27. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

2012ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan 271 artikuluari buruz xedatua bete beharrez, Udalak, 2011ko abenduaren 28an egin osoko bilkuran,

ERABAKI ZUEN:

1. Hasiera batean onestea Villatuertako Udalaren zerbitzuko 2012ko plantilla organikoa eta ordainsari osagarriak.

2. Hasiera batean onestea Villatuertako Udalaren zerbitzuko 2012ko funtzionarioen zerrenda.

3. Jendaurrean paratzea plantilla organikoa eta funtzionarioen izenen zerrenda, hogei egunez, iragarkiak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxearen iragarki oholean argitaratuta, interesdunek erreklamazioak aurkez ditzaten.

4. Erabaki horiek behin betikotzat joko dira erreklamaziorik aurkezten ez bada.

5. Honen kopia bat Nafarroako Gobernura igortzea.

Villatuertan, 2011ko abenduaren 29an.-Alkatea, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L1201112