27. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Ureztalurrari buruzko ordenantzaren eranskina
(IV.I, IV.2 eta V. sektorea). Hasierako onespena

Udalak, 2012ko urtarrilaren 31n egin presako oso bilkura arruntean, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia onetsi zuela, dagokion akta onetsi behar bada ere:

"Ikusirik Tafallako udal mugapeko herrilurretako ondasunen administrazioa, erabilera, zainketa, berreskuratzea eta aprobetxamendua arautzen dituen ordenantzaren eranskina, Nafarroako Ubideak ureztalur bihurtutako laborantzako herrilurren aprobetxamendua berariaz ezartzen duena (IV.1, IV.2 eta V. sektoreak).

Ikusirik horretarako irekitako espedientea, bai eta Nekazaritzako, Abeltzaintzako, Herrilurretako, Ingurumeneko eta Tokiko Agenda 21eko Batzordeak 2012ko urtarrilaren 26an emandako irizpena ere.

Ikusirik Kontu-hartzailetzak eta Idazkaritzak 2011ko abenduaren 22an eta 2012ko urtarrilaren 26an egin txostenak, bai eta Nekazaritzako, Abeltzaintzako, Herrilurretako, Ingurumeneko eta Tokiko Agenda 21eko Batzordeak 2012ko urtarrilaren 26an eman irizpena ere.

Aplikatu beharreko arauekin bat,

ERABAKI DA:

Lehendabizikoa.-Hasiera batean onestea Tafallako udal mugapeko herrilurretako ondasunen administrazioa, erabilera, zainketa, berreskuratzea eta aprobetxamendua arautzen dituen ordenantzaren eranskina, Nafarroako Ubideak ureztalur bihurtutako laborantzako herrilurren aprobetxamendua berariaz ezartzen duena (IV.1, IV.2 eta V. sektoreak).

Bigarrena.-Onespenaren erabakia jendaurrean paratzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Tafallako Udalaren iragarki oholean argitaratuta, hogeita hamar egunean, herritarrek eta bidezko interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; epe hori iragandakoan, aurkeztutako erreklamazio, kexa edo oharrak ebatziko dira.

Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, gertaera hori, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Hirugarrena.-Erabaki hau igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, Udalaren iragarki oholera, Kontu-hartzailetzara, Udal Idazkaritzara, eta Nekazaritzako eta Ingurumena Zaintzeko Batzordera, behar diren ondorioak izan ditzan."

Tafallan, 2012ko otsailaren 2an.-Idazkari nagusia, Amanda Acedo Suberbiola.

Iragarkiaren kodea: L1201769