1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
14/2012 FORU AGINDUA, urtarrilaren 18koa, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, genero berdintasunaren arloan 2011n diru-laguntzak emateko hiru deialditan baimendutako kredituaren egozpena aldatzen duena.
Egoera ekonomikoaren bilakaera eta 2011ko ekitaldirako diru-sarreren aurreikuspenak direla-eta, Nafarroako Gobernuak, 2011ko irailaren 7an hartutako Erabakiaren bidez, aurrekontu egonkortasunaren helburua beteko dela ziurtatzeko, muga bat ezarri zuen gastu ez-finantzariorako, eta horrek ekarri du Nafarroako Gobernuko departamentuek aurrekontu-ekitaldi honetan egin beharreko gastuak murriztea.
Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak irailaren 8an emandako 135/2011 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Gobernuko Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuak 2011. urteko hasiera bateko aurrekontutik egin beharreko gastu-doikuntza ezarri zen.
Nafarroako Gobernuak 2011ko irailaren 28an hartutako Erabakiaren bidez, 2011ko ekitaldiko gastuen aurrekontuan zein kreditu atxikipen egin zehaztu zen, defizitaren helburua betetzeko.
Erabaki horien ondoriozko gastu doikuntza bi modutara eginen da: batetik, tramitazio egoera edozein izanik ere, irmo bilakatu ez diren proiektuei ez heltzea, edo, bestetik, konpromiso irmoak direnen baldintzak aldatzea, edukia murriztuz edo gauzatzeko epeak luzatuz.
Adierazitakoarengatik, eta aurrekontu egonkortasunaren helburua bermatu dadin, beharrezkoa da genero berdintasunaren arloko diru-laguntza hauen ordainketa zati batean geroratzea:
-Emakumeen elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko beste entitate batzuei emandako diru-laguntzak, 2011n gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasuna sustatzeko. Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak abenduaren 31ko 408/2010 Foru Aginduaren bidez onetsi zen deialdia.
-Nafarroako enpresei eta beste entitate publiko zein pribatuei emandako diru-laguntzak, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasunaren alorrean 2011n planak prestatu eta garatzeko. Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak abenduaren 31ko 409/2010 Foru Aginduaren bidez onetsi zen deialdia.
-Nafarroako toki entitateei emandako diru-laguntzak,2011n gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasuna tokiko eremuan bultzatu eta sustatzeko. Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak abenduaren 31ko 411/2010 Foru Aginduaren bidez onetsi zen deialdia.
Horretarako, horiei aurre egiteko kreditua onetsi zuten administrazio egintzak aldatu beharra dago.
Horrenbestez, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen bidez eta Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 136/2011 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskumenak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emandako abenduaren 31ko 408/2010 Foru Agindua aldatzea, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatu eta sustatzeko Nafarroako emakumeen elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko beste entitate batzuei diru-laguntzak emateko 2011ko deialdia onesten duena. Hona hemen nola geratu den haren 3. atala:
"Berrehun eta hirurogeita hamabost mila euroko gastua baimentzea (275.000 euro), deialdi honek ekarritako konpromisoei aurre egiteko. Horietatik, berrehun eta berrogeita sei mila bederatziehun eta berrogeita hemezortzi euro (246.958 euro) 2011ko gastuen aurrekontuko 930001 94000 4819 232200 kontu-sailaren kargura izanen dira (Transferentziak emakumeen elkarteei eta beste entitate batzuei), eta beste hogeita zortzi mila eta berrogeita bi euro (28.042 euro) 2012ko gastuen aurrekontuan horretarako sortuko den antzeko kontu-sailaren kargura izanen dira."
2. Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emandako abenduaren 31ko 409/2010 Foru Agindua aldatzea, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako planak egin eta garatzeko Nafarroako enpresa eta entitate publiko edo pribatuei 2011n diru-laguntzak emateko deialdia onesten duena. Hona hemen nola geratu den haren 3. atala:
"Ehun eta berrogei mila euroko gastua baimentzea (140.000 euro), deialdi honek ekarritako konpromisoei aurre egiteko. Horietatik, ehun eta hemeretzi mila euro (119.000 euro) 2011ko gastuen aurrekontuko 930001 94000 4709 232200 kontu-sailaren kargura izanen dira (Transferentziak erakundeetan berdintasunaren aldeko planak egiteko), eta beste hogeita bat mila euro (21.000 euro) 2012ko gastuen aurrekontuan horretarako sortuko den antzeko kontu-sailaren kargura izanen dira."
3. Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emandako abenduaren 31ko 411/2010 Foru Agindua aldatzea, tokiko esparruan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko eta sustatzeko Nafarroako Berdintasunerako Institutuak Nafarroako toki entitateei 2011n diru-laguntzak emateko deialdia onesten duena. Hona hemen nola geratu den haren 3. atala:
"Ehun eta hirurogei mila euroko gastua baimentzea (160.000 euro), deialdi honek ekarritako konpromisoei aurre egiteko. Horietatik, ehun eta hogeita bi mila zortziehun eta hogeita hiru euro eta laurogeita lau zentimo (122.823,84 euro) 2011ko gastuen aurrekontuko 930001 94000 4609 232200 kontu-sailaren kargura izanen dira (Transferentziak toki entitateei berdintasunaren aldeko politikak sustatzeko), eta beste hogeita hamazazpi mila ehun eta hirurogeita hamasei euro eta hamasei zentimo (37.176,16 euro) 2012ko gastuen aurrekontuan horretarako sortuko den antzeko kontu-sailaren kargura izanen dira."
4. Foru agindu hau igortzea Nafarroako Berdintasunerako eta Familiarako Institutuko Genero Berdintasuneko Politiken Plangintza eta Kudeaketarako Zerbitzura, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Atalera, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
5. Foru agindu honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hura argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2012ko urtarrilaren 18an.-Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Elena Torres Miranda.
Iragarkiaren kodea: F1201081