2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATETZ
Aldaketa Atezko eraikuntzaren ordenantza orokorrean.
Behin betiko onespena
Atezko Udalak, 2011ko urriaren 27ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Atezko eraikuntzaren ordenantza orokorreko aldaketa. Aldaketa hori 2011ko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 24an.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horretako aldaketa behin betikoz onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Eritze Atetzen, 2012ko urtarrilaren 20an.-Alkatea, Francisco Javier Nuin Ibero.
Aldaketa Atezko eraikuntzaren ordenantza orokorrean
Hirugarren paragrafo bat gehitzea 82. eta 99. artikuluei, a) atalean, eduki honekin:
Udal Plan Orokorra aplikatu aurretik eginda dauden fatxada nagusiko fronteetako itxiturei edo zeharkalearekin muga egiten duten fronteetako itxiturei a) ataleko baldintzak apllikatuko zaizkiei (eremu publikora ematen duten itxiturak).
Iragarkiaren kodea: L1201092