27. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Tasen eta prezio publikoen ordenantzak. Behin betiko onespena

Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2011ko azaroaren 22an egin bilkura berezian, erabaki zuen honako hauek hasiera batean onestea:

a) Ordenantza fiskal orokorra.

b) Ordenantza fiskala, Hiri hondakin solidoen bilketa, tratamendua eta ustiapena edo deuseztatzea eta zerbitzu horrek eskaintzen dituen gainerako jarduerak egiteko tasak arautzen dituena, eta 2012rako tasen aldaketa.

c) Ordenantza fiskala, Arbizuko zabortegian industrietako hondakinak botatzeko prezio publikoak arautzen dituena.

d) Ordenantza fiskala, Agiriak eman eta tramitatzeko tasak arautzen dituena.

e) Ordenantza, Hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte ikastaro eta jardueretarako inskripzio edo matrikuletako 2012rako prezio publikoak arautzen dituena.

f) Ordenantza fiskala, Ur horniduraren eta edateko urarekin zerikusia duten gainerako zerbitzu eta jardueren 2012rako tasak/prezio publikoak arautzen dituena.

Onespenaren erabakia 2011ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 12an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, ordenantzak behin betiko onetsi dira eta xedatu argitara daitezela, behar diren ondorioak izan ditzan.

Lakuntzan, 2012ko urtarrilaren 18an.-Sakanako Mankomunitateko burua, Aitor Karasatorre Muguruza.

ORDENANTZA FISKAL OROKORRA

Oinarria

Ordenantza hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak xedatzen duenari jarraikiz ezarri da (1995eko 36. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 20koa).

I. KAPITULUA

Printzipio orokorrak

1. artikulua. Honako Ordenantza fiskal orokor honen xedea da Sakanako Mankomunitateko zerga araubidea osatzen duten ordainarazpen guztiendako arauak eta oinarri orokorrak finkatzea.

Ordenantza honen arauak ordenantza partikularren osagarritzat hartuko dira, azken horiek berariaz arautzen ez duten guztian.

2. artikulua. Tokian tokiko ordenantza fiskalek eta honako honek ere agintzen duten bezala, zergak ordaintzeko obligazioa guztiena da, eta zerga-eskubide eta betebeharrak izan ditzaketen pertsona fisiko eta juridiko guztiak edo nortasun juridikorik gabeko subjektuak hartzen ditu bere esparruan, betiere, berdintasun eta ahalmen ekonomikoaren oinarriak aintzat hartuz (2/1995 Foru Legearen 56.a. artikulua).

3. artikulua. Sakanako Mankomunitateak onetsitako ordenantza fiskalek Mankomunitatearen eskumeneko eremu osoan izanen dute indarra, eta ezin izanen da kargarik ezarri entitate zerga-ordainarazlearen lurraldetik kanpo egindako negozio, egintza edo gertaerengatik (2/1995 Foru Legearen 56.b artikulua).

4. artikulua. Mankomunitate honek ordainarazten dituen tributuen subjektu pasiboek behar bezalako frogabidez hornituriko kontsultak egiten ahal dizkiote Mankomunitateari, kasu bakoitzean dagokien tributu arloko araubide, sailkapen edo kalifikazioari buruz.

Erantzunak informazio soilaren balioa izanen du eta ez egintza administratiboarena, eta ez dio loturarik ezarriko Administrazioari.

Hala ere, bere kontsulta egin ondoren, organo eskudunaren erantzunak dioenaren arabera bere tributu arloko eginbeharrak betetzen dituen subjektu pasiboak ez du erantzukizunik izanen, baldin eta 2/1995 Foru Legearen 63.3 artikuluan adierazten diren baldintzak betetzen badira.

Interesdunek ezin izanen dute inolako errekurtsorik aurkeztu kontsulta baten erantzunaren aurka, nahiz eta gero erantzun horretan oinarritutako egintza administratiboaren aurka egitea zilegi izanen duten (2/1995 Foru Legeko 63.4 artikulua).

5. artikulua. Mankomunitate honek indarra duten ordenantza fiskalen kopiak emanen dizkiote, hala eskatzen duten guztiei, betiere emate horregatik indarra duten tasak ordaindu ondoren.

Ordenantzek beraietan ezarritako epean izanen dute indarra. Eperik ezartzen ez bada, mugarik gabeko iraupena dutela ulertuko da (2/1995 Foru Legearen 14. artikulua).

II. KAPITULUA

Zerga harremanaren elementuak

Zergapeko egintza:

6. artikulua. Zergapeko egintza izaera juridikoa edo ekonomikoa duen betebeharra da, ordainarazpen bakoitza finkatzeko behar den ordenantzan zehaztutakoa, eta hura gauzatzeak zerga ordaintzeko betebeharra sorrarazten du.

Ordenantza fiskal partikular bakoitzean zehaztuko da zergapeko egintzaren izaera, zerga ordaindu beharra zein kasutan sortzen den adierazita.

7. artikulua. Ez da analogia onartuko zergapeko egintzaren edo salbuespen edo hobarien esparrua bere muga hertsietatik harata hedatzeko (2/1995 Foru Legearen 65. artikulua).

Subjektu pasiboa.

8. artikulua.

a) Subjektu pasiboa pertsona fisiko edo juridikoa da, zeina, ordainarazpen bakoitzari buruzko ordenantza partikularraren arabera, zergak ordaintzera beharturik baitago, zergadun nahiz zergadunaren ordezkari gisa.

Zergaduna pertsona natural edo juridikoa da, zeinari ordainarazpen bakoitzaren ordenantzak (2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz) zergapeko egintzari darion tributu-karga ezartzen baitio, bakarka edo bertze batzuekin batera.

Zergadunaren ordezkoa subjektu pasiboa da, zeina, ordenantzak edo legeak hala beharturik eta haren ordez, behartuta baitago zerga betebeharraren prestazio material eta formalak betetzera.

b) Subjektu pasibotzat hartuko dira, halaber, jaraunspen banatugabeak, ondasun komunitateak eta gainerako entitateak, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomiko bat edo ezarpena jar dakiokeen bereizitako ondare bat osatzen badute.

Zerga erlazioaren aldaezintasuna.

9. artikulua. Subjektu pasiboaren eta zerga betebeharraren gainerako elementuak ezin dira partikularren egintza edo hitzarmenen eraginpean aldatu.

Egintza eta hitzarmen horiek ez dute eraginik izanen Administrazioaren aitzinean, berekin dakartzaten ondorio juridiko-pribatuak ukatu gabe.

Zerga oinarria.

10. artikulua. Zerga-oinarritzat hartuko da:

a) Zergapeko egintza ezarpen modulutzat kalifikatzea, tributu-zorra kopuru finkotan mugatzen denean.

b) Zergapeko egintzaren kopuru, pisu edo neurri unitateen multzoa. Unitate horien gainean ezarriko da tarifa egokia, tributu-zorra zehaztera iristeko.

c) Zergapeko egintzaren balorazioa diru unitatetan, administrazioak kontuan hartutakoa. Kopuru horri (indarra duen arautegiari jarraikiz behar diren murriztapenak egin ondoren, hala behar bada) tasa egokia aplikatuko zaio, tributu-zorra zehaztera iristeko.

Ordainarazpenak erroldatu, matrikulatu edo erregistratu egin beharko dira, baldin eta, beren ezaugarriak direla medio, zergapeko egintzak jarraitutasunez gertatzen badira.

Likidazio oinarria.

11. artikulua. Likidazio-oinarritzat hartuko da zerga-oinarrian eginiko murrizketen emaitza. Murrizketa horiek kasuan kasuko ordainarazpena arautzen duen legean edo ordenantzan ezarrita daude.

Karga-tasak.

12. artikulua. Karga-tasatzat hartuko dira likidazio-oinarriari kuota zehazteko aplikatzen zaizkionak, izaeraz proportzionalak edo progresiboak izan daitezkeenak.

Kuotaren zehaztapena.

13. artikulua. Kuota honela zehaztuko da:

a) Dagokion ordenantzan zerga-modulu gisa seinalatutako kopuru finkoaren arabera.

b) Zerga-oinarriaren gainean aplikaturiko tarifen, ordenantza partikularretan ezarrita dauden horien arabera.

c) Zerga-oinarriaren balioari dagokion karga-tasa proportzional edo progresiboa aplikatuz.

d) Oro har, ekarpen berezietan, ordaintzera beharturik dauden guztientzat, interes partikularrari egozten zaizkion obra eta instalazioen kostuaren ehunekoaren arabera, kuota osoa subjektu pasiboen artean nork berea ordaintzeko banatuz, dagokion ordenantzan finkatutako moduluen arabera.

Salbuespenak eta hobariak.

14. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta Nafarroako Foru Parlamentuak onetsiak dituen edo onesten dituen gainerako arau aplikagarrietan xedatzen denari lotuko zaio.

III. KAPITULUA

Tributu-zorra

15. artikulua. Tributu-zorra subjektu pasiboak administrazioari zor dion diru kopurua da. Kopuru horretan tributu-kuota sartzen da eta, hala behar denean, ondoko kontzeptuak gehitzen zaizkio:

a) Oinarrien edo kuoten gainean legez galdatzen ahal diren errekarguak.

b) Berandutzako korritua, legez ezarria.

c) Gerorapen edo luzapen errekarguak.

d) Premiamenduko errekargua.

e) Diru bidezko zerga-zehapenak.

Tributu-zorra ordaintzeko erantzukizuna.

16. artikulua.

1. Legeak tributu zorraren erantzule deklaratzen ahal ditu, subjektu pasibo edo zordun nagusiekin batera, bertze pertsona batzuk solidario edo subsidiarioki.

2. Kontrakorik agintzen duen legezko arau espresik izan ezean, erantzukizuna beti subsidiarioa izanen da.

3. Erantzukizuna tributu zor osoari dagokiona izanen da, zehapenak kenduta.

Premiamenduko errekargua bakarrik eskatzen ahal zaio erantzuleari, diru-sarrera egiteko borondatezko epea igarotzen bada ordainketa egin gabe.

17. artikulua. Betiere, tributu-zorra ordaintzera behartzeko administrazio-ekintza erantzuleei bideratu ahal izateko, beharrezkoa da administrazio-egintza bat, zeinean, interesdunari entzunaldia eman ondoren, erantzukizuna deklaratu eta haren zenbaterainokoa zehaztuko baita.

Egintza hori jakinaraziko zaie, likidazioaren funtsezko osagaiak adieraziz, eta une horrexetatik zordun nagusiaren eskubide guztien jabe eginen dira.

18. artikulua. Administrazio-ekintza erantzule subsidiarioei bideratu ahal izateko, nahitaezkoa da aldez aurretik zordun nagusiaren eta gainerako erantzule solidarioen ordainezintasuna deklaratzea, aitorpen horren aurretik bidezko diren zuhurtasunezko neurriak hartzea galarazi gabe.

19. artikulua. Zor baten erantzule solidario edo subsidiarioak bi edo gehiago badira, zorra oso-osorik galdatzen ahalko zaie horietako edonori.

Tributu-zorraren iraungipena.

20. artikulua. Tributu-zorra honela iraungiko da:

a) Ordaindu edo bete delako.

b) Preskribatu delako.

c) Ordainezintasuna frogatuta dagoelako.

d) Konpentsatu delako.

21. artikulua. Tributu-zorren ordainketa ordenantza honen 54.etik 57.era bitarteko artikuluek (biak barne) arautzen dutenaren arabera eginen da.

22. artikulua. Lau urteren buruan ondoko eskubide eta ekintzak preskribituko dira:

a) Subjektu pasiboen alde:

-Tributu-zorra zehazteko administrazioak duen eskubidea, likidazio egokiaren bitartez, eta sorrarazpena egin zen egunetik hasita.

-Likidatutako tributu-zorrak ordain daitezen galdatzeko ekintza, borondatezko ordainketako epea akitzen den egunetik hasita.

-Zergei buruzko arau-hausteengatik zehapenak jartzeko ekintzak, kasuko arau-hauste horiek egin ziren egunetik kontatuta.

b) Administrazioaren alde, jaso behar ez ziren sarrerak itzultzeko eskubidea, sarrera egin zen egunetik hasita.

23. artikulua. Aurreko artikuluaren a) atalak aipatzen dituen preskripzio epeak eten egiten dira:

-Subjektu pasiboa formalki jakinaren gainean izanik, zergapeko egintza bakoitzagatik sortutako ordainarazpenaren aitorpena, arautzea, ikuskaritza, segurtasuna, egiaztapena, likidazioa eta diru-bilketa erdiesteko egindako edozein ekintza administratiboren eraginez.

-Edozein motatako erreklamazio edo errekurtsoen aurkezpenaren bidez, baldin eta, administrazioari berari egozten ahal zaion errua dela medio, administrazio horrek ebazpenik ematen ez badu hartarako ezarritako epearen barrenean, preskripzio epea berriz ere hasiko da kontatzen aipatu epe hori iragandakotzat jotzen den unetik aurrera.

-Subjektu pasiboak tributu zorra ordaindu edo likidatzeko egiten duen edozein ekintzagatik.

Aurreko artikuluaren b) atalaren kasuan, preskripzio epearen etendura etorriko da diru-sarrera bidegabea atzera jasotzeko xedez subjektu pasiboak egiten duen edozein egintza fede emailerekin, edo hori hala izan dela aitortzeko administrazioak egiten duen edozein egintzaren bidez.

24. artikulua. Preskripzioa ofizioz aplikatuko da, subjektu pasiboak eskatu edo salbuespen gisa alegatu behar izan gabe.

25. artikulua. Subjektu pasiboaren eta gainerako erantzuleen ordainezintasun egiaztatua dela bide ordaindu ezin izan diren tributu-zorrak behin-behinekoz iraungitzat deklaratuko dira, preskripzio epearen barrenean birgaitzen ez diren bitartean. Epe horretan zorra birgaitzen ez bada, behin betiko iraungita geldituko da.

IV. KAPITULUA

Kudeaketa arauak

26. artikulua. Tributuen kudeaketa honela hasiko da:

a) Subjektu pasiboaren aitorpen edo ekimenaren bidez.

b) Ofizioz.

c) Toki entitateen organo administratiboen ikerketaren bidez.

Tributu aitorpena.

27. artikulua.

a) Tributu-aitorpentzat hartuko da zergapeko egintza baten inguruabarrak edo elementuak gertatu edo sortu direla adierazi edo aitortzen duen dokumentu oro. Halaber, aitorpen balioa emanen zaio zergapeko egintza biltzen edo eratzen duen dokumentua aurkezte hutsari.

b) Inondik inora ere ez da eskatuko zerga aitorpenak zinpean egin daitezen.

c) Aurkezteko garaian, aitorpenaren hartu-agiria emanen zaie interesdunei; aitorpenaren kopiak ere horretarako balioko du.

d) Froga agiria aurkeztean, interesdunek eransten ahal diote kopia soil bat edo fotokopia bat, hain zuzen ere, administrazioak erkatu ondoren, jatorrizkoa itzul diezaien, non ez den erabakitzen ez dela itzuli behar prozedurari buruzko behin betiko ebazpena eman baino lehen, agiria pribatua izateagatik edo bidezkotzat jotzen den beste arrazoiren batengatik.

28. artikulua. Aitorpena nahitaez aurkeztu beharko da ordenantza partikular bakoitzean zehaztutako epeetan, eta, oro har, zergapeko egintza gertatzen den egunaren ondoko hogeita hamar egun balioduneko epearen barrenean. Epe horietan aurkezten ez bada, arau-hauste soiltzat hartuko da eta dagokion zehapena ezarriko zaio.

29. artikulua. Aitorpena toki entitate honetan aurkezteak ez du erran nahi zerga bidezkoa dela ontzat eman edo aitortzen dela.

Mankomunitate honek aitorpenak eska ditzake eta hauek gehitzeko ere bai, eta orobat ohartu diren okerrak zuzentzeko, tributuen likidaziorako eta egiaztapenerako beharrezko den neurrian.

Aurreko paragrafoak aipatzen dituen betebeharrak ez egitea arau-hauste soiltzat hartuko da eta horren arabera zehatuko.

Epeak.

30. artikulua.

1. Ordenantza partikularretan adieraziko dira tributu kudeaketako izapideak egiteko bete beharreko epeak. Ordenantza horiek ez badituzte epeak finkatzen, oro har ulertuko da ez dela sei hilabete baino gehiago igaroko administrazio prozedura hasi eta hura bukatzen duen ebazpena eman arte; betiere, galarazten duten aparteko arrazoiak, behar bezala justifikatuak, ez badaude. Ikuskatze kasuan, epe hori bi urtekoa izanen da.

2. Toki entitate honek epeak betetzen ez baditu, ez da ondorioz administrazio ekintzaren iraungipena etorriko, baina interesdunek erreklamazioa aurkezteko baimena izanen dute.

3. Uneoro egiten ahal dira tramitazio akatsen kontrako erreklamazioak; bereziki, haien ondorioz prozedura gerarazi, jarritako epeak hautsi edo arazoa behin betikoz ebatzi aitzin konpon daitezkeen tramiteak egin ez direnean. Erreklamazioa baiesten bada, horretarako arrazoirik izanez gero, erantzukizuna duen funtzionarioaren kontrako diziplina espedientea irekitzea ekarriko du.

Egiaztatu eta ikertzea.

31. artikulua. Toki entitate honek ikertuko ditu zergapeko egintza osatzen edo baldintzatzen duten gertaera, egintza, egoera, jarduera, ustiapen eta gainerako inguruabarrak oro, eta egiaztatuko du karga-oinarriaren balorazioa.

32. artikulua. Ikerketa egiteko, subjektu pasiboaren kontabilitate nagusiko edo osagarriko dokumentuak, liburuak, fitxategiak, fakturak, frogagiriak eta idazpenak aztertuko dira, eta orobat ondasunak, elementuak, ustiapenak eta tributua zehazteko beharrezko diren bertze aurrekari guztiak, informazioa ematen badute.

33. artikulua. Subjektu pasiboak beharturik daude kontabilitate liburuak, erregistroak eta kasu bakoitzean eskatzen diren gainerako dokumentuak eraman eta kontserbatzera, bai eta ikuskatze lanetarako laguntza ematera ere, administrazioaren esku jarriz zergapeko egintzarekin zerikusia duten datu, txosten eta aurrekariak edo frogagiriak.

34. artikulua. Ikuskatze lanak subjektu pasiboentzat eragin ekonomikorik baldin badakar, eginbide, jakinarazpen eta aurretiko edo behin betiko akten bidez dokumentatuko dira.

Salaketa.

35. artikulua.

1. Toki entitateen ikerketa salaketa bidez hasten ahal da. Salaketa erabiltzea Administrazioari laguntza emateko betebeharretik aparte dago, 2/1995 Foru Legearen 62. artikuluan xedatutakoaren arabera.

2. Salatzailea ez da interesduntzat hartuko salaketaren ondorioz hasten den ikerketan, eta salatzailea den aldetik ez du eskubiderik izanen errekurtso edo erreklamaziorik aurkezteko.

3. Nabarmenki funtsik gabeak diren salaketak bertzelako tramiterik gabe artxibatzen ahal dira.

Tributuen likidazioak.

36. artikulua.

1. Zerga-oinarriak zehaztu ondoan, kudeaketak jarraituko du: likidazioa eginen da, tributu-zorra finkatzeko. Likidazioak behin-behinekoak edo behin betikoak izanen dira.

2. Behin betikotzat hartuko dira:

-Zergapeko egintzaren ikerketa administratiboa egin ondoan eta karga-oinarria egiaztatutakoan egindakoak, tartean behin-behineko likidaziorik izan edo ez.

-Preskripzio epearen barrenean egiaztatu ez direnak.

3. Aurreko atalean adierazitako kasuetatik at, likidazioak behin-behinekoak izanen dira, kontuaren gainekoak, osagarriak, kauziokoak, partzialak edo osokoak izan.

37. artikulua.

a) Likidazioak egiterakoan, toki entitate honek egiaztatuko ditu tributu aitorpenetan adierazitako egintza eta balorazio guztiak.

b) Aitorpenen emaitzaren gaineko tributu-oinarria handitzen bada subjektu pasiboari jakinarazi behar zaio.

38. artikulua.

1. Likidazioak subjektu pasiboei jakinaraziko zaizkie, honako hauek adierazita:

a) Haien funtsezko elementuak.

b) Erabil daitezkeen inpugnazio bideak, bai eta zer epetan eta zein erakundetan paratu behar diren ere.

c) Tributu zorra ordaindu behar den tokia, epea eta modua.

2. Jakinarazpen akastunak eragina izaten hasiko dira subjektu pasiboak jakinarazi zaiola espresuki onartzen duenean, dagokion errekurtsoa aurkezten duenean edo tributu-zorraren ordainketa egiten duenean.

3. Subjektu pasiboei zuzenean egindako jakinarazpenek sei hilabeteren buruan izanen dute eragina, baldin eta egintzaren testu osoa izanik, bertze edozein baldintza aipatu ez badute, salbu eta epe horretan behar bezalako protesta egin bada, Administrazioak akatsa zuzen dezan eskatzeko.

Zergadunen erroldak.

39. artikulua. Ordenantza partikularrean berean hala zehazten den kasuetan, administrazioak zergadunen zentsuak prestatuko ditu, interesdunen aitorpenak ikusirik, ezagutzen dituen datuen arabera eta, orobat, administrazio ikuskapenak emandakoak gehituz. Zergadunen zentsua, horrela prestatu eta gero, erregistro iraunkor eta publikotzat hartuko da, eta erabiliko da Mankomunitateak paratzen duen edonolako prozedura bidez, mekanikoa ere barne dela.

40. artikulua.

1. Zergadunen zentsua eratu ondoan, bertan gertatzen diren alta, baja eta aldaketa guztiak onesteko, egin beharko da erreklama daitekeen administrazio egintza bat, eta aldaketak subjektu pasiboei jakinarazi beharko zaizkie legeak agindu bezala.

2. Zentsuan gerora zernahi alta, baja edo aldaketarik sor dezakeen mudantzaren berri eman beharko dio zergadunak Administrazioari, hura gertatu eta hogeita hamar egun balioduneko epean.

41. artikulua. Zergadunen zentsuek zerga gaietarako agiri balioa izanen dute, haiek erabiliko baitira zerrenda, ordainagiri eta kobrantzako bestelako agirietan, kasuan kasuko ordainarazpena gauzatzeko.

V. KAPITULUA

Diru-bilketa

Printzipio orokorrak.

42. artikulua. Diru-bilketaren kudeaketa da toki entitatearen ogasunaren ondasunak osatzen dituzten kreditu eta eskubideak gauzatzera bideratutako eginkizun administratiboa betetzea.

43. artikulua.

1. Diru-bilketa egin daiteke:

-Borondatezko aldian.

-Derrigorrezko aldian.

2. Borondatezko aldian ordaintzera behartuta daudenek horretarako adierazitako epeen barrenean kitatuko dituzte beren zorrak. Derrigorrezko ordainketaren aldian, indarra duen legeriari atxikiz, zerga ordaindu behar duenak borondatezko aldian bere eginbeharra betetzen ez badu, diru-bilketa nahitaez eginen da ondarearen gaineko premiamendu bidez.

44. artikulua. Mankomunitatearen baliabideen bilketa zuzenean eginen da, Diruzaintzaren bidez, halako moduan non kontu-hartzaileak zerbitzuen fiskalizazioa betetzen ahalko baitu.

45. artikulua. Tributu-zorren sailkapena, diru-bilketari begira.

1. Zuzendaritza organoek eginiko likidazioen ondorioz sortutako tributu-zorrak, diru-bilketari dagokionean, honela sailkatuko dira: jakinarazi beharrekoak, jakinarazpenik gabekoak eta norberak likidatuak.

2. Jakinarazi beharrekoetan ezinbestekoa da jakinarazpena igortzea, subjektu pasiboak tributu-zorraren berri izan dezan. Hortaz, legearen araberako jakinarazpenik gabe, zorra ezin izanen da eskatu.

3. Jakinarazpenik gabeko zorrak dira banakako jakinarazpenik behar ez dutenak, zuzenean subjektu pasiboek ezagututako zergadun erroldetatik etortzeagatik, tributu zorra aldiro aldatzen bada ere, dagokion ordenantzan aurretiaz zehaztutako errekargu edo tasa igoeren aplikazioagatik.

Ordaintzeko tokia.

46. artikulua. Toki entitate honen aldeko zorrak bankuko kontuetan edo aurrezkikoetan ordainduko dira edo, bera titular dela, bankuetan horretarako irekitako kontuetan.

Ordaintzeko epeak.

47. artikulua. Tributu-zorrak honela ordainduko dira:

a) Jakinarazi beharrekoak, hogeita hamar egun balioduneko epearen barrenean, jakinarazpenetik hasita.

b) Ordainagiri bitartez aldian-aldian ordaintzen direla-eta banakako jakinarazpenik behar ez duten tributu-zorrak, aurreko letran ezarritako epean, zein hilabete naturalean ordaindu behar diren, haren lehen egunetik hasita.

c) Subjektu pasiboak berak zuzenean likidatzen dituen zorrak aitorpena aurkeztean ordainduko dira. Aitorpenak aurkezteko egunak edo epeak tributu bakoitza arautzen duen ordenantzan zehaztuko dira eta, halakorik ezean, zergapeko egintza gauzatzen den egunetik kontatzen hasi eta hurrengo hogeita hamar egun baliodunen barrenean.

Pagatzeko modua.

48. artikulua.

1. Tributu-zorrak eskudirutan ordaindu behar dira honako bitarteko hauetako bat erabiliz:

a) Indarra duen dirua.

b) Posta edo telegrafia bidezko igorpena.

c) Banku txekea.

d) Kreditu eta aurrezki entitateetan toki entitateak horretarako irekitako kontuetan, transferentzia edo ordainketa gutunaren bidez.

2. Aitzineko atalean erranagatik ere, zilegi da tributu-zorrak kreditu eta aurrezki entitateetan helbideratzea; horrela, azken hauek subjektu pasiboaren administratzaile lana eginen dute, hark baimendutako zorrak ordainduz. Helbideratze horretarako betebehar bakarra da toki entitateko diruzaintzari eta aurrekontu eta kreditu entitateari aldez aurretik idatziz jakinaraztea helbideratze hori zein zerga kontzeptutarako den.

Gerorapenak eta zatikako ordainketak.

49. artikulua.

1. Tributu-zorra likidatzean, toki entitateak ordainketa geroratu edo zatika ordaintzeko aukera eman dezake, zergadunek hala eskatzen badute.

2. Tributu-zorraren gerorapen edo zatikako ordainketari buruzko gorabehera guztiak martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 90etik 92ra bitarteko artikuluek, biak barne, xedatzen dutenari lotuko zaizkio.

VI. KAPITULUA

Errekurtsoak

50. artikulua. Ordenantzen behin betiko onespenaren kontra, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnetik hasita, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean, entitatearen ebazpenen aurka egiteko, oro har, aipatzen diren errekurtsoak aurkezten ahal dira.

51. artikulua. Aurreko artikuluan ezarritakoagatik ere, indarrean egonen da beti interesdunen eskubidea errekurtsoa aurkezteko Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean edo ordenantzetan ezarritakoa hausten duten ordainarazpenen gaineko xedapenak aplikatzen dituzten entitatearen erabakien kontra, entitatearen ebazpenen kontrako errekurtsoak aurkezteko ezarrita dagoen prozedura orokorrari jarraikiz.

52. artikulua. Zergak ordaintzeko obligazioaren edo ordainarazpen bat dela-eta likidatutako kuota baten zenbatekoaren aurka errekurtsoren bat aurkezteko, galdatutako kopurua aitzinetik ordaintzerik ez da eskatuko, baina erreklamazioak ez du inolaz ere zor hori kobratzeko administrazioak egiten duena oztopatuko, interesdunak ez badu entitatearen diruzaintzan uzten likidazioaren zenbatekoa, gehi %25, sor daitezkeen errekargu, kostu edo gastuak bermatu ahal izateko.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritako prozeduraren arabera behin betikoz onetsitakoan, ordenantza fiskal honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko guztiak izanen ditu, Nafarroako Aldizkari Ofizialean testua oso-osorik argitara emandakoan.

Bigarrena.-Ordenantza fiskal orokor hau edo toki entitate honek onesten dituen ordenantza partikularrak aldatzeko, onespenerako egin diren izapide berberak eginen dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen IX. tituluko hirugarren ataleko lehen kapituluan xedatutakoaren arabera.

Hirugarrena.-Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan aplikagarri izanen dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eta entitatearen erabakiak baino goragoko xedapen guztiak, araututako arloei aplikatzeko modukoak diren heinean.

ORDENANTZA FISKALA, 2012. URTEAN HIRI HONDAKIN SOLIDOAK BILDU, TRATATU ETA APROBETXATU EDO DESEGITEKO
ETA ZERBITZU HORRI LOTURIK DAUDEN GAINERAKO JARDUERAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

I. KAPITULUA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza fiskal hau Nafarroako toki entitateei aplikagarri zaien araudi fiskalak ematen dizkien ahalmenen babesean eta beraiekin bat ezarri da.

II. KAPITULUA

Ordainarazpenaren izaera

2. artikulua. Ordenantza honen xedea tasak ezartzea da, hiri hondakin solidoak bildu, tratatu, aprobetxatu edo desegiteko zerbitzua emateagatik eta horrekin zerikusia duten gainerako jarduerengatik.

Ezarri diren ordainarazpenen izaera fiskala, hortaz, martxoaren 10eko Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluak aipatzen dituen zerbitzuak egiteko tasena da.

III. KAPITULUA

Aplikazio eremua

3. artikulua. Ordenantza hau Mankomunitatea osatzen duten udal mugape osoetan aplikatuko da, baldin eta zerbitzu hori benetan ematen bada.

Aldiz, Mankomunitatekoak ez izan arren, halako entitate edo pertsona batzuek tasa hauen bidez finantzatzen diren zerbitzuak hartzen badituzte haiei ere aplikatuko zaie ordenantza hau.

IV. KAPITULUA

Zergapeko egintza

4. artikulua. Ordenantza honen xedeko zerbitzu edo jarduerak eskura izateak edo/eta erabiltzeak dakar zergapeko egintza. Zerbitzu eta jarduera horiek ondotik aipatzen dira eta beren tasak sortzen dituzte:

1. Hiri hondakin solidoak bildu, eta garraiatzeko nahitaezko zerbitzua eskura izan edo/eta erabiltzea, Hondakinei buruzko Legeari jarraituz, kasu hauetan:

a) Etxekoak.

b) Zerbitzuak.

c) Merkataritza eta industriakoak.

d) Bulego publikoak.

e) Ikastetxeak.

f) Osasun zentroak.

g) Zahar Etxeetakoak.

h) HHSak biltzeko edukiontzia izatea.

Tarifa bakoitzean sartutako jardueren zerrenda ez da zehatza, eta beraz, espresuki aipatu gabeko beste jarduera berdintsuak sartzen dira, antzekoak badira.

2. Borondatezko zerbitzu hauek ematea:

a) Ohiko nahitaezko zerbitzutik kanpoko bilketa zerbitzu berezia.

V. KAPITULUA

Subjektu pasiboa

5. artikulua.

1. Ordenantza honetan ezartzen diren tasak ordaintzera beharturik dauden subjektu pasibotzat hartuko dira, zordunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak, jaraunspen banatugabeak, ondasun komunitateak eta, lege nortasunik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten eta zerga ezar dakiekeen bestelako erakundeak, baldin eta edozein titulu dela bide, etxebizitzak, egoitzak, saltokiak eta dendak okupatzen, erabiltzen edo baliatzen edo ustiatzen badituzte edo bertan bizi badira, haien alde nahitaezko zerbitzu orokorra ezarriz gero.

Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 104.2 a) artikuluaren arabera, zorduna ordezten duten subjektu pasiboak dira Udal bakoitzeko Katastroko Erregistroan edo eraikin horien Hirilurreko Ondasunen gaineko Erregistro Fiskalean jabe gisa agertzen direnak Tasa ordezten dutenei igorriko zaie eta horiek, kasuan kasuko onuradunei erasaten ahalko diete.

2. Borondatezko zerbitzua denez, pertsona edo erakunde eskatzaileak edo hondakinen titularrak dira zergak ordaintzera behartuta dauden subjektu pasiboak.

Kontzeptu bategatik edo besteagatik titulartasunean edo erabileran ondorengoak direnei eskatzen ahal zaie pertsona fisikoek zein juridikoek egindako ustiapenen edo ekonomia jardueren ondoriozko zorra.

Ordaintzeko borondatezko epea akituta, eskuratzailea eta eskualdatzailea zorraren erantzule solidarioak izanen dira.

Norbaitek ustiategi edo jarduera ekonomiko baten titulartasuna eskuratu nahi badu, gaurko titularrak aldez aurretik baietza emandakoan, eskubidea izanen du Mankomunitateari eskatzeko kasuan kasuko jardueran edo ustiategian aritzearen ondorioz diren tributu-zorren ziurtagiri zehatza.

VI. KAPITULUA

Zerga-oinarria

6. artikulua.

1. 4. artikuluko 1. ataletan ezarritako zergapeko egintzetarako, honako hau da tarifa aplikatzeko zerga-oinarria:

-1-A zergapeko egintzarako: Bizitegia den edo izan litekeen katastro unitatea. Bizitegitzat hartuko da, hasiera batean, katastroko edozein unitate, salbu eta Udalak ziurtatzen badu aurri egoeran dagoela.

Etxebizitza bat jarduera ekonomikoen gaineko zergari lotutako jardueraren baten kokalekua bada, tasarik handiena aplikatuko da:

-1-B, 1-C, 1-D, 1-E, 1-F eta 1-G zergapeko egintzetarako: Establezimendu-unitatea edo jarduera, jarduera ekonomikoen gaineko zergan (JEZ) inskribaturik badago, edo funtzionatzen ari bada, egon gabe ere zerga horren menean. Establezimendu unitatea dagoela ulertuko da katastroko unitatea dagoenean.

-4.1.2.a) artikuluko zergapeko egintzarako, emandako zerbitzuaren kostua.

-1-H zergapeko egintzarako, edukiontzien kopurua, haien edukiera eta bilketaren maiztasuna.

2. Establezimendu bera JEZaren bi epigrafe edo gehiagotan inskribaturik badago, zenbatekorik handiena duen tarifa aplikatuko da.

VII. KAPITULUA

Tarifak

7. artikulua. Tributu-kuota kalkulatzeko, ekitaldi bakoitzean organo eskudunak ezarriko ditu tasa bakoitzaren zerga-oinarriari aplika dakizkiokeen tasa eta tarifak, eta ordenantza honen eranskinean agertuko dira, haren parte direlarik.

VIII. KAPITULUA

Tributu-kuota

8. artikulua. Zerga-oinarriari dagokion tasa edo tarifa eta indize zuzentzailea aplikatu eta kuotaren zati finkoa -erabilera bakoitzari dagokiona- gehitzetik ateratzen den emaitza da tasa bakoitzaren tributu-kuota.

Ateratzen den kuotak, guztira, ezin izanen ditu eranskinean adierazitako gehieneko zenbatekoak gainditu.

9. artikulua. Ateratzen den tributu-kuotaren gainean aplikatuko dira legeek aldi bakoitzean finkatzen dituzten zeharkako zergak, legeetan ezartzen diren maneran eta halabereko baldintzetan.

IX. KAPITULUA

Salbuespenak

10. artikulua. Nafarroako Parlamentuak onetsitako foru legeetan espresuki aipatzen direnak izanen dira onartuko diren salbuespen eta hobari bakarrak.

X. KAPITULUA

Hobariak

11. artikulua.

1. Kuota berezia, Gizarte Segurantzak edo Nafarroako Mendekotasun Agentziak ordaindutako prestazioen onuradunendako.

Etxeko tarifak sortutako tributu-kuotan %100eko hobaria izateko eskubidea izanen da, ordaintzera beharturik dagoena Gizarte Segurantzaren edo Nafarroako Mendekotasun Agentziaren prestazio baten onuraduna denean, haren zenbatekoa honako hauen biderkadura baino handiagoa ez bada: Ondorio Askotarako Errenta-Adierazlea bider 1,13, ezkontidea edo bizikidea izanez gero, bien diru-sarrerak batuta. Ezkontidearenak ez diren familia kargak izanez gero (seme-alaba adingabeak, 23 urte arteko seme-alabak, 23koak ere barne, legezko langabezia egoeran daudenak, edota ikasketak egiten, nahiz diru-sarrerarik gabeko seme-alaba ezinduak), aipatu muga ekonomikoei IPREM bider 0,23 gehituko zaie mendeko lagun bakoitzeko.

Ez dira tarifa honen onuradun izanen aurreko baldintza beteta ere diru-sarrera osagarriak dituztenak, alegia, urtean aipatu IPREMa baino 1,13 gehiagokoa dutenak, kontuan hartu gabe eskatzailearenak diren edo etxe berean bizi direnenak. Orobat, eskatzailearen edo bizilagunen ondare higigarria nahiz higiezina ez da 21.000 euro baino handiagoa izanen, ohiko etxebizitzaren balioa kenduta.

Aipatu baldintzak betetzen dituztela erakusteko, eskatzaileek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Eskaera.

b) Hartzen den laguntzaren ziurtagiria.

c) Errentaren edo ondarearen aitorpena, edo hura aurkeztera beharturik ez daudela dioen Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria, baita eskatzailearen edo bizilagunen diru-sarrerak frogatzen dituzten bestelako dokumentuak ere.

d) Bizikidetzako ziurtagiria, udal erroldakoa.

Hobari hori jaso dezakete errentamendu kontratu baten titularrek, aurreko baldintzak betez gero, betiere frogatzen badute errentamendu kontratuaren bidez etxebizitzaren titularrak haiei igortzen zaiela etxeari dagokion tasa.

Sakanako Mankomunitateak noiznahi ikuskatzen ahal du egoera berezi horretarako eskatzen diren baldintzak betetzen ote diren, eta kendu eginen ditu baldintzak betetzeari utzi dioten onuradunak, baita egiaztatzeko dokumentuak eskatu eta haiek aurkezten ez dituztenak ere.

2. Aurreko hobariaren eskubidea izateko, eskaera egin beharko zaio Mankomunitateari, baita aurreko atalean ezartzen diren beharkizunak frogatu, organo eskudunek luzaturiko ziurtagiri eta txostenaren bidez.

3. %70eko hobaria hartzeko eskubidea dute hutsik dauden etxebizitzetako titularrek, urtero frogatzen badiote Mankomunitateari etxebizitza horietan ur eta argi zerbitzurik ez dutela. Egiaztapena eginen da zerbitzu horiek ematen dituzten enpresen edo entitateen ziurtagirien bidez.

4. %100eko hobaria izanen da etxea botatzeko lizentzia emana bada beste etxe bat egiteko eta etxe berri hori eraikitzen ari den bitartean. Gorabehera horren egiaztapena egin beharko da eraispenaren udal lizentziaren kopia bat aurkeztuta edo propio horretarako Udalak emaniko ziurtagiaren bidez.

5. Bidezkoa izanen da ondoriozko tarifaren %100eko hobaria, tasaren xedea den etxebizitza edo lokala edukiontzitik 500 metro baino gehiagotara dagoenean. Hobari honetarako eskubidea sortzeko, ezinbesteko baldintza izanen da subjektu pasiboak aurretik hala eskatzea.

6. Salbuespen eta/edo hobari guztiak urte bakoitzeko lehen hiruhilekoan eskatu behar zaizkio Mankomunitateari, eta epe hori luzaezina izanen da.

Hobariak urtebeteko iraupena izanen du eta urtero egin beharko dute eskabidea horretarako eskubidea dutela uste duten guztiek.

XI. KAPITULUA

Sorrarazpena

12. artikulua.

1. 4.1 artikuluan ezarritako tasak lauhileko naturaleko lehenbiziko egunean sortuko dira, eta kuotak ezin izanen dira ez murriztu ezta hainbanatu ere.

2. Gainerako zerbitzuetarako tasak, borondatezkoak baitira, interesdunak zerbitzua egiteko eskatzen duen unean berean sorraraziko dira.

XII. KAPITULUA

Ordainarazpena

13. artikulua. Ordenantza honetan araututako tasak hurrengo arauei jarraikiz ordainaraziko dira:

1. 4.1) artikuluan aurreikusitakoak hilabetean edo lauhilekoan behin.

2. Borondatezko zerbitzuengatiko tasak sorrarazten diren unean ordainaraziko dira.

XIII. KAPITULUA

Diru-bilketa

14. artikulua.

1. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 86. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, 4.1 artikuluan ezarritako tasak aplikatzetik sortzen diren tributu-zorrak "jakinarazpen gabekotzat" hartuko dira.

2. 4.1) artikuluan aurreikusitako tasek sortzen dituzten tributu-zorrak, 13. artikuluaren arabera ordainarazi eta gero, ordaindu behar diren lauhileko naturalaren lehenbiziko hilabetearen lehenbiziko egunean isilbidez jakinarazitzat hartuko dira. Egun horretatik aitzina, 30 egun baliodun izanen dira borondatezko aldian ordaintzeko.

Aurreko lerroaldean aipatzen diren egunetan ordainarazpenen zerrendak prest ez badaude, Mankomunitatearen iragarki oholean argitaratzen diren egunetik aitzina hasiko da kontatzen borondatezko aldia.

3. Borondatezko zerbitzuetarako ezarritako tasak, jarduera edo zerbitzuaren eskaera egiten den unean ordainduko dira.

15. artikulua. 14. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz borondatezko epean ordaintzen ez diren tributu-zorrak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 84. artikuluan ezarritako moduan ordaindu beharko dira.

Mankomunitateak zorrak geroratu edo zatika ordaintzeko aukera eman dezake, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 90. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz.

16. artikulua. Tributu-zorren ordainketa honela egiten ahal da:

a) Ordainketak helbideratu dituzten subjektu pasiboek, horretarako adierazitako banku edo aurrezki kutxako kontuan kargatuz. Zorra ordaintzen ez bada zergadunari egozten ahal zaizkion arrazoiengatik, Mankomunitatearen diruzaintzan edo Mankomunitateak berak kobratzeko ahalmena ematen dien banku edo aurrezki kutxetan. Ordainagiri hauetako bakoitzean 3,61 euro gehituko dira, kudeaketa gastuak berdintzeko.

b) Ordainketak helbideratu ez dituzten subjektu pasiboentzat, Mankomunitateak berak kobratzeko ahalmena ematen dien banku edo aurrezki kutxen bulegoetan.

XIV. KAPITULUA

Arau-hausteak eta zehapenak

17. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean arau-hauste eta zehapenen gainean ezarritako xedapenak aplikatuko dira.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Bakarra.-Ordenantza honetako tasak likidatu, kudeatu, ikuskatu eta bilduko ditu zuzenean Sakanako Mankomunitateak.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Bakarra.-Orain arte ezarritako arau guztiak indarrik gabe gelditu dira, baldin eta maila bereko edo txikiagokoak badira eta ordenantza honetako xedapenei aurka egiten badiete, haiekin bat ez badatoz edo bateraezinak badira.

AZKEN XEDAPENA

Bakarra.-Ordenantza honek 2010eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

I. ERANSKINA

1) Etxekoa-erretiratuen klubak eta etxebizitzak.

Tarifa finkoa: 64,33 euro.

2) Profesionalen bulegoak.

Tarifa finkoa: 107,82 euro.

-Gestoriak.

-Agentziak.

-Kabineteak.

-Notariotzak.

-Erregistroak.

-Bitxi dendak, erloju dendak.

-Bankuak.

-Elkarte gastronomiko pribatuak (urtean 100 m³ bitarte ur kontsumitzen dutenak).

-Tabako-denda eta ile-apaindegiak.

-Irabazi asmorik gabeko kultur elkarteak eta erretirodunen elkarteak.

-Bestelako tarifetan sartuak ez dauden lanbide liberaletako lokalak.

-Ogi saltokiak.

-Norberaren produktuarendako hotz kamerak.

-Iturgintza eta elektrizitate arloko paratzaileak, pintoreak eta gainerako profesionalak, jendea hartzeko establezimendurik ez dutenak.

-Akademiak.

16) Landetxeak 21,56 euro.

Merkataritza.

3) Tarifa finkoa: 161,71 euro.

-Kioskoak eta liburu-dendak.

-Botikak.

-Opari dendak.

-Dolareak eta ardandegiak.

-Litxarreria dendak.

-Gorputegiak.

-Kalez kaleko azokako postu finkoa eta horretarako biltegiak.

-Autoak konpondu eta garbitzeko tailerrak.

-Gasolindegia.

-Eskulangintzako lantegiak.

-Kristaldegiak.

-Aroztegiak.

-Marmoldegiak.

-Zurgindegiak.

-Elektrizitate dendak.

-Edari biltegiak.

-Ogia eta horren eratorriak saltzeko denda.

-Gisako lokalak, merkataritzakoak zein industriakoak, beste tarifetan sartzen ez direnak.

4) Tarifa finkoa: 183,29 euro.

-Zapata dendak eta jantzi dendak.

-Burdindegiak.

-Drogeriak.

-Ordezko piezen dendak.

-Pentsioak.

-Komentuak.

-Kontserba lantegiak.

-Mertzeriak.

-Moldiztegiak.

-Fruta eta barazki biltegiak.

-Etxetresna elektrikoen eta kiroletarako dendak.

-Altzari dendak.

-Janari dendak (barazkirik saltzen ez dutenak).

-Elikagai dendak (barazkirik saltzen ez dutenak).

-Harategiak.

-Prestalekurik gabeko gozotegiak.

5) Tarifa finkoa: 259,46 euro.

-Arrandegiak.

-Barazkiak saltzen dituzten elikagai dendak.

-Prestalekua duten gozotegiak.

6) Tarifa finkoa: 340,26 euro.

-Harakindegia, urdaitegia, barazki dendak edo arrandegia duten supermerkatu eta autozerbitzuak. (Bakar-bakarrik 150 metro koadro baino gehiago dutenak).

7) Tarifa finkoa: 309,56 euro.

-Jatetxeak, hostalak eta apopilo etxeak jatetxearekin.

8) Tarifa finkoa: 312,65 euro.

-Hotelak, kanpinak.

9) Tarifa finkoa: 268,36 euro.

-Ostatuak, kafetegiak, gizarte klubak, gastronomia elkarteak (urteko ur kontsumoa bada 100 metro kubikotik gorakoa), diskotekak, kirol elkarte ostatudunak, kasinoak.

11) Herriko Etxea, Kontzeju Etxea, bulego publikoak, erakunde publikoak, liburutegiak, museoak, Kultur Etxeak, Epaitegiak, elizak. Tarifa finkoa: 71,87 euro.

Lokal hauetako batean jarduera bat baino gehiago egiten bada, bakar-bakarrik batengatik ordainduko da, hain zuzen ere tarifa altuena dena.

12) Ikastetxeak, haurtzaindegiak. Tarifa finkoa: 154,54 euro.

Jatetxea badute aurreko tarifa %35 garestituko da.

13) Ospitale, klinika, anbulatorio eta osasun etxeetako sanitarioak. Tarifa finkoa: 155,05 euro.

14) Egoitzak, kuartelak eta zahar etxeak. Tarifa finkoa: 301,89 euro.

h) Edukiontzia erabiltzailearen jabetzakoa bada, 600,95 euroko kuota izanen da edukiontzi bakoitzeko, horiek 800dik 1000 litro bitartekoa badira, eta 297,95 euroko kuota, 340 litroko edukiera badute edo txikiagoa. Edukiontzia Mankomunitateak lagata bada, 681,75 euroko kuota izanen da edukiontzi bakoitzeko, horiek 800dik 1000 litro bitartekoa badira, eta 343,40 euroko kuota, 340 litroko edukiera badute edo txikiagoa.

Baskulan emandako pisua: 5,50 euro pisaldi bakoitzeko.

Tarifei zuzenean aplikatzeko xedapenak.

-Hiri hondakinak sortzen dituen establezimendu-unitate bati -eta halakotzat hartuko da sartzeko ate bat bakarra duena- tarifa multzo bat baino gehiago badagozkio, aplikatzen ahal zaizkion tarifetatik handiena baizik ez zaio aplikatuko.

-Ikuskatze lana eginik, ofizioz edo interesdunak eskaturik, tarifa aldatzen ahalko da, errealitatea nabarmen bestelakoa denean, egiaztatu den erabilera egiazkoaren arabera fakturatu dadin.

-B-C-E-F eta G tarifetan aurreikusi jardueretan, hondakinak batez bestekoa baino franko gehiago direnean -eta halakotzat hartuko dira modu esklusiboan edukiontzi bat edo gehiago erabiltzen bada-, erabilera esklusiboko edukiontziaren tarifari emanen zaio lehentasuna.

-Lau hilabetetik beheitiko "denboraldian" egiten diren jarduerek lauhileko kuota bakar bat sortuko dute, jarduerari dagokion tarifan.

-Kalez kaleko azokako postu finkoak kasuan kasuko udalari ordainduko zaizkio zuzenean, bilketa berezia behar dutenean. Gehieneko kuota ez zaio aplikatuko erabilera esklusiboko edukiontziaren tarifari.

Hiri lurzoru finkatuan ez da erabilera esklusiboko edukiontzirik emanen, ez bada eskatzaileak egunean 800 litrotik gorako hondakinak sortzen dituelako.

Harako 9. epigrafeko jarduerei, 300 biztanletik beheitiko udalerri batean badaude eta soilik asteburu eta jaiegunetan irekitzen badira jendearentzat, tarifa tikiena aplikatuko zaie.

ORDENANTZA, ARBIZUKO ZABORTEGIAN INDUSTRIETAKO HONDAKINAK BOTATZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean ezarri da ordenantza hau.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintza da industrietako hondakin ez-arriskutsuak ematea, Arbizuko zabortegian trata ditzaten.

Salbuespenak

3. artikulua. Ez da salbuespenik eginen ordainarazpen honi dagokionez.

Subjektu pasiboak

4. artikulua. Prezio hauek ordaintzera behartuak egonen dira halako enpresak eta partikularrak, beren industrietako hondakin ez-arriskutsuak garraiatzen eta ematen dituztenak, zabortegian uzteko.

Nolanahi ere, botaketa horiek egiteko behar den lizentzia edo baimena eskatuko zaie. Zergadun diren aldetik, ordainarazpen honen subjektu pasiboak dira pertsona fisiko eta juridikoak eta izaera juridikorik gabeko entitateak, unitate ekonomiko bat izan edo ondare bereizia eduki eta industrietako hondakinak botatzeko zerbitzua eskatu dutenak edo hartaz baliatzen direnak.

Tarifak

5. artikulua. Zerbitzuaren tarifak honako kontzeptuengatik izanen dira.

-Industriakoa, hirikoaren parekoa bada, betiere gai organikorik gabekoa. Tonaren prezioa, 24,40 euro, gehi BEZa. Hondakin horiek kartoidunak badira, 59,51 euro, gehi BEZa.

-Beira zuntza edo horrelatsukoak: Tonaren prezioa, 34,07 euro, gehi BEZa.

-Paletakl: zur hutsezkoa bada, tonaren prezioa 75 eurokoa da, gehi BEZa; zurezkoak ez diren beste batzuekin nahasita badaude: 100 euro, gehi BEZa.

-Zepak eta fundizioko hareak: Tonaren prezioa, 23,00 euro, gehi BEZa.

-Pentsuak: Tonaren prezioa, 27,04 euro, gehi BEZa.

-Pilak, horretarako propio diren edukiontzietan bota ez direnak, enpresetatik heldu direnak: kilo bakoitzeko prezioa: 0,79 euro, gehi BEZa.

-Obra hondakinak. Aurretik kudeatzaile batean tratamendua eman bazaie baizik ez dira onartuko eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak. Tonaren prezioa: 18,00 euro, gehi BEZa.

-Landare-lurrak edo gisa berekoak. Tonaren prezioa: 2,13 euro, gehi BEZa.

-Landareetatik heldu diren hondakin organikoak, ezpurutasuna %15ekoa badute. Tonaren prezioa: 10,29 euro, gehi BEZa.

-Zelulosa organikoaren hondakinak edo horrelatsukoak. Tonaren prezioa: 25,67 euro.

-Lohiak, botatzen ahal direnak. Tonaren prezioa: 25,00 euro, gehi BEZa.

-Poliespana edo horrelatsukoak. Tonaren prezioa: 60 euro, gehi BEZa.

-Tamaina handikoak (altzariak eta etxetresna elektrikoak). Tonaren prezioa: 340,83 euro, gehi BEZa.

-Ibilgailu abandonatuak (turismoak, unitatea) Tonaren prezioa: 127,73 euro, gehi BEZa.

-Ibilgailu abandonatuak (kamioiak eta horrelatsukoak, unitatea) 638,72 euro, gehi BEZa.

Nolanahi ere, honako alderdi hauek hartuko dira kontuan:

1.-Osagai toxiko edo arriskutsuak dauzkan hondakinik ez da onartuko.

2.-Likidoak edo lohiak ez dira onartuko, hezetasunaren ehunekoaren ondorioz araztegiko makinetan ezin badira erabili.

3.-Kobratzeko kontuetarako ez da hondakintzat hartuko haren pisua 300 kilogramotik beheitikoa bada, partikularrenak badira obra hondakinak, eta 50 kilogramokoa, hondakinen gainerakoak, salbu eta pilak.

4.-Hondakinak botatzen diren aldiro, 5 euro ordainduko da, gutxienez ere.

Likidatu beharreko kuota

6. artikulua. Likidatu beharreko kuota aurreko artikuluko tarifak aplikatuz ateratzen dena izanen da, aipatzen diren kontzeptuen arabera.

Sorrarazpena

7. artikulua. Prezio publikoa sortzen da eta, beraz, ordaindu beharra, hondakinak eramaten direnean Arbizuko zabortegiko instalazioetara.

Kudeaketa arauak

8. artikulua. Industrietako hondakin ez-arriskutsuak tratatzeko edo botatzeko eramaten direnean, aldez aurretik beharko da Mankomunitatearen dagokion organoaren baimena.

Baimen hori izan daiteke banakakoa botaketa bakoitzeko edo, oro har, horretarako propio baimentzen den onarpen protokoloari jarraikiz.

Mankomunitateak debekatu dezake, Nafarroako Ingurumen Departamentuak emaniko Ingurumen Baimen Integratuan sartuak ez dauden hondakinak ekarri eta botatzea.

Diru-bilketa

9. artikulua.

1. 5. artikuluan ezarritako ordainarazpenak hilean behin pagatuko dira.

2. Horretarako, Mankomunitateak emanen du behar den faktura eta bertan adieraziko hilero egin diren hondakin-emateak.

3. Prezio publiko honen zorra premiamenduzko prozeduraren bidez eska daiteke, betiere Mankomunitatearen Ordenantza Fiskal Orokorrean ezarritako hitzetan.

10. artikulua. Arau-hauste edo zehapenen gaineko inguruabarrei dagokienez, honako hauei jarraituko zaie: Ordenantza Fiskal Orokorra, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eta bat datozen gainerako arauak. Hori guztia deusetan ukatu gabe arau-hausleek izan ditzaketen gainerako erantzukizun zibil eta penal guztiak, bereziki hondakin baimendu gabeak edo arriskutsuak ekarri dituztela ezkutatzen badute.

Ordenantza honetan adierazitako betebeharrak ez betetzeagatik sortzen diren erantzukizunak eskatuko dira, ez bakarrik egindakoarengatik baizik eta izan daitezkeen beste erantzule batzuengatik, izan ere erantzukizun hori solidarioa izanen da ekarritako hondakinaren garraiolariaren eta haren sortzaileran artean, pertsona bera ez diren kasuetan betiere.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, toki entitate honek onetsitako Ordenantza Fiskal Orokorra eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aplikatuko dira.

Bigarrena.-Ordenantza honek indarra hartuko du haren behin betiko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean eta indarra izaten jarraituko du etengabe, aldatzeko edo indargabetzeko erabakia hartzen ez den bitartean.

ORDENANTZA FISKALA, AGIRIAK LUZATU ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Xedapen orokorra

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean ezarri da ordenantza hau.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Alderdi batek eskaturik, entitate publikoak bere eskumeneko agiriak tramitatzeagatik sortzen den jarduerak eratzen du zergapeko egintza.

Tasa ordaindu beharra

3. artikulua. Ordaindu beharra sortzen da norberaren intereserako, entitate publikoak bere eskumenekoa den edo izan behar duen edozein agiri luzatzeko eskatze hutsarekin.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Entitate publikoak luzatzen dituen edo bere eskumenekoak dituen agiriak eskatu, sorrarazi edo haien onura jasotzen duten pertsona natural nahiz juridikoak dira subjektu pasiboak.

Salbuespenak

5. artikulua. Tasak ordaintzetik salbuetsiak daude, edozein entitate publikoan gizarte prestazioak eskatzeko edozein agiri tramitatzen duten erabiltzaileak.

Tarifak

6. artikulua. Ordenantza honetako tarifak haren 1. eranskinean agertzen dira, eta hona hemen kontzeptuak:

-Fotokopiak.

-Txartelak.

-Ziurtagiriak.

-Konpultsak.

-Ordainagirien eta beste batzuen kopiak.

-Kudeaketa eta diru-bilketa arauak.

7. artikulua.

1. Tasa sortutzat hartuko da agiria Mankomunitatearen Erregistro Orokorrean aurkezten denean eta entitate bulegoetan ordenantzapeko eskabiderik ez agiririk ez da hartuko, ezta tramitatuko ere, aldez aurretik ez bada ordainketa egin.

2. Zigilu ofizialaren itzulketa behar duen agiririk ez da emanen, agiria ematen duen langileak zeregin hori bete ez badu.

Aurrekariak bilatzeko eskaera orok tasa sorraraziko du, emaitza negatiboa bada ere.

8. artikulua. Entitate publikoaren dokumentu eta jakinarazpenen Sarrera eta Irteera Erregistro Orokorraren ardura duten funtzionarioek emanen dituzten zigilu ofizialaren agiri guztiak zenbatuko dituzte eta Diruzaintzan egunero diru-sarrerak, dagozkien likidazioekin eginen dituzte.

Arau-hausteak eta zehapenak

9. artikulua. Entitate publikoaren dokumentu eta jakinarazpenen Sarrera eta Irteera Erregistro Orokorraren ardura dutenak eta Diruzaintzako langile arduradunak izanen dira iruzurraren erantzule. Iruzurra indarra duten xedapenetan ezarritako eran zigortuko da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan aurreikusi ez den orotan, ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena.-Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu, testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.

I. ERANSKINA

Agiriak eman eta tramitatzea:

-Fotokopiak (espedienteen tramitazioa) 0,10 euro.

-DIN A4 tamainako fotokopiak: 0,20 euro.

-DIN A3 tamainako fotokopiak: 0,30 euro.

-Txartelak: 3,00 euro.

-Ziurtagiri ofizialak: 3,00 euro.

-Konpultsak: 1,50 euro. 50 orri baino gehiago: 10 zentimo/beste orri bakoitzeko.

-Ohar soila, Jabetza Erregistrokoa: 13 euro.

ARAUA, SAKANAKO MANKOMUNITATEAK HEZKUNTZA, KULTURA, KIROL EDO GIZARTE ARLOAN ANTOLATZEN DITUEN IKASTARO ETA JARDUERETAKO IZEN-EMATE EDO MATRIKULETAKO PREZIO PUBLIKOEN GAINEKOA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen lehen tituluko III. kapituluko 2. idatz-zatiko 2. azpiatalean xedatutakoari jarraituz ezarri da ordainarazpen hau, eta haren 28. artikuluko baimenaren babesean.

Kontzeptua

2. artikulua. Prezio publikoak galdatuko dira, Mankomunitateak hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloetan urtean antolatzen dituen programa, jarduera edo ikastaroetan parte hartu edo horietara joateko eskubidea ematen duten matrikula edo gisako beste edozein kontzeptu dela eta, prezio publikoak aplikatzeko beste arauetan sartuta ez daudenean.

Kudeaketarako eta diru-bilketarako arauak

3. artikulua. Prezio publikoaren zenbatekoa ordainduko da izen ematea edo matrikula egitean.

Hala bada, prezio publikoa ordaintzera behartuak daude jardueraren onuradun direnen guraso, tutore edo adingabeen legezko ordezkariak.

4. artikulua. Prezio publikoak ordainduko dira ikastaroa edo jarduera antolatzeko oinarriek kasu bakoitzerako ezarritako moduan eta tokian.

5. artikulua. Prezioa ordaintzera behartuta dagoenari leporatu ezin zaizkion arrazoiak direla eta, ikastaroa edo jarduera egiten ez bada, dagokion zenbatekoa itzuliko zaio.

Tarifak

6. artikulua. Arau honen eranskinean azaltzen diren tarifak aplikatuko dira, edo kasuan-kasuan ezartzen direnak, betiere garatu behar den jarduerari egokituak, eta, hala bada, Balio Erantsiaren gaineko zergaren kuota ere eramanen du.

TARIFEN ERANSKINA

-Igeriketa, gazteak: 43 euro.

-Igeriketa, minusbaliatuak: 50 euro.

-Futbol txapelketako taldea: 390 euro.

-Futbol txapelketako fidantza: 120 euro.

-zelaia Pala, emakumezkoak (bikotea): 20 euro.

-Udako campuseko futbola: 30 euro.

-BTTko irteera. Autobusa: 7,5 euro.

-Herri lasterketa:

  • Txip horia: 6 euro.
  • 10 egun arteko joan-etorriak: 10 euro.

-Mendiko eskia: 8 euro.

-Aizkolari eskola: 50 euro.

-Xakea 7 euro.

-Xake txapelketa: 7 euro.

-Frontenis txapelketa, emakumeentzat (bikotea): 20 euro.

-Frontenis txapelketa, gizonentzat (bikotea): 40 euro.

-Triatloi eskola (uda).

-Musikoterapia: 50 euro.

-Eskalada ikastaroa: 40.

-Megafonia lagatzea: 30 euro.

-Euskara.

Udako txapelketak:

  • Pirata eta Xamariko: 162 euro.
  • Bertso: 186 euro.
  • Sorgindua: 168 euro.

URAREN ZIKLO INTEGRALAREN 2012KO TARIFAK
ETA PREZIO PUBLIKOAK

ORDENANTZA FISKALA, UR HORNIDURAREN ETA URAREN ZIKLO INTEGRALAREKIN ZERIKUSIA DUTEN GAINERAKO ZERBITZU ETA JARDUEREN TASAK/PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

I. TITULUA

Sakanako Mankomunitatearen tasak/prezio publikoak, uraren ziklo integralarekin zerikusia dutenak

I. KAPITULUA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza fiskalaren titulu honetan ezartzen diren tasak/prezio publikoak Nafarroako toki entitateei aplikatu beharreko araudi fiskalak entitate horiei emandako ahalmenen babesean eta haiekin bat etorriz ezarri dira.

II. KAPITULUA

Ordainarazpenaren izaera

2. artikulua. Titulu honen xedeko tasek/prezio publikoek beheko ur hornidura eta aurrekoarekin eta uraren ziklo integralarekin ikusteko duten gainerako jarduera eta zerbitzuak ematea dute oinarri. Beraz, ezartzen diren ordainarazpenak, izaera fiskalaren ikuspegitik, tasak/prezio publikoak dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan aipatzen diren zerbitzuak eta jarduerak eman edo egiteari dagozkionak.

III. KAPITULUA

Aplikazio eremua

3. artikulua. Ordenantza hau Sakanako Mankomunitatea osatzen duten udal eta kontzejuen mugape osoan aplikatuko da, baldin eta edateko uraren zerbitzua ematen bada, Mankomunitetako kide izan gabe ere.

Horren aplikazioa osoa edo partziala izan daiteke, betiere Mankomunitatean sartua dagoen edo ez eta benetan egiten diren nahiz egin daitezkeen zerbitzu emateen arabera.

IV. KAPITULUA

Zergapeko egintza

4. artikulua. Zergapeko egintza da ordenantza honek araututako zerbitzuak eskura izan edo eskuratu ahal izatea, nahiz jarduerak erabili edo erabili ahal izatea. Horiek behar diren tasak/prezio publikoak sortzen dituzte eta, banan-banan, ondoko hauek dira:

a) Edateko uraz hornitzeko zerbitzuaren eskuragarritasuna eta mantentze lanak.

b) Saneamendu eta estolderia zerbitzuaren eskuragarritasuna eta mantentze lanak.

c) Edateko uraz hornitzeko zerbitzua erabiltzea. Tasa aldatzen ahalko da uraren erabileraren edo helburuen arabera, eta tarifa konbinatuak ezarriko dira urari erabilera desberdinak eman eta neurgailua bakarra denean.

d) Hondakin uren egiazko edo balizko hustea eta, ondoren, haien arazketa. Tasa desberdina izaten daiteke, kontsumitutako uraren erabileren eta xedearen arabera.

Oro har, balizko hustea dagoela kasu guztietan ulertuko da.

Arau orokorraren salbuezpentzat, eta beraz, tasa honetatik libre, honako hauek hartuko dira:

-Halako kasuak, non Sakanako Mankomunitatearen txosten tekniko baten bitartez zehazten den ezinezkoa dela epe laburrean saneamendu sareak egitea.

-Ezkutuko ur-ihesen bat badela atzematen bada. Kasu horretan, ondotik ematen diren inguruabar guztiak bete beharko dira, eta horiek behar bezala frogatu beharko.

1. Ezkutuko ur-ihesa izan beharko du, subjektu pasiboak ez dakiela hodiak edo neurketako ekipoak hondatuta daudela.

2. Egiaztatu beharko da ez dela inolako utzikeriarik izan ur-ihesa eragin duten egintzetan, ez ur-ihesaren ondoko jarduketan.

e) Edateko uraren hornidura eta hondakin uren hustuketa behin betikoz kontratatzeko beharrezkoak diren jarduketen zerbitzu tekniko eta administratiboak ematea (lotune kuota), baita kontratuen titulartasunen aldaketa ere.

f) Edateko uraren hornidura edo/eta hondakin uren hustuketa sareetan hargunea izateko eskubideak.

g) Behin-behineko horniduretarako izen emateak.

h) Ikuskapena, Mankomunitateko langileek egiten dutena, arauak zehatz-mehatz betetzen diren ala ez egiaztatzeko, ordenantzetan araututakoa hausten den kasuetan.

i) Mankomunitateak behar diren prezioak ezarriko ditu harguneetako lanak finantzatu ahal izateko, bai edateko uraren hornidura sareetakoak, orobat kontagailuak prezintatu, egiaztatu, ezarri eta berritzeko, lan horiek Mankomunitateak berak egiten dituenean.

V. KAPITULUA

Subjektu pasiboak

5. artikulua.

1. Subjektu pasibotzat hartuko dira, ordenantza honetan ezarritako tasak/prezio publikoak ordaintzera behartuak, zergadun gisa, pertsona fisikoak edo juridikoak eta entitateak, nortasun juridikorik izan gabe ere zerga jasan dezakeen entitate ekonomiko bat edo ondare bereizia osatzen dutenak, ordenantza honen xedeko zerbitzu eta jardueren onura, erreala edo ahalezkoa, edo haien eragina jasotzen badute.

Zehazki, ordaintzera beharturiko subjektu pasiboak honako hauek dira:

a) 4. artikuluko a), b), c), d), e) eta g) ataletan ezarritako tasetarako/prezio publikoetarako, hornidura kontratuaren titularra.

b) 4. artikuluko f) atalean zehaztutako tasarako, hargunearen eskatzailea izanen da subjektu pasiboa.

c) 4. artikuluko h) atalean zehaztutako tasetarako/prezio publikoetarako, araua hausten duten pertsona natural edo juridikoak, edateko uraren hornidura eta/edo hondakin uren hustuketarako kontratuaren titularrak.

Abonaturik ez dagoenean, ikuskatu diren lur, eraikin, establezimendu, zentro, egoitza eta gainerako higiezinen jabeak izanen dira subjektu pasibo, betiere, zehapena ekarri duen jarduketaren onura jaso badute.

2. Zerbitzua zer finka edo eraikinetan egiten den, haiexen jabeak izanen dira zergadunaren ordezko. Zerbitzuaren onuradunak bertze batzuk badira, jabeek haiexei kobratzen ahalko dizkiete kuotak.

3. Pertsona fisiko edo juridiko batzuk halako ustiategi edo jarduera ekonomiko batean ari badira, eta horren ondorioz zorrik badute, zorra galdatzen ahalko zaie titulartasunean edo jardueran edozein kontzepturengatik haien ondorengo direnei.

Ordaintzeko borondatezko epea bukatuta, eskuratzailea eta eskualdatzailea zorraren erantzule solidarioak izanen dira. Norbaitek ustiategi edo jarduera ekonomiko baten titulartasuna eskuratu nahi badu, gaurko titularrak aldez aurretik baietza emandakoan, eskubidea izanen du Mankomunitateari eskatzeko kasuan kasuko jardueran edo ustiategian aritzearen ondorioz diren tributu-zorren ziurtagiri zehatza.

VI. KAPITULUA

Zerga-oinarria

6. artikulua. 4. artikuluko zerrendan aipatutako zergapeko egintzetan hauek dira bakoitzaren karga oinarriak:

a) 4. artikuluko a) atalean ezarritako zergapeko egintzarako, kuota finkoa kontagailuaren diametroaren arabera. Kuota horri Sakanako Mankomunitatearenak diren kontagailuen alokairu-kostua gehituko zaio, eta aipatu kostua kuotaren zati bereiztezina izanen da.

b) 4. artikuluko b) atalean ezarritako zergapeko egintzarako, kuota finkoa hornidurako kontagailuaren diametroaren arabera.

c) 4. artikuluaren c) atalean ezarritako zergapeko egintzarako, ur kopuru kontsumitua, metro kubikotan, kontagailuaren bidez edo beste bide teknikoki onargarri batzuen bitartez neurtuta.

d) 4. artikuluaren d) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: kontsumitutako metro kubikoen kopurua, bai edateko uraren sareko horniduratik bai ibai, putzu eta abarretako kontzesio pribatuetatik. Kontzesio pribatuei dagokienez, kontsumitutakoa emariarena bera dela hartuko da, kontrakoa nahikoa frogatu ezean.

Kontsumo zenbatetsien kasuan, zergadunak eska dezake aipatu kontsumoen gaineko zenbatespena egiteko, hain zuzen ere prozesuen galeren arabera eta ur-galera zenbatetsien portzentajearen arabera, betiere zifra horiek kontsumitutako uraren %25a baino handiagoak badira.

Kontzepu honengatik ez dute zerga ordaindu beharko propio ureztaketarako kontratatu diren kontsumoek.

e) 4. artikuluaren e) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: kuota finkoa, ezarri beharreko kontagailuaren diametroaren arabera, edo ezarrita dagoenaren eta ezarriko denaren kuoten arteko aldea, diametroa, nahita edo teknikoki beharrezkoa delako, handitu behar bada. Kontagailua ezarri behar ez bada, kuota finkoa kontratuaren titulartasuna aldatzeagatik.

f) . artikuluaren f) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: hargunea eskatzen bada banakako jarduketetarako: kuota finkoa hargunearen diametroaren arabera.

Hargunea eskatzen bada suteen kontrako kontsumoetarako: kuota hargunearen diametroaren arabera.

g) 4. artikuluaren g) atalean ezarritako zergapeko egintzarako, ur kopuru kontsumitua, metro kubikotan, kontagailuaren bidez edo bertze bide teknikoki onargarri batzuen bitartez neurtuta.

h) 4. artikuluaren h) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: egindako ikuskapenen kopurua.

VII. KAPITULUA

Tarifak

7. artikulua. Tributu-kuota kalkulatzeko, ekitaldi bakoitzean Sakanako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak ezarriko ditu tasa/prezio publiko bakoitzaren zerga-oinarriari aplika dakizkiokeen tarifak, eta ordenantza honen I. Eranskinean agertuko dira, haren parte direlarik.

VIII. KAPITULUA

Tributu-kuotak

8. artikulua. Zerga-oinarriari bere tarifa aplikatzetik ateratzen den emaitza da tasa bakoitzaren tributu-kuota.

9. artikulua. Ateratzen den tributu-kuotaren gainean aplikatuko dira legeek aldi bakoitzean finkatzen dituzten zeharkako zergak, legeetan ezartzen diren maneran eta halabereko baldintzetan.

IX. KAPITULUA

Salbuespenak

10. artikulua. Nafarroako Parlamentuan onetsitako foru legeetan espresuki aurreikusirik dauden salbuespenak baizik ez dira onartuko, eta indarrik gabe gelditzen dira Nafarroako Gobernuak, Mankomunitatean sarturik dauden toki entitateek edo beste edozein entitate edo erakunde publikok hartutako erabaki edo egindako jarduketa orotik sortzen diren guztiak.

X. KAPITULUA

Sorrarazpena

11. artikulua. Ordenantza honek finkatzen dituen tasak/prezio publikoak honako arau hauei jarraikiz sorraraziko dira:

1. 4. artikuluko a) eta b) ataletan ezarritako tasak/prezio publikoak hiruhileko bakoitzaren lehenbiziko egunean sorraraziko dira, sarearekin lotura egina duten erabiltzaile guztientzat.

Zerbitzua lehen aldiz hartzen duten erabiltzaileentzat, tasa/prezio publikoek -horien barne izanik, hala bada, 6. artikuluan ezarritako neurgailuaren alokera- lauhileko natural horren lehenbiziko egunean izanen dute sorrarazpena; hortaz, ezin dira lauhilekoa baino epe laburragoetan banatu.

2. 4. artikuluko c), d) eta g) ataletan ezarritako tasak/prezio publikoak ur kontsumoa egiten den unean sorraraziko dira.

3. 4. artikuluko e) atalean ezarritako tasak/prezio publikoak edateko uraren hornidura edo/eta hondakin-urak husteko kontratua sinatzen den unean sorraraziko dira.

4. 4. artikuluko f) atalean ezarritako tasak/prezio publikoak, uraren ziklo integralari buruzko ordenantzarekin bat, edateko uraren hornidura sare orokorrari edo/eta hondakin urak hustekoari lotzeko baimena ematen den unean sorraraziko dira.

5. 4. artikuluko h) atalean ezarritako tasak/prezio publikoak, ordenantzaren arau-haustea eginez gero, baimendutako langileek ikuskapena edo egiaztapena egiten duten unean sorraraziko dira.

6. 4. artikuluko i) atalean aurreikusitako jarduerengatik kobratzen diren prezio publikoek sorrarazpena izanen dute haiek egiten diren unean berean.

XI. KAPITULUA

Ordainarazpena

12. artikulua. Ordenantza honetan araututako tasak/prezio publikoak hurrengo arauei jarraikiz ordainaraziko dira:

1. 4. artikuluko a), b), c), d) eta g) ataletan aurreikusitako tasak/prezio publikoak, lau hilabetetik behin ordainaraziko dira.

2. Aldiz, e) eta f) ataletan aurreikusitako tasak/prezio publikoak, sorrarazpenaren unean ordainaraziko dira.

3. Ordea, h) atalean aurreikusitako tasak/prezio publikoak, subjektu pasiboari jakinarazten zaizkionean ordainaraziko dira.

4. i) atalean aurreikusitako tasa/prezio publikoak sorrarazpenazpenaren unean ordainaraziko dira.

XII. KAPITULUA

Diru-bilketa

13. artikulua.

1. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 82. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitakoari jarraituz, ordenantza honetan ezarritako tasak/prezio publikoak aplikatzeagatik sortzen diren tributu-zorrak "jakinarazpen gabekotzat" hartuko dira, 4. artikuluko h) eta i) ataletan ezarritakoak salbu.

2. 4. artikuluko a), b), c), d) eta g) ataletako tasek/prezio publikoek sorrarazitako tributu-zorrak, behin ordainarazirik daudela 12. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, modu orokorrean jakinaraziko dira, behar den iragarkia edo ediktua Mankomunitateko iragarki oholean argitaratuz, eta argitalpen horretatik aitzina hogeita hamar egun balioduneko epea ezarri beharko da borondatez ordaintzeko, errekargurik gabe.

3. 4. artikuluko e) atalean aurreikusitako tasak/prezio publikoak sorrarazpenaren unean berean ordaindu beharko dira, salbu eta 15. artikuluko a) ataleko ordaintzeko modua aukeratu bada, orduan 30 egun balioduneko epean ordaindu beharko dira.

4. 4. artikuluko f) atalean aurreikusitako tasak/prezio publikoak hargunerako eskubidea ebatzi ondotik ordaindu beharko dira, uraren ziklo integrala arautzen duen ordenantzan erran bezala, hogeita hamar egun balioduneko epearen barrenean, ebazpena eman eta biharamunetik aitzina.

5. 4. artikuluko h) atalean aurreikusitako tasak/prezio publikoak subjektu pasiboari jakinarazten zaizkionetik hasi eta hogeita hamar egun balioduneko epean ordaindu beharko dira.

14. artikulua. Aurreko artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, borondatezko epean ordaintzen ez diren tributu-zorrak, luzapen aldian ordaintzen ahalko dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legeak ezartzen dituen errekarguekin.

Epe hori iragan eta zorrak ordaindu ez badira, premiamendu-bideari ekinen zaio, Mankomunitateak haiek atzeratzeko edo zatika ordaintzeko baimenik eman ez badu.

15. artikulua. Tributu-zorren ordainketa honela egiten ahal da:

-Zorren ordainketa helbideratu duten subjektu pasiboentzat, haiek adierazitako banku entitatean eta kontuan kargatuz.

-Zorren ordainketa helbideratu ez duten subjektu pasiboentzat: Mankomunitatearen diruzaintzan edo horretarako gaitutako banku bulegoetan.

II. TITULUA

Arau-hausteak eta zehapenak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean aurreikusitakoaz gain, Sakanako Mankomunitatearen Uraren ziklo integralaren kudeaketa arautzen duen ordenantzan arau-hausteei eta zehapen araubideari buruz ezarritako xedapenak aplikatuko dira.

III. TITULUA

17. artikulua. Saneamenduko saria Nafarroako Hondakin Uren Saneamenduari buruzko abenduaren 29ko 10/1988 Foru Legean eta hura garatzeko apirilaren 5eko 82/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako erregelamenduan arautua dago.

18. artikulua. Delako saria 10/1988 Foru Legearen Hirugarren Xedapen Iragankorrarekin bat ezarri da eta haren zenbatekoa Nafarroako Aurrekontuei buruzko Foru Legean finkatua dago, aurrekontuen ekitaldi bakoitzerako.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Ordenantza honek indarra hartzen duenetik indarrik gabe geldituko dira, baliorik ez ondoriorik ez dutela, hari kontra egiten dioten xedapen, erregelamendu edo ordenantza guztiak, maila berekoak edo beheragokoak izan, barne izanik Uraren ziklo integralaren zerbitzukoak diren udaletako udal ordenantza guztiak.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Ordenantza honek 2012ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

I. ERANSKINA

1. Hornidura zerbitzua erabilgarri edukitzeagatik eta mantentze-lanengatik. 4.a) artikuluan aurreikusiak.

Kuota finkoak: kontagailuaren diametroaren arabera:

Ø KONTAGAILU PARATUARENA (mm-tan)

HIRUHILEKO
KUOTA

13 mm-raino

4,64 euro

15 mm

5,55 euro

20 mm

9,34 euro

25 mm

41,61 euro

30 mm

52,83 euro

40 mm

123,13 euro

50 mm

184,73 euro

65 mm

246,30 euro

80 mm

307,87 euro

100 mm

431,01 euro

Kontagailuen alokairuko kuotak:

Kontagailuen mantentzeagatik aplikatu beharreko tasa 2,4 euro da hiruhileko bakoitzean.

Kuota finkoak, sute-ahoak:

Ø HARGUNEARENA (mm-tan)

HIRUHILEKO KUOTA

50 mm-raino

10,11 euro

50 mm-tik gora

28,47 euro

2. Saneamendu zerbitzua erabilgarri edukitzeagatik eta mantentze-lanengatik. 4.b) artikuluan aurreikusiak:

Ø KONTAGAILU PARATUARENA (mm-tan)

HIRUHILEKO
KUOTA

13 mm-raino

4,33 euro

15 mm

5,17 euro

20 mm

5.65 euro

25 mm

19,83 euro

30 mm

28,17 euro

40 mm

56,67 euro

50 mm

85,00 euro

65 mm

113,32 euro

80 mm

141,67 euro

100 mm

198,33 euro

3. Kontsumoa. 4.c) artikuluan aurreikusiak.

Kuota aldakorra: kontsumitutako metro kubikoaren prezioa.

1. tarifa.-Etxeko eta merkataritza jarduerarik gabeko etxabeetako erabilera: 0.41 euro.

2. tarifa.-Industria eta merkataritzako erabilera. Tarifa honetan industria, merkataritza, bulegoak eta langelak, ostalaritza, gastronomia elkarteak eta irakaskutnza zentroak sartzen dira. Halaber, erabilera kolektiboko kirol instalazio pribatuak, salbu eta ureztatzea eta igerilekuak: 0.59 euro.

3. tarifa.-Finka partikularretan ureztatzen eta aisian egindako erabilera, igerilekuak barne: 1.69 euro.

4. tarifa.-Erabilera konbinatuak.

4.1. tarifa.-Etxekoa-merkataritzakoa:

-45 metro kubiko bitarte, hiruhilean: 0.41 euro.

-Gainerako kontsumoa: 0.59 euro.

4.2. tarifa.-Etxekoa-merkataritzakoa-ureztatzekoa:

-45 m³ bitarte, hiruhilean: 0.41 euro.

-45etik 100 m³-ra bitarte, hiruhilean: 0.59 euro.

-Gainerako kontsumoa: 1.69 euro.

4.3. tarifa.-Etxekoa-ureztatzekoa:

-45 m³ bitarte, hiruhilean: 0.41 euro.

-45etik 100 m³-ra bitarte, hiruhilean: 0.59 euro.

-Gainerako kontsumoa: 1.69 euro.

4.4. tarifa.-Merkataritzakoa-ureztatzekoa:

-45 metro kubiko bitarte, hiruhilean: 0.59 euro.

-Gainerako kontsumoa: 1.69 euro.

5.1. tarifa.-Udal eta kontzejuek erabilera publikoko haien kirol instalazioetan eta ikastetxe publikoetan erabiltzeko kontratatutako hornidura: 0.33 euro.

5.2. tarifa.-Udal eta kontzejuek iturri publikoetan, ureztaketetan eta apaindura publikoan erabiltzeko kontratatutako hornidura:

5.3. tarifa.-Udal eta kontzejuek udaletxean, erabilera publikoko etxabeetan eta biltegietan, partikularrei edo beste erakundeei errentan hartu gabekoetan, erabiltzeko kontratatutako hornidura: 0.33 euro.

6. tarifa.-Aldi baterako hornidurak. Obretarako hornidurak eta aldi baterako kontratatzen diren beste hornidurak: 0.83 euro.

7. tarifa.-Goi hornidura, mankomunitatekoak ez diren entitate edo kontsumitzaileei: 0.34 euro.

8. tarifa.-Zisterna-kamioien bidezko hornidura: 1.68 euro.

9. tarifa.-Kontzeptu honi dagokionez abonatuaren erreklamazioari kasu eginen zaio, baldin eta uraren kontsumoa 100 m³-koa edo hortik gorakoa bada. Mankomunitateko langileek ezkutuko ur-hiesa egiaztatu ondotik zenbatetsiko da ordaindu beharreko tarifa, azken hiru urteetan hiruhileko berean izandako kontsumoak kontuan hartuta. Tarifa hori ez da inolaz ere 100 m³-tik beherakoa izanen; hortik gorakoa bada, zenbatetsi eginen da.

Kontsumoa.-4.d) artikuluan aurreikusiak. (Aplikaziorik gabe, gaur egun).

Kuota aldakorra.-kontsumitutako metro kubikoaren prezioa. (Aplikaziorik gabe, gaur egun).

4. Zerbitzuaren kontratazioa. 4.e) artikuluan aurreikusiak:

Ø KONTAGAILU PARATUARENA (mm-tan)

ZENBATEKOA

25 mm-raino

105,64 euro

30etik 80 mm-ra bitarte

474.74 euro

100dik 250 mm-ra bitarte

2.962,51 euro

5. Hargune eskubideak. 4.f) artikuluan aurreikusiak:

Ur-hartunearen eskubideak, suteei aurre egiteko. Hartunearen diametroaren arabera zehaztutako tarifak.

Ø KONTAGAILU PARATUARENA (mm-tan)

ZENBATEKOA

80 mm-raino

335,03 euro

100 mm

608,44 euro

150 mm

954,73 euro

Hornidurako hartunearen eskubideak, banan-banako jarduketetan. Hargunearen diametroa eta hornidura zertan erabiltzen den, horien arabera zehaztu dira tarifak.

ETXEBIZITZA B.O.E.koak

ETXEBIZITZA P.T.E.koak

ETXEBIZITZA P.L.E.koak

ETXEBIZITZA LIBREAK

INDUSTRIAK, SALTOKIAK ETA IGERILEKU PRIBATUAK

UDALAK
UDAL INSTALAZIOAK

ERABILERA PUBLIKOKO UREZTATZE PRIBATUAK

UREZTATZE PRIBATUAK

1"

97,77 euro

108,62 euro

119,48 euro

210,91 euro

210,91 euro

65,17 euro

65,17 euro

608,29 euro

1 ?"

140,22 euro

155,80 euro

173,11 euro

302,53 euro

302,53 euro

93,48 euro

93,48 euro

872,48 euro

1 ?"

363,21 euro

403,56 euro

448,39 euro

783,60 euro

783,60 euro

242,13 euro

242,13 euro

2.259,92 euro

2"

646,23 euro

718,04 euro

797,81 euro

1.394,24 euro

1.394,24 euro

430,83 euro

430,83 euro

4.021,01 euro

2 ?"

926,81 euro

1.029,79 euro

1.144,20 euro

1.999,59 euro

1.999,59 euro

617,87 euro

617,87 euro

5.766,81 euro

3"

1.205,43 euro

1.339,37 euro

1.488,17 euro

2.600,79 euro

2.600,79 euro

803,62 euro

803,62 euro

7.500,47 euro

4"

1.770,70 euro

1.967,44 euro

2.186,02 euro

3.820,37 euro

3.820,37 euro

1.180,46 euro

1.180,46 euro

11.017,65 euro

Saneamenduko ur-hartunearen eskubideak, banan-banako jarduketetan. Hargunearen diametroa eta saneamendua zertan erabiltzen den, horien arabera zehaztu dira tarifak.

ETXEBIZITZA B.O.E.koak

ETXEBIZITZA P.T.E.koak

ETXEBIZITZA P.L.E.koak

ETXEBIZITZA LIBREAK

INDUSTRIAK, SALTOKIAK ETA IGERILEKU PRIBATUAK

UDALAK
UDAL INSTALAZIOAK

ERABILERA PUBLIKOKO UREZTATZE PRIBATUAK

UREZTATZE PRIBATUAK

160 mm

97,77 euro

108,62 euro

120,68 euro

210,91 euro

210,91 euro

65,17 euro

65,17 euro

608,29 euro

200 mm

140,22 euro

155,80 euro

173,11 euro

302,53 euro

302,53 euro

93,48 euro

93,48 euro

872,48 euro

250 mm

197,46 euro

219,40 euro

243,77 euro

426,03 euro

426,03 euro

131,64 euro

131,64 euro

1.228,66 euro

6. Aldi baterako hornidurak. 4.g) artikuluan aurreikusiak.

Tarifa hauetako 3. eta 4. puntuetan zehaztutakoari jarraikiko zaio.

7. Ikuskapena. 4.h) artikuluan aurreikusiak.

Ikuskapen bakoitzeko: 56.75 euro.

8. Mankomunitatearen baimenik gabe hornidura eten edo kanalizazioak hausten direnean egin beharreko jarduketen eta konponketen prezio publikoak.

8.1. Lanak egitearen kostua.

8.1.1. Langileen kostua.

Mankomunitateko enplegatuen lan ordutegi arrunta honakoa da: 07:40-15:00.

Mankomunitateko enplegatuen orduen kostua honakoa da:

KOSTUA/
ORDUA

Bulego Teknikoko buruaren ordua

34,22 euro

Teknikariaren ordua

27,52 euro

Arduradunaren ordua

36,07 euro

Taldeburuaren ordua

27,63 euro

1. mailako ofizialaren ordua

24,63 euro

Peoi espezialistaren ordua

18,00 euro

Konponketak lan ordutegi ohikotik kanpo egiten direnean, orduaren kostua bider ondoko koefizienteak eginen da:

KOEFIZIENTEA

Laneguneko aparteko ordua

1,75

Gaueko aparteko ordua

2,00

Jaieguneko aparteko ordua (larunbatak, igandeak eta jaieg.)

2,25

8.1.2. Kilometroak.

-Kilometroko 0,31 euro ordainduko da.

-Une horretan guardian den langilearen etxetik Mankomunitateak Arbizun duen biltegirainoko distantzia kobratzen da.

8.1.3. Fakturatu beharreko orduak.

Matxuraren berri izan eta kanalizazioa abian erabat jarri arte behar izan diren orduak fakturatuko dira. Ondokoak sartuko dira:

-Konponketa aurreko mozketak eta hustuketak egiteko behar den denbora.

-Konponketa egiteko erabili den denbora.

-Kanalizazio proba eta abian jartzea.

Lan ordutegi ohikotik kanpo, 3 ordu fakturatuko dira, gutxienez ere, lan osoa denbora laburragoan egin bada ere.

8.2. Erabilitako materialen kostua.

Konponketan erabilitako materialak fakturatuko dira Mankomunitateak hornitzaileei ordaindutako prezioan, gehi %10 kudeaketa eta biltegiratze gastuengatik.

8.3. Mankomunitateak errentan hartu makineria eta langileen kostua.

Mankomunitateak berea ez duen makineria (atzerako hondeamakinak, kamioiak, hormigoi makinak, etab.) errentan hartu edo langile kualifikatuak (pala gidariak, kamioilariak etab.) zerbitzua egiteko deitu behar baditu, gastu horiek fakturatuko dira Mankomunitateak enpresa errentatzaileari ordaindutako zenbatekoaren arabera, gehi %10 aipatu ekipo edo pertsonak bilatu eta kontratatzeko gastuengatik.

8.4. Ordainketak, ekipoak eskura edukitzeagatik eta zerbitzuari kalte egiteagatik.

8.4.1. Ekipoak eskura izatea.

Zenbateko finko bat, 407,64 eurokoa, ordainduko da, lana berehala egin behar denez ezinezkoa delako hura programatzea, eta horrek dakar ekipoei edozein unetan neurriak eman behar izatea, gorabeherei berehala erantzuteko.

8.4.2. Zerbitzuari eragindako kalteak edo hondamenak.

Mankomunitateko zerbitzu teknikoek hondaketa sailkatuko dute, sortutako kaltearen tamainaren eta larritasunaren arabera (uraren galera, konpontzeko zailtasuna, ukitutako erabiltzaileak, etab.).

HONDAKETA

ZENBATEKOA (eurotan)

Ø 100 mm-raino

Arina

169,15

Larria

451,09

Ø 200 mm-raino

Arina

337,84

Larria

676,63

Ø 300 mm-raino

Arina

507,46

Larria

1.014,94

Ø 400 mm-raino

Arina

765,20

Larria

1.530,35

400 mm-tik goiti

Arina

4.228,52

Larria

8.457,07

9. Mankomunitateak egiten dituen zerbitzuengatik bere udalei kobratu beharreko prezio publikoak.

9.1. Lanak egitearen kostua.

9.1.1. Langileen kostua.

8.1.1 atalean zehaztu den prezio berean fakturatuko dira, eta baldintza beretan.

9.1.2. Kilometroak.

8.1.2 atalean zehaztu den prezio berean fakturatuko dira, eta baldintza beretan. 9.1.3. Fakturatu beharreko orduak.

Lana egiten erabilitako egiazko orduak fakturatuko dira, gehi ordu bat langile bakoitzeko, banaz bertzeko joan-etorriagatik Mankomunitatearen biltegitik.

Lana denbora laburragoan eginagatik ere, gutienez ere hau fakturatuko da:

-Ohiko lanorduetan: ordu 1.

-Aparteko lanorduetan: 3 ordu.

Lanak osorik kobratuko dira arazoa ez konponduagatik ere (batez ere garbitzeko makinarekin edo ur-ihesak bilatzeko ekipoekin ariz gero).

-Garbitzeko makinaren kasuan, haren indarrez ezin bada buxadura libratu, Udalaren kontura izanen da garbitzeko baliabide azkarragoak kontratatzea.

-Ur-ihesak bilatzeko ekipoen kasuan, ur-ihesa nondik heldu den zehazterik lortzen ez bada, Udal bakoitzaren eskumena izanen da bertzelako aukerak bilatzea. 9.2. Mankomunitatearen makineria eta ekipoak.

-Finkoa, irteeragatik: 48,12 euro.

-Garbitzeko makinaren lanagatik, orduko: 80,20 euro (prezioaren barnean sartzen da hura erabiltzeko behar diren langileen joan-etorria).

-Ur-ihesak bilatzeko ekipoen lanagatik, orduko: 21 euro (langileena kanpo).

Egin beharreko bertzelako lanak: erabilitako makineria edo ekipoen arabera fakturatuko dira.

9.3. Mankomunitateak lana egiteko materialak eta makineria edo ekipoak errentan hartzea.

Lana egiteko Mankomunitateak ekarri behar dituen materialak 8.2 atalean erran diren baldintza beretan fakturatuko dira.

Lana egiteko Mankomunitateak errentan hartu behar dituen makineria edo ekipoak 8.3 atalean erran diren baldintza beretan fakturatuko dira.

Iragarkiaren kodea: L1201015