezarritako moduan eta baldintzetan.
IX. KAPITULUA
Salbuespenak eta hobariak
10. artikulua. 1. Nafarroako Parlamentuak onetsitako foru legeetan espresuki aipatzen direnak izanen dira onartuko diren salbuespen eta hobari bakarrak.
2. Bidezkoa izanen da ondoriozko tarifaren %50eko hobaria, tasaren xedea den etxebizitza edo lokala zaborrontzitik 500 metro baino gehiagotara dagoenean.
Hobari honetarako eskubidea sortzeko, ezinbertzeko baldintza izanen da subjektu pasiboak aurretik hala eskatzea.
X. KAPITULUA
Sorrarazpena
11. artikulua. 1. 4.1.) artikuluan ezarritako tasak (a, b, c, d, e, f, g eta h tarifak) urte natural bakoitzeko urtarrilaren lehenetik sorraraziko dira, salbu eta zerbitzua urte hartan hasi edo bukatu egin den kasuetan, orduan zergaldia horren arabera moldatuko baita eta kuota hainbanatuko.
2. Gainerako zerbitzu berezi edo borondatezkoetarako ezarritako tasak zerbitzua egiten denean edo egiten denetik sorraraziko dira.
XI. KAPITULUA
Ordainarazpena
12. artikulua. Ordenantza honetan araututako tasak hurrengo arauei jarraikiz ordainaraziko dira:
1. 4.1) artikuluko a, b, c, d, e, f, g eta h tarifetan aurreikusitako tasak, urtero sorraraziko badira ere, zatika ordainaraziko dira lauhileko edo bihileko bakoitzaren hasieran. Erabilera esklusiboko edukiontziaren eskuragarritasuna dela-eta sorrarazi diren tasak hilero ordaintzen ahalko dira.
2. Borondatezko zerbitzuengatiko tasak sorrarazten diren unean ordainaraziko dira.
XII. KAPITULUA
Diru-bilketa
13. artikulua. 1. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 86. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, 4.1) artikuluan ezarritako tasak aplikatzetik sortzen diren tributu-zorrak "jakinarazpen gabekotzat" hartuko dira.
2. 4.1) artikuluaren a, b, c, d, e, f, g eta h tarifetan aurreikusitako tasek sortzen dituzten tributu-zorrak, ordaindu behar diren lauhileko naturalaren lehenbiziko hilabetearen lehen egunean erran gabe jakinarazitzat hartuko dira. Egun horretatik aitzina, 30 egun baliodun izanen dira borondatezko aldian ordaintzeko.
3. Gainerako zerbitzu berezi edo borondatezkoetarako aurreikusitako tasak dagokien zorra jakinarazi ondoan ordainduko dira.
14. artikulua. Aurreko artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz borondatezko epean ordaintzen ez diren tributu-zorrak, derrigorrezko aldian ordaintzen ahalko dira honako errekargu hauekin, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 117. artikuluarekin bat:
d) %5ekoa, eta korrituaren likidaziorik gabe, borondatez ordaintzeko 30 egun balioduneko epea bukatu eta premiamendu probidentziaren jakinarazpena jaso aurretik ordaindutako zorraren gainean.
e) %10ekoa, eta korrituaren likidaziorik gabe, premiamendu probidentzia jakinarazi eta ondoko hilabeteko epean ordaindutako zorraren gainean.
f) %20koa, aurreko inguruabarrak ez daudenean ordaintzeko. Kasu horietan borondatez ordaintzeko epea bukatu ondoko egunetik sorrarazitako berandutza korrituak ere ordaindu beharko dira.
Epe hori iragan eta zorrak ordaindu ez badira, derrigorrezko ordainketaren aldia hasiko da, non ez duen Mankomunitateak haiek atzeratzeko edo zatika ordaintzeko baimenik eman.
15. artikulua. Tributu-zorren ordainketa honela egiten ahal da:
a) Ordainketak helbideratu dituzten subjektu pasiboek, horretarako adierazitako banku edo aurrezki kutxako kontuan kargatuz.
b) Zorren ordainketa helbideratu ez duten subjektu pasiboek, edota helbideratua izan arren edozein arrazoirengatik zorrak ordaindu gabe geratu diren kasuetan, Mankomunitatearen Diruzaintzan, edota honek kobratzeko gaitu ditzakeen banku edo aurrezki kutxen bulegoetan.
XIII. KAPITULUA
Arau-hausteak eta zehapenak
16. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Arau eta Erregelamenduetan arau-hausteei eta zehapenei buruz xedatutakoa aplikatuko da.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Bakarra.-Orain arte ezarritako arau guztiak indarrik gabe gelditu dira, baldin eta maila bereko edo txikiagokoak badira eta ordenantza honetako xedapenei aurka egiten badiete, haiekin bat ez badatoz edo bateraezinak badira.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.-Jurramendiko Mankomunitatea kudeatzen duen sozietatearen ardura da ordenantza honen ondoriozko tasak kudeatzea, Mankomunitateak eskuordeturik.
Bigarrena.-Ordenantza honek 2012ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.
ERANSKINA Tarifak, 4. artikuluko zergapeko egintzei dagozkienak (euro/N.U.) |
JARDUERA | TARIFA FINKOA | TARIFA ALDAKORRA, KOEFIZIENTEA X ENPLEGATU EDO EGOILIAR BAKOITZEKO | GEHIENEKO KUOTA |
a) Etxekoak | 33,42 | ||
Horien parekoak: Elkarte gastronomiko pribatuak (urtean 100 m³ bitarte ur kontsumitzen dutenak): | 33,42 | ||
-4 logela bitarteko landetxeak | |||
-Aisialdiko finkak, 50 m² baino gehiago eraikita dutenak. | |||
b) Profesionalen bulegoak: | 24,03 | %30 (enplegatu bakoitzeko) (oinarrizko tarifa: 62,94 euro) | 581 + 55 |
-Gestoriak | |||
-Agentziak | |||
-Kabineteak | |||
-Notariotzak | |||
-Erregistroak | |||
-Bitxi dendak, erloju dendak | |||
-Bankuak | |||
-Tabako denda eta ile apaindegiak | |||
-Irabazi asmorik gabeko kultur elkarteak eta erretirodunen elkarteak, ostatu publikorik gabeak | |||
-Bertze tarifa batean sartu gabeko lanbide liberaletarako lokalak, baita etxebizitzetarako erabilerarekin bateragarri direnean ere | |||
-Ogi saltokiak | |||
-Norberaren produktuarendako hotz kamerak | |||
-Iturgintza eta elektrizitate arloko paratzaileak, pintoreak eta gainerako profesionalak, jendea hartzeko establezimendurik ez dutenak | |||
c) Merkataritzakoak | |||
c.1) | 86,97 | %30 (enplegatu bakoitzeko) (Oinarrizko tarifa: 125,87 euro) | 581,55 |
-Liburu dendak | |||
-Botikak | |||
-Opari dendak | |||
-Dolareak eta ardandegiak | |||
-Litxarreria dendak | |||
-Gorputegiak | |||
-Kalez kaleko azokako postu finkoa eta horretarako biltegiak | |||
-Autoak konpondu eta garbitzeko tailerrak | |||
-Gasolindegia | |||
-Eskulangintzako lantegiak | |||
-Kristaldegiak | |||
-Aroztegiak | |||
-Marmoldegiak | |||
-Zurgindegiak | |||
-Elektrizitate dendak | |||
-Edari biltegiak | |||
-Ogia eta horren eratorriak saltzeko denda | |||
-Gisako lokalak, merkataritzakoak zein industriakoak, bertze tarifetan sartzen ez direnak | |||
e) Ikastetxeak, haurtzaindegiak, akademiak. | 149,88 | %10 (enplegatu bakoitzeko) (Oinarrizko tarifa: 188,78 euro) | 962,58 |
-Jantokia badute, aipatu tarifari %2 gehituko zaio, bazkaltiar bakoitzeko, eta gehieneko kuota 1.839,06 euro izanen da. | |||
f) Ospitale, klinika, anbulatorio eta osasun etxeak | 149,88 | %10 (enplegatu bakoitzeko) (Oinarrizko tarifa: 188,78 euro) | 8.383 |
-Langile egonkorrik ez duten osasun etxeak | 33,42 | ||
g) Egoitzak, kuartelak eta zahar etxeak | 320,64 | %10 (egoilizar bakoitzeko) (oinarrizko tarifa: 359,41 euro) | 8.383 |
TRATAMENDUAREN TARIFAK CARCARKO ARAZTEGIAN | Prezioa eurotan, tona bakoitzeko |
Bakarrik paperez eta kartoiz osatutako hondakinak | 7,51 |
Bakarrik plastikozko ontziez osatutako hondakinak | 7,51 |
Materia organikoko hondakinak, industriatik heldu direnak, ezpurutasunik gabeak | 7,51 |
Zuraren hondakinak, konposatu berezi edo toxikorik gabeak, kimatze hondarrak eta landare hondarrak: | |
-Xehatua | 5,25 |
-Xehatu gabea | 12,60 |
Zuraren hondakinak, aurrekoak ez direnak: | |
-Xehatua | 23,10 |
-Xehatu gabea | 34,65 |
Zur, paper, kartoi, plastiko, material bizigabe eta horien gisako hondarren nahasketa: | |
-Paketatua | 52,50 |
-Paketatu gabea | 73,50 |
Nolanahiko hondakinak, atzera botatako ekoizpenak baizik osatzen ez dutenak, balioztatu gabeak eta bertze produktu berezi batzuk ez dituztenak: | |
-Paketatua | 27,30 |
-Paketatu gabea | 42,00 |
Lohiak, konposterako on direnak | 18,77 |
Obra hondakinak, 50 kilotik beheiti | 24,00 |
Landare-lurrak edo gisa berekoak | 3,00 |
Lohi onargarriak, egonkortuak, konposterako on ez direnak | 30,00 |
Tamaina handikoak (altzariak eta etxetresna elektrikoak) | |
-Ibilgailu abandonatuak (auto bakoitzeko) | 116,00 |
-Ibilgailu abandonatuak (kamioiak eta gisakoak) | 580,00 |
Nolanahi ere, honako alderdi hauek hartuko dira kontuan:
1. Osagai toxiko edo arriskutsuak dauzkan hondakinik ez da onartuko.
2. Likidoak edo lohiak ez dira onartuko, hezetasun portzentajearen ondorioz araztegiko makinetan ezin badira erabili.
3. Hondakinak botatzen diren aldiro, 3,50 euro ordainduko da gutienez.
4. Lizarrako transferentzia plantan botatzea:
-Gehienez ere 5 m³ onartuko dira.
-Gehienez ere 50 Kg-ko obra-hondakinak onartuko dira.
-Garbigunean hartuko dira hondakin onargarriak; betiere, bertako funtzionamenduko jarraibideen arabera.
2.-Borondatezko zerbitzuak:
-Bilketa: Ohiko nahitaezko zerbitzutik kanpoko bilketa zerbitzuak, kamioi trinkatzailearekin (horretan egindako denboraren arabera): 60,00 euro orduko.
-Etxeko animalia hilak: 120,00 euro bakoitza.
Gai geldoen hondakindegian eta transferentzia plantan bota nahi bada, aurretik eskaera egin beharko da eta hondakinaren ezaugarri fisiko-kimikoak zehaztu.
TARIFEI LEHENTASUNEZ APLIKATZEKO XEDAPENAK
-Hiri hondakinak sortzen dituen establezimendu-unitate bati -eta halakotzat hartuko da sartzeko ate bat bakarra duena- tarifa multzo bat baino gehiago badagozkio, aplikatzen ahal zaizkion tarifetatik handiena baizik ez zaio aplikatuko.
-Ikuskatze lana eginik, ofizioz edo interesdunak eskaturik, tarifa aldatzen ahalko da, errealitatea nabarmen bertzelakoa denean, egiaztatu den erabilera egiazkoaren arabera fakturatu dadin.
-B, C, E, F eta G tarifetan aurreikusi jardueretan, hondakinak banaz-bertzekoa baino franko gehiago direnean -eta halakotzat hartuko dira modu esklusiboan edukiontzi bat edo gehiago erabiltzen bada-, erabilera esklusiboko edukiontziaren bilketari eta tarifari emanen zaie lehentasuna.
-Lau hilabetetik beheitiko "denboraldian" egiten diren jarduerek lauhileko kuota bakar bat sortuko dute, jarduerari dagokion tarifan.
-Kalez kaleko azokako postu finkoak kasuan kasuko udalari ordainduko zaizkio zuzenean, bilketa berezia behar dutenean.
-Gehieneko kuota ez zaio aplikatuko erabilera esklusiboko edukiontziaren tarifari.
-Koefiziente aldakorra aplikatzeko, ez da kontuan hartuko ustiapenaren titularra, D tarifan salbu.
-Harako c.7 epigrafeko jarduerei, 300 biztanletik beheitiko udalerri batean badaude eta soilik asteburu eta jaiegunetan irekitzen badira jendearentzat, multzoko tarifa tikiena aplikatuko zaie.
-Titularrik gabeko establezimendu sanitario publikoei tarifarik txikiena aplikatuko zaie.
-c-3 tarifako establezimenduei, 300 biztanletik beheitiko herri batean badaude eta langilerik ez badute, c-1 tarifa aplikatuko zaie.
-Merkataritzako eta zerbitzuetako jardueretan bidezkoa izanen da ezarritako tasaren %50eko murrizketa zerbitzua etxeko hondakinen bilketari baizik ez dagokionean subjektu pasiboak merkataritzako hondakinen bilketa kudeatzaile baimendu batekin kontratatua duelakoz.
3.-Erabilera esklusiboko edukiontziaren tarifa: a) Hiri lurzoruko instalazioak: |
Bilketa 1 astean | 2 saio astean | 3 saio astean | 4 saio astean | 5 saio astean | 6 saio astean | |
Edukiontzi 1 | 489 | 978 | 1.467 | 1.956 | 2.445 | 2.934 |
2 edukiontzi | 831 | 1.662 | 2.496 | 3.327 | 4.158 | 4.989 |
3 edukiontzi | 1.077 | 2.151 | 3.225 | 4.302 | 5.379 | 6.453 |
4 edukiontzi | 1.368 | 2.733 | 4.101 | 5.469 | 6.840 | 8.205 |
5 edukiontzi | 1.659 | 3.321 | 4.977 | 6.636 | 8.298 | 9.954 |
6 edukiontzi | 1.956 | 3.909 | 5.862 | 7.818 | 9.771 | 11.727 |
7 edukiontzitik goiti | 327/eduk. | 657/eduk. | 942/eduk. | 1.224/eduk. | 1.506/eduk. | 1.785/eduk. |
b) Hiri lurzoritik urrun dauden instalazioak (herrigunetik kanpoko lurzorua). |
Bilketa 1 astean | 2 saio astean | 3 saio astean | 4 saio astean | 5 saio astean | 6 saio astean | |
Edukiontzi 1 | 537 | 1.071 | 1.611 | 2.145 | 2.682 | 3.216 |
2 edukiontzi | 909 | 1.824 | 2.733 | 3.648 | 4.557 | 5.469 |
3 edukiontzi | 1.179 | 2.355 | 3.534 | 4.713 | 5.892 | 7.068 |
4 edukiontzi | 1.500 | 3.000 | 4.494 | 5.994 | 7.494 | 8.994 |
5 edukiontzi | 1.824 | 3.648 | 5.469 | 7.293 | 9.117 | 10.941 |
6 edukiontzi | 2.145 | 4.290 | 6.432 | 8.577 | 10.719 | 12.864 |
7 edukiontzitik goiti | 357/eduk. | 705/eduk. | 1.008/eduk. | 1.314/eduk. | 1.617/eduk. | 1.917/eduk. |
Tarifa hilabeteka hainbanatzen ahalko da. | ||||||
Tarifa hau aplikatu behar denean ez du eraginik izanen jarduera eta tarifa guztientzat ezarritako gehieneko kuotak.
-Hondakin organikoak sortzen diren jardueretan nahitaez bi edukiontzi bederen erabili beharko dira (bata materia organikoarentzat eta bertzea geldoarentzat). Arrazoi horren ondorioz beharrezkoa bada bi edukiontzi paratzea, tasak %25eko hobaria izanen du (a) 1 ataleko erabilera esklusiboko edukiontziaren tarifaren kasuetarako).
-Hilerri, futbol zelai edo lorategietan, Udalaren erabilera publiko esklusiboko edukiontziak direnean, bakarrik materia organikoa biltzekoa behar bada, tasak %50eko hobaria izanen du.
-Hiri lurzoru finkatuan ez da erabilera esklusiboko edukiontzirik emanen, ez bada eskatzaileak egunean 800 litrotik goitiko hondakinak sortzen dituelako.
-Biltzeko maiztasuna Mankomunitateak berak ezarriko du; betiere, establezimendua zein lekutan dagoen, inguruko ohiko bilketaren arabera.
-Ezarritako tarifak 1.000 litro arteko edukiontzietarako dira. Ezarritako edukiontziak edukiera handiagoa badu, koefiziente zuzentzailea aplikatuko da, neurriz gora ezarritako edukieraren adinakoa.
4.-Tarifak, bilketa edukiontzi trinkotzailearekin eta kaxa irekien bidez egiten denean:
EDUKIONTZI TRINKOTZAILE MUGIGARRIAK | ||
1.-Trinkotzailea alokatzeko tarifa | Ahalmena | euro hilabeteko |
15 m³ | 410 | |
17,5 m³ | 422 | |
20 m³ | 438 | |
2.-Tarifa, edukiontzia jaso eta kentzeagatik | Distantzia: | euro/bilketa |
20 km arte | 84 euro + 75 euro/t | |
20-30 km | 95 euro + 75 euro/t | |
30 km-tik gora | 105 euro + 75 euro/t | |
KUTXA IREKIKO EDUKIONTZIAK | ||
1.-Kaxa irekia alokatzeko tarifa | Aldia | euro hilabeteko |
Hilabetekoa | 110 | |
2.-Tarifa, kaxa jaso eta kentzeagatik | Distantzia | euro/bilketa |
20 km arte | 84,00 | |
20 - 30 K | 95,00 | |
30 km-tik gora | 105,00 | |
Trinkotzaileekin eta kaxa irekiekin egiten den bilketa Mankomunitatearen bitartekoen eta bilketagai diren hondakinen ezaugarrien mende egonen da.
BILKETA BEREZIAK KAMIOI BESODUNAREKIN | ||
1.-Tarifa, zerbitzu ordu eta km bakoitzetik | Zerbitzu ordua | Joan-etorriak |
60,78 euro/ordua | 0,94 euro/km | |
Kaxa irekiko kamioekin edo trinkotzaileekin egiten den bilketaren tarifa metatu eginen zaio hondakinak botatzeko tasari, ordenantza honetan aurreikusitakoari, alegia.
Iragarkiaren kodea: L1201184
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
