27. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA, Tafallako (Nafarroa) udal mugapeko Barranquiel industrialdean gas naturala hodi bitartez banatuko duten instalazioak eraikitzeko administrazio baimenaren eskaerari buruzkoa.

Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73.4 artikuluan ezarritako ondorioetarako (lege hori uztailaren 2ko 12/2007 Legeak aldatu zuen, gas naturalaren barne merkaturako arau komunei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2003/55/EE Zuzentarauan ezarritakoari egokitzeko), jendaurrean jarri da administrazio baimena lortzeko eskaera hau:

Eskatzailea: Gas Navarra, S.A. Helbidea: Gipuzkoako etorbidea 40, 1.a, 31012 Iruña.

Eskaeraren xedea:

Administrazio baimena, Tafallako (Nafarroa) udal mugapeko Barranquiel industrialdean gas naturala hodi bitartez banatuko duten instalazioak eraikitzeko, eta haren onura publikoaren adierazpena.

Instalazioen deskribapena: banaketa sare bat proiektatu da, 2 eta 5 bar arteko presioa izanen duena; hasiera Abaco eta Miguel Mezquiriz kaleen arteko gurutzagunean dagoen sarearekin lotunea eginez izanen du, gero Abacoren sakana gurutzatuko du bertako zubi batetik, eta ondoren adarren bidez banatuko da aipatu eremuari zerbitzu emateko. Sare hori dentsitate handiko polietilenozkoa izanen da eta emariaren araberako diametroak izanen ditu.

Proiektuko sare osoak 1.611 metroko luzera du, gutxi gorabehera.

Aurrekontua: 60.317,03 euro.

Onura publikoaren deklarazioak berarekin dakar ukitutako ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratzea, eta horrek presako okupazioa ekarriko du.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan. Espedientea Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan aztertzen ahalko da (Iruñeko Tomás Caballero Parkea, 1-5. solairua). Han berean interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte, hiru kopiatan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita 20 eguneko epean.

Iruñean, 2011ko abenduaren 16an.-Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Iñaki Morcillo Irastorza.

Iragarkiaren kodea: F1121006