2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR
Ordenantza, Udalaren liburu eta argitalpenak saltzeko prezio publikoa arautzen duena. Behin betiko onespena
Iragarkia 2008ko 144. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik azaroaren 26an, iragan da erreklamazio, iradokizun edo alegazioetarako epea halakorik batere aurkeztu gabe. Hortaz, behin betikoa bilakatutzat jo da Udalaren liburuak eta argitalpenak saltzeko prezio publikoa arautzen duen ordenantza. Iragarki honen bidez haren testu osoa emanen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan.
Gazolatzen, 2012ko urtarrilaren 19an.-Alkate udalburua, José Joaquín San Martín Murillo.
ORDENANTZA, UDALAREN LIBURU ETA ARGITALPENAK SALTZEKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUENA
1. artikulua. Oinarria.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen lehen tituluko III. kapituluko 2. ataleko 2. azpiatalean xedatuari jarraikiz ezarri da ordainarazpen hau, eta haren 28. artikuluko baimenaren babesean.
2. artikulua. Zergapeko egintza.
Zizur Zendeak Udalaren liburu eta argitalpenak saltzeko zerbitzua egitea da zergapeko egintza.
3. artikulua. Subjektu pasiboak.
Zergapeko egintza osatzen duten liburu eta/edo argitalpenak jasotzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak eta toki entitateek dute prezio publikoa ordaindu behar, Tributuari buruzko Lege Orokorraren 33. artikuluan aipatzen badira.
4. artikulua. Aplikatzeko prezioak.
1. Alkate udalburuaren dekretu baten bidez finkatuko dira prezio publikoak edo salmenta prezioa, Kulturako lantaldeak proposaturik eta edizio kostuen arabera.
2. Betiere, kontu hartzaileak txostena egin beharko du prezioak finkatzeko proposamenaren gainean, eta txostena ez bada proposamenaren aldekoa, liburuaren kosturen bat zehazten ez delako edo arestian aipatu kostuen banaketa islatzen ez delako, Udalbatzaren Osoko Bilkura izanen da prezio publikoa finkatzeko eskumena duen organoa.
5. artikulua. Kudeaketa arauak:
1. Alkate udalburuak edo bertzenaz entitatearen Osoko Bilkurak liburu edo argitalpen bakoitzaren prezio publikoa finkaturik, horiek salgai jarriko dira liburu denden bidez edo zuzenean Udalak berak eginda.
2. Liburu saltzaileak has-hasieratik erosi ahal izanen ditu liburu eta/edo argitalpenak, edo gordailuan eskatu 90 eguneko eperako; hura iraganik saldu gabeak itzuli beharko ditu. Gainerakoak Udalak edo erakunde autonomoak erosi eta fakturatuko ditu, liburu saltzaileari egiten zaion salmenta prezioan.
Betebehar hori betetzen ez bada, Udalak gordailuaren %100 fakturatuko du.
3. Udalak hobetuko du salerosketa edo gordailu kontratua; hartan jendeari saltzeko prezioa finkatuko da, eta salmentaren edo gordailuaren gainerako baldintzak; azkeneko kasu horretan berme bat eskatuko du.
4. Gordailu aldiaren barnean liburu saltzaileari izakin guztiak agortzen bazaizkio, Udalari bertze gordailu bat eskatzen ahalko dio 90 eguneko bertze aldi baterako.
5. Prezio publikoaren sorrarazpena eta ordainketa erosketaren unean gertatuko dira edo, bertzenaz, 90 egun iraganda gordailua eratu zenetik, liburu saltzaileak kontuak aurkeztu gabe.
Iragarkiaren kodea: L1201080