1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
LANDA GARAPEN, INDUSTRIA, ENPLEGU ETA INGURUMEN DEPARTAMENTUA. OHARRA, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, Cortesko lurzati berrantolamenduko ordezpen finka berrien jabetza hartzea aditzera ematen duena.
Lurzatien berrantolamendurako erabakia irmo bihurturik, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak, urtarrilaren 19ko 61/2012 Ebazpenaren bidez, xedatu du Cortes aldeko interesdunei dagozkien finken jabetza ematea eta, horrenbestez, finkak haien esku uztea, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Eremu horretako planoak eta jabe bakoitzari esleitutako loteen zerrenda Cortesko udaletxean daude ikusgai, interesdunen eskura.
Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko 2002ko martxoaren 7ko Foru Legearen 30. artikuluak adierazten duenari jarraituz, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, interesdunek zilegi dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, betiere peritu baten irizpena atxikirik, ordezpen finka berrien eremuaren eta berrantolamendu-espedientean ageri denaren arteko aldeei buruzkoa. Errekurtsoa baiesten bada, zilegi izanen da erabakia zuzentzea, erreklamatzaileari sobratzen diren lurren kontura konpentsatzea edo, hori ezinezkoa ez bada, diruzko kalte-ordaina ematea, kasuan-kasuan.
Iruñean, 2012ko urtarrilaren 20an.-Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, José Javier Echarte Echarte.
Iragarkiaren kodea: F1201190