1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
4/2012 FORU AGINDUA, urtarrilaren 13koa, Sustapen eta Etxebizitzako kontseilariak emana, Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialaren I. banaketa eremua birzatitzeko proiektuaren aldaketa orokorra, eremu horretako konpentsazio batzordeak sustatua, behin betiko onesten duena.
Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak apirilaren 27an emandako 582/2011 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialaren I. banaketa eremua birzatitzeko proiektuaren aldaketa orokorra, eremu horretako konpentsazio batzordeak sustatua.
2011ko ekainaren 1ean (105. Nafarroako Aldizkari Ofiziala) jendaurrean jarri zen proiektuaren aldaketa hori.
2011ko ekainaren 21ean, Javier Alforja Sagone jaunak, Miguel Rico y Asociados Promoción, S.L. merkataritza-enpresa ordezkatuz, alegazio-idazki bat aurkeztu zuen, bere jabetzapeko lurzatiei esleituriko urbanizazio-karga berriak zuzen daitezela eskatzeko, Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialaren I. banaketa eremua birzatitzeko proiektuaren aldaketa partzialari buruzko espedientean jasotzen diren aurreikuspenei jarraikiz, B-7.1, B-7.5, B-8.1, B-8.2, B-8.3, C-4, C-8 eta D-1 lurzatiei dagokienez.
Alegazio horiek konpentsazio batzordeari igorrita, eta urbanizazio kostuak Miguel Rico y Asociados Promoción, S.L.k proposatu bezala banatzea onartu denez, beste agiri bat aurkeztu da, jabekidetasun eskubideren bat duten lurzatien urbanizazio kargak berriz kalkulatzen dituena.
Sustapen eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 143/2011 Foru Dekretuaren 4. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialaren I. banaketa eremua birzatitzeko proiektuaren aldaketa hau onesteko eskumena Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusiari dagokio, baina prozedura honetan esku hartzeari uko egiteko egoeran dagoela alegatu du.
Hori horrela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28.1 artikuluan eta Sustapen eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 143/2011 Foru Dekretuaren 2. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,
AGINDU DUT:
1. Miguel Rico y Asociados Promoción, S.L.k aurkeztutako alegazioa baiestea, foru agindu honen azalpen zatian ezarritakoari jarraikiz.
2. Behin betiko onestea Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialaren I. banaketa eremua birzatitzeko proiektuaren aldaketa orokorra, eremu horretako konpentsazio batzordeak sustatua.
3. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen eta haren aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, foru agindu hau argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta I. banaketa eremuko konpentsazio batzordeari, Iruñeko, Burlatako, Uharteko eta Eguesibarko udalei, Miguel Rico y Asociados Promoción, S.L.ri eta Jabetza Erregistroari jakinaraztea.
Iruñean, 2012ko urtarrilaren 13an.-Sustapen eta Etxebizitzako kontseilaria, Anai Astiz Medrano.
Iragarkiaren kodea: F1201098