2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BUÑUEL
Datuak babesteko araudiaren aplikazioa Buñuelgo Udalaren Musika Eskolako Patronatuan.
Udalaren Musika Eskolako Patronatuko buruak emandako ebazpena, 2012ko urtarrilaren 19koa.
Buñuelgo Udalaren Musika Eskolako Patronatuko buruak, 2012ko urtarrilaren 19an, ondoan datorren ebazpena hartu zuen; hain zuzen ere, datu pertsonalak biltzen dituzten fitxategiak honako arau hauei egokitzeko: Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa eta abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretua, Lege hori garatzen duen Erregelamendua onesten duena.
"Lehenbizikoa.-Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikuluan ezarria bete beharrez, ondotik ematen diren fitxategiak aldatzea:
Langileen fitxategia, inskripzio kodearen zenbakia: 2081900730.
1720/2007 Errege Dekretuaren 81.6 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, segurtasun mailari dagokion atala aldatuko da, handitik oinarrizkora pasatuko dena.
Aurrekontuen kontabilitatearen fitxategia, inskripzio kodearen zenbakia: 2081900731.
Tratamenduaren sistemari dagokionez, automatizatutik mistora pasatu da, datuak paperean ere bildu eta erregistratzen baitira.
Ikasleen fitxategia, inskripzio kodearen zenbakia: 2081900729.
Tratamenduaren sistemari dagokionez, automatizatutik mistora pasatuko da, datuak paperean ere bildu eta erregistratzen baitira.
Bigarrena.-Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta xedatzea sortutako fitxategien aldaketak inskriba daitezela Datuak Babesteko Espainiako Agentziako Erregistroan.
Buñuelen, 2012ko urtarrilaren 19an.-Buñuelgo Udalaren Musika Eskolako Patronatuko burua, María Antonia Chueca García.
Iragarkiaren kodea: L1201209