27. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Egiturazko aldaketa Udal Plan Orokorrean,
lurzoru urbanizaezinari dagokionez

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak abuztuaren 30ean eman 155/2010 Foru Aginduaren bitartez, behin betikoz onetsi zen Berako Udal Planean lurzoru urbanizaezinari dagokionez aldaketa egiteko espedientea, Berako Udalak sustatua. Hura kontseilari beraren abenduaren 20ko 215/2010 Foru Aginduaren bidez zuzendu zen. Bi erabakiak hurrenez hurren argitaratu ziren 2010eko 121. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 6an, eta 2011ko 209. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 20an. Orain argitara ematen da Udal Plan Orokorren egin aldaketaren testu osoa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan ezarriari jarraikiz.

Beran, 2012ko urtarrilaren 19an.-Alkatea, M.ª Sol M. Taberna Iratzoki.

ERANSKINA

Egiturazko aldaketa Berako Udal Plan Orokorrean

Berako Udal Planeko 1. sektorea kentzea.

Kendu da Planak lurzoru urbanizaezinean aurreikusten zuen 1. sektorea eta, hartara, berriz ere aitortu da 379. lurzati osoaren hiri lurzoru finkatuaren izaera; 1. sektorearen gainerakoak, berriz, lurzoru urbanizaezinaren sailkapena izanen du eta ekoizpen ertaineko kategoria.

Orobat, berriz ere kalkulatu da 2. banaketa eremuko eredu-aprobetxamendua 1. sektorea kendu ondoan, eta berriz ere egin da Udal Plan orokorrean den justifikazioa banaketa eremuen artean dagoen diferentziaren gainean.

Sektorea kentzearen ondoriozko kontu horiez landa, zuzendu da indarra duen Udal Planeko 379. lurzatiaren mugapena, lurzatiaren barnean sartuz Udal Planeko planoetan lurzatitik kanpora grafiatua zegoen bidea.

Erabilera publikoko mendiak:

Aldatu da indarra duen Udal Planean den erabilera publikoko mendiaren mugapena, Lurraldearen Antolamendu Departamentuak aitortzen dituen mugetara egokituz.

Halaber, zuzendu da Ibardin auzoan erabilera publikoko mendiaren itzalaren eta hiri lurzoruaren mugapenaren artean zegoen gainjartzea, erabilera publikoko mendiaren mugapena Ibardingo hirigunearen mugapenera egokituz.

Benta Gorria.

Aldatu da erabilera publikoko mendia Benta Gorria kokaturik dagoen eraikinaren inguruan eta haren ondoan ibilgailuendako dagoen aparkalekuan, eta sartu dira Ibardingo hirigunearen mugapenaren barnean.

Orobat, definitu dira behar diren determinazioak Ibardin auzoko hiri lurzoruaren barnean sartzeko.

Bertzalde, NA-1310 bidearen puska bat hiri lurzoruaren barnean sartu da, eta indarra duen Udal Plan Orokorrean den sistema orokorrari lotu zaio.

Aldaketa lurzoru urbanizaezinaren kategorietan.

3. poligonoko 405. lurzatian (behiala 21. lurzatia zena), E azpilurzatiak, egun B azpilurzatia baita, oihan lurzoruaren kategoria izanen du; lurzatiaren gainerakoa, berriz, ekoizpen ertainekoa geldituko da.

1. poligonoko 11. lurzatian, B azpilurzatiak oihan lurzoruaren kategoria izanen du; A azpilurzatia, berriz, ekoizpen ertainekoa geldituko da.

1. poligonoko 19. lurzatian, A azpilurzatiak ekoizpen ertainekoaren kategoria izanen du; B azpilurzatiak, berriz, oihan lurzoruarena.

3. poligonoko 88. lurzatian, A azpilurzatiak ekoizpen ertainekoaren kategoria izanen du; B azpilurzatiak, berriz, oihan lurzoruarena.

6. poligonoko 42. lurzatian, A azpilurzatia erabaki da izatea babestu beharreko lurzoru urbanizaezina, erabilera publikoko mendia, ingurumen eta oihan aldetik balioa duen lurzorua.

15. poligonoko 122. lurzatia erabilera publikoko mendia izanen da den-dena.

Planoetako akats grafikoen zuzenketa.

9. poligonoko 11, 12, 32 eta 374. lurzatietan, zuzendu da hiri lurzoru eta lurzoru urbanizagarriari eta ekoizpen ertaineko lurzoru urbanizaezinari planoetan dagozkien itzalen arteko gainjartzea; horretarako, aldatu da ekoizpen ertainaren itzala.

9. poligonoko 12. lurzatian (374. lurzatia, gaur egun) aldatu da lurzatiaren zenbakia eta 374. lurzatia izanen da hemendik aitzina, eta grafikoki islatuko dira hari egin zaizkion bi banantzeak.

9. poligonoko 5, 34, 334 eta 335. lurzatietan eta 10. poligonoko 14. lurzatian, zuzendu da auzoetako lurzoru generikoari eta ekoizpen ertaineko lurzoru urbanizaezinari planoetan dagozkien itzalen arteko gainjartzea; horretarako, aldatu da ekoizpen ertainaren itzala.

10. poligonoko 14. lurzatian, aldatu da ekoizpen ertainaren kategoriari dagokion bilbea, eta gisa hartara galarazi da hiri lurzoruaren bilbeari gainjartzea.

Ibardin auzoan, zuzendu da Ibardin auzoan grafiaturiko inkongruentzia, gainjartzen baitziren ekoizpen ertaineko lurzoru urbanizaezinari eta hiri lurzoru eta lurzoru urbanizagarriari zegozkion itzalak; haren sailkapena hiri lurzoru eta lurzoru urbanizagarria da.

8. poligonoko 68. lurzatian, zuzendu da eraikin katalogatuaren itzala, oker grafiatua, hura kendurik eta Maritxenea baserriaren gainean ezarririk, harexeri baitagokio.

Halaber, zuzendu dira eraikinak, dagokion eraikinaren bilbea ez zutenean:

-1. poligonoko 3. lurzatia.

-1. poligonoko 23. lurzatia.

-1. poligonoko 130. lurzatia.

-2. poligonoko 9. lurzatia.

-6. poligonoko 60. lurzatia.

Orobat aldatu dira lurzoru urbanizaezinen planoen karatulak, Egungo Azpiegiturak saileko adierazle hauek barne: Bideak eta Ibilgailuendako Pistak, eta Bortzirietako Hondakindegia.

Iragarkiaren kodea: L1201176