2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2012ko ekitaldiko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Azkoiengo, Faltzesko, Martzillako eta Funesko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2012ko urtarrilaren 19an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2011ko abenduaren 31ko plantilla organikoa.
Jendaurrean egonen da hamabortz egunean, dagokion iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta oholean argitaratu ondoan, interesdunek alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Azkoienen, 2012ko urtarrilaren 23an.-Mankomunitateko burua, Bernardo Ciriza Pérez.
Iragarkiaren kodea: L1201158