27. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LONGIDA

Deialdia, Artziko Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko lanpostu bat, lan araubide finkoan eta lanaldi partzialean, Longidako Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko lanpostu bat, lan araubide finkoan eta lanaldi partzialean eta Orotz-Beteluko Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko lanpostu bat, lan araubide finkoan eta lanaldi partzialean, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

Longidako Udaleko alkateak 2011ko abenduaren 16an eman ebazpenaren bidez, hori berretsi baitzuten udal dei-egileek emaniko Alkatetzen ebazpenen bidez, onetsi egin da Artziko Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko lanpostu bat, lan araubide finkoan eta lanaldi partzialean (%34,5), Longidako Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko lanpostu bat, lan araubide finkoan eta lanaldi partzialean (%42,5) eta Orotz-Beteluko Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko lanpostu bat, lan araubide finkoan eta lanaldi partzialean (%23), oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Hona hemen oinarriak:

OINARRIAK

1.-Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketa bidez ondotik heldu diren lanpostuak betetzea:

-Lanpostu 1, Artziko Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko, lan araubide finkoan eta lanaldi partzialean (%34,5).

-Lanpostu 1, Longidako Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko, lan araubide finkoan eta lanaldi partzialean (%42,5).

-Lanpostu 1, Orotz-Beteluko Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko, lan araubide finkoan eta lanaldi partzialean (%23).

1.2. Hautapen prozesu bakarra izanen da, Longidako Udalak eginen baitu, horretarako sinatu baitzuten Artziko, Longidako eta Orotz-Beteluko udalek lankidetza hitzarmena, erran nahi baita Longidako Udalak bere egiten du udal horiek sortutako administrari-ofizial izateko lanpostuen kontrataziorako espedientearen kudeaketa, nola eta udal horiek kontratatzen duten izangaia pertsona bat izan dadila eta toki administrazio horiek hautatuari esleitzen dizkioten eginkizunak berberak izan daitezela, hori guztia aipatu udalen Batasuneko idazkaritzaren menpe.

1.3. Hautapen prozesua bera izanen da eskaintzen diren lanpostu guztietarako, eta epaimahaiak hautatua suertatzen dena izendatzeko proposamena eginen die Artziko, Longidako eta Orotz-Beteluko udalei.

1.4. Artziko Udalak, Longidako Udalak eta Orotz-Beteluko Udalak eginiko izendapen bakoitzaren ondorioz hautatua gertatzen dena lan-kontratudun finko bilakatuko da, lanaldi partzialean, oinarri honen 1.1 puntuan zehaztutako ehunekoarekin. Udal bakoitzak Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean kidetuko du, eta, kasua bada, hartan izena emanen, lanpostuaren jabetza hartzen duenetik

1.5. Lanpostuak Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen C mailari dagozkion lansariak izanen ditu. Jasoko ditu, halaber, Artziko Udalak, Longidako Udalak eta Orotz-Beteluko Udalak ezarrita dituzten osagarriak, plantilla organiko bakoitzean zehazten direnak.

1.6. Udal bakoitzean egin beharreko lanaldia 1.1 oinarrian zehazten diren ehunekoei jarraikiz izanen da.

Zehaztutako ehuneko bakoitzari jarraikiz, hiru udal horietara agertzea eta bertan lan egin beharra, zerbitzuen beharretara egokituko da, eta hiru udal horietako administrazio organo eskudunek alda dezakete, betiere kontratatzen den pertsona zein zerbitzuri atxikia dagoen, haren funtzionamendua egokia izan dadin.

1.7. Egin beharreko lanak bere mailari eta kategoriari dagozkienak izanen dira, jendeari harrera egitea eta Udalaren edo Kontzejuaren administrazio zerbitzuek sostengu ematea barne. Hala berean, beharrezkoa bada, Udalaren bulegoetatik kanpo jarduketa eta kudeaketak eginen ditu.

1.8. Gainditzen dutenekin zerrenda bat eginen da, lehen-lehenik, deialdiko lanpostua betetzeko, gainditzen duen izangaiak lanpostua betetzen ez ote duen; eta bigarrenik, itxaron zerrenda eratzeko, Artziko Udalak, Longidako Udalak eta Orotz-Beteluko Udalak etorkizunean aldi baterako kontratuak egin behar ote dituzten. Halakoetan, hautaprobak gainditu dituzten izangaien arteko puntuazio ordenari hertsiki lotuz eginen da kontratazioa. Zerrenda honek gehienez ere bost urteko indarraldia izanen du, epaimahaiak egiten duenetik aitzina.

1.9. Hautapen prozesu hori ondoko hauetan xedatuari jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zena, Langileak Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onetsi zuen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretua, aplikatu beharreko gainerako arauak eta deialdi honetako oinarriak.

2.-Baldintza orokorrak:

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartua izateko, izangaiek beharkizun hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean:

-Espainiako herritarra izatea, edo Europako Batasuneko beste estatu batekoa, edo langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa, Europako Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio; orobat, espainiarren eta Europako Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek hartu ahal dute parte, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa hartzeko ezarritako gehieneko adina ez izatea.

c) Dagozkion eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisikoa zein psikikoa izatea.

d) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, gutxienez ere Batxilergo, 2. mailako Lanbide Heziketa edo horien baliokidea den titulua edukitzea edo eskuratzeko baldintzetan egotea. Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren frogagiria eduki beharko da.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

2.2. Arestiko betebeharrak, lanpostua eskuratzen duen izangaiak egiaztatu beharko ditu, deialdi honen hamargarren oinarriak xedatzen duen eran eta epean. Hori guztia bete beharko da eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta oposizio-lehiaketaren prozedura osoan izendapen eguna arte bete ere.

3.-Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak hiru udal horietako edozein Erregistro Orokorretan aurkeztuko dira, alegia, Artziko Udalekoan (San Julian, zk.g., 31438), Longidako Udalekoan (San Esteban, zk.g., 31481) eta Orotz-Beteluko Udalekoan (Urabayen plaza, 1, 31439), bertara agertuz jendea hartzeko ordutegian, bakoitzak berea baitu; bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, hogeita hamar egun naturaleko epean, azken eguneko arratsaldeko hirurak arte. Egun hori baliogabea edo larunbata baldin bada, balioduna den hurrengoan bukatuko da epea.

Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian aurkeztuko da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten.

Eskabideak I. eranskineko ereduari jarraikiz aurkeztuko dira. Eskabidean izangaiek adierazi beharko dute hautapen prozesuan parte hartzeko eskatzen diren baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.2. Eskabideari, behar bezala bete ondotik, agiri hauek erantsiko zaizkio:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen bertze agiri baliokideren batena.

b) Deialdi honetako 2.1.d atalean eskatutako tituluen kopia kautotua edo fotokopia, konpultsatzeko jatorrizkoarekin batera aurkeztuko dena.

c) Lehiaketaldian baliarazi nahi dituen merezimenduen jatorrizko egiaztagiriak. Modu horretan egiaztatu ezin diren alderdiak badira, tituluen kopia kautotua edo fotokopia (konpultsatzeko jatorrizkoarekin batera ekarriko dena) aurkeztuko dira, baita prestakuntza ikastaroetan parte hartu izanaren ziurtagiriak eta baliarazi nahi dituen gainerakoak.

4.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea burututakoan, Longidako Udaleko Alkatetzak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Longidako Udaleko iragarki oholean argitaratzeko aginduko du.

4.2. Izangai bazterturik bada, hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta akatsak, halakorik bada, zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta erreklamazioei erantzun ondotik, Longidako Udaleko Alkatetzak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Longidako Udaleko iragarki oholean argitaratzeko aginduko du. Hautaprobak non, noiz eta zer ordutan eginen diren zehaztuko da ebazpen horretan.

5.-Kalifikazio-epaimahaia.

5.1. Honako hauek osatuko dute epaimahaia:

Mahaiburua: Roberto Zazpe Bariain, Longidako Udaleko alkatea.

Ordezkoa: Iciar Imirizaldu Zubillaga, Longidako Udaleko alkateordea.

Mahaikidea: Edurne Ayesta Zardoya, Uharteko Udaleko kontu-hartzailea.

Ordezkoa: Maite Echarte Zambrano, Berriobeitiko Udaleko kontu-hartzailea.

Mahaikidea: Jorge Miguel Reta Pascal, Itzaga Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko idazkaria.

Ordezkoa: Carlos Echarte Urtasun, Urrotz Hiriko Udaleko idazkaria.

Mahaikidea: María Eugenia Avelino Aranaz, Agoizko Udaleko administrari-ofiziala.

Ordezkoa: María Isabel Rípodas Reclusa, Agoizko Udaleko administrari-ofiziala.

Mahaikide idzkaria: María Loreto Echavarren Sanz, Longidako Udaleko idazkaria edo legez ordezkatzen duena.

Hautaprobak hasi baino lehen eratuko da epaimahaia.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide-idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.3. Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo dei egileari horren berri emanen diote, baldin eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretakoren batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.-Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Araudiaren 16.j artikuluan xedatutakoaren arabera, oposizio-lehiaketa hasiko da deialdia argitaratu eta gutxienez ere 2 hilabete iragandakoan. Lehiaketaldia eginen da lehenik, eta ondotik, berriz, oposizioaldia, oinarri hauetan zehaztu bezala.

7.-Lehiaketaldia.

7.1. Eskabideekin batean merezimenduen egiaztagiriak modu egokian aurkeztuko dira.

7.2. Izangaiek alegatutako merezimenduen gaineko argibideak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu epaimahaiak.

Epaimahaiak baremoaren atal bakoitzean izangaien merezimenduak baloratuko ditu. Epaimahaiak ez du inoiz aintzat hartuko izangaiak aurretiaz azaldu eta agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du atal bakoitzerako ezarritako puntuazioa baino handiagorik eman. Izangaiak deialdia argitaratzen den egunean dituen merezimenduak bakarrik hartuko dira kontuan.

7.3. Lehiaketaldia ez da baztergarria izanen, eta gehienez ere 30 puntu lortu ahalko dira, baremo honen arabera:

A) Esperientzia Administrari-ofizialen lanpostuan aritu izana: Gehienez ere 20 puntu.

A.1) Tokiko Administrazio Publikoan: 5 puntu, urte bakoitzeko.

A.2) Beste administrazio publiko batzuetan: puntu 1, urte bakoitzeko.

Aurreko ataletan aurreikusi merezimenduak lehiatzaileak lan egin duen administrazio publikoaren ziurtagirien bidez egiaztatuko dira eta horiek zenbatzeko kontuan hartuko dira bai lan araubide finkoan edo aldi baterakoan, bai administrazio araubidean, dela bitarteko gisa dela jabetzapeko lanpostuan, egindako zerbitzuak, baina atal batean baino gehiagotan sailkaturiko zerbitzualdiak aldi berean egin badira, puntuaziorik handiena eskuratzeko balio duten zerbitzuak baizik ez dira zenbatuko denbora tarte horretan.

Frogaturiko esperientzia aldiak ez badu urteko osorik hartzen, dagokion proportzioa aterako da hileko osoak kontuan hartuta. Kontratu bakoitzeko, hileko oso bat gutxienez beharko da.

Lanaldia osoa ez bada, orduan ere dagokion proportzionaltasunaren arabera kalkulatuko da.

Zerbitzuak bete izana frogatzen duten dokumentuetan espresuki adieraziko da zerbitzu haiek lanaldi osokoak ala murriztukoak ote ziren, eta lanaldi murritza bazen, zenbatekoa.

A atal honetan 20 puntu lortzen ahal dira, gehienez ere.

B) Ikasketa tituluak: gehienez ere 6 puntu.

1. Unibertsitateko bigarren zikloko edo goi mailako titulazioa: 3 puntu.

2. Unibertsitateko lehen zikloko titulazioa: 2 puntu.

3. Bigarren mailako Lanbide Heziketa edo baliokidea, arlo administratiboan: puntu 1.

Aurreko ataletako batura ez da 6 puntu baino handiagoa izanen.

C) Prestakuntza ikastaroak. Gehienez ere 4 puntu.

Lanpostuari dagozkion gaiei buruzko hobekuntza eta espezializaziorako prestakuntza ikastaro eta ekintzak, erakunde eta zentro ofizialek eginak baldin badira, eta Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Hitzarmenen esparruan egindako etengabeko prestakuntzarako ekintzak: puntu 1, kreditu akademiko bakoitzeko edo haren baliokide bakoitzeko (10 ikastordu). irakastorduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriak ez dira baloratuko.

Jatorrizko tituluaren edo haren fotokopia konpultsatuaren bidez frogatu beharko dira ikastaroak.

Gehienez ere 4 puntu emanen dira, guztira, ikastaroengatik.

Epaimahaiak Longidako Udalaren ediktu oholean emanen ditu argitara lehiaketaldiko puntuazioak, eta oposizioa noiz, non eta zer ordutan hasiko den finkatuko du, oposizioaldia hasi baino berrogeita zortzi ordu lehenagotik gutxienez ere.

8.-Oposizioaldia.

Lehenengo proba: teorikoa, test motako edo erantzun laburreko 50 galdera erantzun beharko dira, II. eranskineko programan agertzen diren gaiei buruz.

Bigarren proba: teorikoa, test motako edo erantzun laburreko 40 galdera erantzun beharko dira kontabilitate erraztuari buruz, hau da, II. eranskineko programan agertzen diren gaiei buruz.

Hirugarren proba: praktikoa.

a) Lehen ariketa:

Toki-erakunde bateko administrari-ofizial lanpostuan egin ohi diren dokumentuetatik bi edo gehiago egin beharko dira (ofizioak, Alkatetzaren dekretuak, bandoak, iragarkiak, eskabideak eta abar).

Epaimahaiak idatziz, ahoz edo ordenagailuz egitea planteatzen ahalko du kasu praktiko bakoitza. Bestetik, dokumentua makinaz, eskuz edo ordenagailuz egitea eska dezake epaimahaiak. Proba honetan alderdi gramatikalak, agiriaren aurkezpena, edukia eta epaimahaiak emandako datuak ongi jaso izana baloratuko dira.

b) Bigarren ariketa: Informatika proba. ariketa praktikoa egin beharko da ofimatikaren gaineko Windows ingurunearen barrenean (Word, Excel eta Access, Internet, Outlook)

Laugarren ariketa.-Buruz buruko elkarrizketa.

Epaimahaikoek baztertu ez diren izangaiekin eginen duten elkarrizketa lanpostuaren gaineko gaiei buruz izanen da, eta Longidako, Artziko eta Orotz-Beteluko udalak osatzen dituzten udal eta herrien gaineko ezagutzari buruz. Halaber, jendea hartzeko manerei buruzko jokabidea baloratuko da. Proba hau ez da baztertzailea izanen. Epaimahaiak Longidako Udaleko iragarki oholean iragarriko ditu buruz buruko elkarrizketa noiz, non eta zein ordutan eginen den. Elkarrizketa hasi baino berrogeita zortzi ordu lehenago, gutxienez, iragarriko da.

Proba horien gehieneko iraupena epaimahaiak zehaztuko du, haiek hasi aurretik.

Lehen hiru probetan pliken sistema erabiliko da.

8.1. Oposizioko ariketen balorazioa.

Lehenbiziko proba. Gehienez ere 20 puntu izanen ditu. Bazterturik geldituko dira gutxienez 10 puntu lortzen ez dituzten izangaiak. Zuzen erantzundako galdera bakoitzak 0,40 puntu izanen du eta erantzun oker bakoitzagatik 0,1 puntu kenduko dira.

Bigarren proba. Gehienez ere 20 puntu izanen ditu. Bazterturik geldituko dira gutxienez 10 puntu lortzen ez dituzten izangaiak. Zuzen erantzundako galdera bakoitzak 0,50 puntu izanen du eta erantzun oker bakoitzagatik 0,1 puntu kenduko dira.

Hirugarren probako lehen ariketa. Gehienez ere 10 puntu izanen ditu. Bazterturik geldituko dira gutxienez 5 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Hirugarren probako bigarren ariketa. Gehienez ere 10 puntu izanen ditu. Bazterturik geldituko dira gutxienez 5 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Laugarren proba.-Buruz buruko elkarrizketa. Proba honek gehienez ere 10 puntu izanen ditu.

8.1.1. Buruz buruko elkarrizketa izan ezik, oposizioaldiko ariketa guztiak baztergarriak izanen dira. Ariketa bakoitzari dagokion gutxieneko puntuazioa bederen eskuratzen ez duena bazterturik geldituko da.

8.1.2. Ariketak zer ordenatan eginen diren, ordena horri berari jarraikiz zuzenduko ditu epaimahaiak: Lehenbiziko proba (II. eranskineko gaiak), bigarren proba (III. eranskineko gaiak), hirugarren probako lehen ariketa eta hirugarren probako bigarren ariketa). Ariketa bat gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa lortzen ez duten izangaiak bazterturik geldituko dira eta epaimahaiak ez du proben gainerakoa kalifikatuko.

8.1.3. Behin hautaprobak hasiz gero, ez da nahitaezkoa izanen hurrengo ariketen gaineko iragarkirik argitaratzea Aldizkari Ofizialean.

Ariketa bakoitza zuzendutakoan, epaimahaiak Longidako Udalaren iragarki oholean etaw aurreko probak egin diren lekuan erakutsiko du izangaien zerrenda, haien kalifikazioekin batean, baita hurrengo ariketa noiz, non eta zein ordutan eginen den, gutxienez ere berrogeita zortzi ordu lehenago.

8.1.4. Ariketarik baldin bada izangai guztiek batera egin behar ez dutena, aldez aurretik erabakiko du epaimahaiak jarduteko zerrenda, abizenen zerrenda alfabetikoari jarraikiz, betiere zozketa egin ondoren.

8.1.5. Izangaiei dei bakarra eginen zaie, salbu eta aurreko ataleko kasua bada.

8.1.6. Lehiatzaile guztiek nortasun agiri nazionala edo legezko baliokideren bat aldean daramatela agertu beharko dute, bestela sarrera galaraziko zaie eta deialditik kanpo geldituko dira.

8.1.7. Probetan oharretatik kopiatzeak zein bertze edozein iruzur egiteak berehalako kanporatzea ekarriko du, bidezko jarduketa penalak deusetan galarazi gabe.

8.1.8. Deialdiaren momentuan izangai bat nahitaezko edozein ariketatara aurkezten ez bada, bertzerik gabe galduko du ariketa horretan eta hurrengoetan parte hartzeko eskubidea eta, beraz, hautapen prozesutik baztertuta geldituko da, non ez den ezinbertzeko kasua, behar bezala justifikatu eta epaimahaiak ontzat emana.

8.1.9. Hautaprobak egiteko, denbora eta baliabide aldetik egokitzapenak eginen dira eskabidean horren eskaera egiten duten ezinduentzat. Epaimahaiak ezinduei beren egoera froga dezaten eskatzen ahalko die, organo eskudunak emandako ziurtagiria, alegia.

9.-Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta epaimahaiaren proposamena.

9.1. Hautaprobak bukatuta, epaimahaiak Longidako Udalaren iragarki oholean ikusgai jarriko du gainditzen dutenen zerrenda, puntuazioaren arabera ordenaturik, izangaiek lehiaketaldian eta oposizioaldiko ariketetan ateratako puntuazioak batu ondotik, eta puntu gehien lortu duen izangaia izendatzeko proposamena eginen die Longidako Udaleko alkate udalburuari, Artziko Udaleko alkate udalburuari eta Orotz-Beteluko Udaleko alkate udalburuari. Longidako Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da proposamen hori.

Berdinketarik izanez gero, bigarren ariketan puntu gehien lortzen dutenek izanen dute lehentasuna. Berdinketak badirau, hirugarren ariketan lortutako puntuazioa hartuko da kontuan.

10.-Agirien aurkezpena.

10.1. Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hogeita hamar egun naturaleko epearen barrenean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Longidako Udalaren erregistro orokorrean:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen bertze agiri baliokideren batena.

b) Jaiotze ziurtagiria, hitzez hitzekoa.

c) Deialdiko 2.1.d) oinarrian eskatutako tituluen kopia kautotua edo fotokopia (udal bulegoetara eramanen da jatorrizkoarekin batera, konpultsatzeko).

d) Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez dagoela eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua izan ez dela dioena.

d) Osasun txostena, lanpostuaren eginkizunetan aritzea galarazten dion eritasunik edo akats fisikorik ez duela frogatzen duena.

10.2. Epe horretan, eta behar adina justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangaiak ez baditu dokumentu horiek aurkezten, ezin izanen da izendatu, eta haren ekintza guztiak baliogabetuko dira, eskabidean gezurra esateagatik egotzi ahal zaion erantzunbeharra ezertan galarazi gabe.

10.3. Aurreko atalean azaldutakoa gertatzen bada, alkate udalburuak 9 oinarrian aipatutako gainditu dutenen zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiarekin betetzen ahalko du lanpostua.

10.4. Hautagaiek, baldin eta erreklamazio edo errekurtsorik jartzen ez bada, aurkeztu dituzten agiriak berreskuratzen ahalko dituzte halaxe eskatu ondotik. Agiriak berreskuratzeko eskaera hiru hilabeteko epean aurkezten ahalko da. Epe hori izendapenaren ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hiru hilabetera hasiko da.

Aitzineko atalean ezarririko epea agiriak eraman gabe bukatzen bada, ulertuko da izangaiak uko egin diola agiriak eskuratzeari eta horretarako eskubidea galduko du.

Erreklamazio edo errekurtsoren bat aurkezten baldin bada, aurkeztutako agiriak gorde eginen dira, ikuskatu eta aztertzeko. Agiriak berreskuratzen ahalko dira erreklamazioaren edo errekurtsoaren tramitazioak horretarako aukera ematen duenean.

11.-Lanpostuaz jabetzea.

11.1. Hautapen prozesua bukatuta eta puntuaziorik handiena lortzen duen izangaiak aurreko 10.1 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkeztuta, Artziko Udaleko alkateak, Longidako Udaleko alkateak eta Orotz-Beteluko Udaleko alkateak ebazpen baten bidez, aurreko atalean ezarritakoa betetzen duen izangaia izendatuko dute Artziko Udalaren administrari-ofizial, Longidako Udaleko administrari-ofizial eta Orotz-Beteluko administrari- ofizial, hurrenez hurren.

11.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

11.3. Izangai izendatuak hilabeteko epea izanen du lanpostuaren jabetza hartzeko, izendapena jakinarazten denetik hasita. Epe horretan, ezinbesteko arrazoiak salbu, karguaz jabetzen ez bada, Longidako Udaleko, Artziko Udaleko eta Orotz-Beteluko Udaleko lan-kontratudun finko izateko eskubide guztiak galduko ditu. Halakorik gertatzen bada, 10. oinarrian xedatuari jarraituko zaio.

12.-Errekurtsoak.

Deialdi honen kontra, baita bere oinarri eta egintzen kontra ere, hauetako errekurtso bat para daiteke, aukeran:

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, :bon.ean argitaratu eta biharamunetik hasita. Aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa ezar daiteke, Longidako Udaleko alkate udalburuari zuzendua, hilabeteko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko da, Mankomunitateko buruari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik aurrera.

Longidan, 2011ko abenduaren 20an.-Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.

I. ERANSKINA

Eskabide eredu ofiziala

Izena: ........................., adinez nagusia. Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia: ...... (edo balio bereko beste agiriren bat): ........................ Sorteguna: ........... Sorterria: .............. (................................), egungo helbidea: .................................................................. (.............), kalea: ....................................... posta kodea: .............. telefonoa: ...................... sakelako telefonoa: ..................... e-posta: ...............................

ADIERAZTEN DUT:

Onartua izatea eskatzen dudala Artziko Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko lanpostu bat, lan araubide finkoan eta lanaldi partzialean (%34,5), Longidako Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko lanpostu bat, lan araubide finkoan eta lanaldi partzialean (%42,5) eta Orotz-Beteluko Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko lanpostu bat, lan araubide finkoan eta lanaldi partzialean (%23), oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, ...ko .....Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, ....(e)an.

Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

Ez naizela diziplinako espediente bidez ezein administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Badudala deialdiko 2. oinarrian eskatzen den titulazioa.

Eskaerak aurkezteko epearen azken egunean beharkizun guztiak betetzen ditudala.

Lehiaketaldirako alegatu eta egiaztatzen ditudala, eskabidearekin batera doazen agirien bidez, ondoko merezimenduak:

Horiek horrela,

Eskaera hau ontzat har dezatela eta aipatu deialdian onar nazatela eskatzen dut.

Longidan, ...........(e)ko..............aren .....(e)an.
(Eskatzailearen sinadura)

LONGIDAKO UDALEKO ALKATE UDALBURUA.

II ERANSKINA

1. gaia.-Nafarroako Toki Administrazioa. Antolaketa eta administrazioa. Entitate motak. Eskumenak.

2. gaia.-Udala. Osaera. Kideak hautatzea.

Osoko Bilkura, Alkatea eta Tokiko Gobernu Batzarra. Bilkuren araubidea. Informazio batzordeak.

3. gaia.-Administrazio agiriak. Ofizioa, eskabidea, egiaztagiria, akta, zirkularra, erabakien igorpena. Antolaketa eta artxiboko tratamendua.

4. gaia.-Administrazioaren xedapenak eta egintzak. Administrazio-prozedura. Kontzeptua. Printzipioak. Faseak. Prozedura bereziak. Herritarra. Herritarren eskubideak. Eskaerak, idazkiak eta komunikazioak aurkeztea. Erregistroak. Epeen kontaketa. Administrazio egintzen jakinarazpena. Epeak eta moduak. Argitaratzea: modua eta kasuak.

5. gaia.-Erregelamenduak/ordenantzak. Erregelamendua. Kontzeptu orokorra, udal ordenantzak eta erregelamenduak: baldintzak eta motak. Onesteko prozedura.

6. gaia.-Errekurtso administratibo eta jurisdikzionalak, Nafarroako toki entitateen egintza eta erabakien aurka. Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzenduriko gora jotzeko errekurtsoaren aipamen berezia.

7. gaia.-Nafarroako toki entitateen kontratuak. Xedapen orokorrak. Prestatzeko jarduketa administratiboak. Esleitzeko prozedurak eta moduak.

8. gaia.-2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa.

9. gaia. Ezagupen orokorrak, Udal Errolda, JEZ eta katastroari buruz.

10. gaia.-Nafarroako toki entitateen ondasunak. Kalifikazioa, aldatzea, atxikitzea. Eskuratzea, besterentzea eta kargatzea. Defentsa, kontserbazioa eta berreskuratzea. Herrilurrak eta aprobetxamenduak.

11. gaia.-35/2002 Foru Legea, abenduaren 20koa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzkoa. Udal jarduketak, hirigintza planeamenduaren alorrean. Hirigintzako lizentziak. Kontzeptua, prozedura eta eskumena. Hirigintzako zehapenak.

12. gaia.-Martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea, Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzkoa: jarduera sailkatuen lizentziak eta Udalak ematen duen irekitzeko lizentzia.

III. ERANSKINA

1. gaia.-2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa.

2 gaia..-270/1998 Foru Dekretua, irailaren 21ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duena.

3. gaia.-270/1998 Foru Dekretua, irailaren 21ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen egituraren alorrean garatzen duena.

4. gaia.-273/1998 Foru Dekretua, irailaren 21ekoa, Nafarroako Toki Administraziorako Kontabilitate Bakuneko Jarraibidea onesten duena.

Oharra: gai guztiak deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarra duen legeriaren arabera eskatuko dira.

Iragarkiaren kodea: L1201628