27. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

95/2012 EBAZPENA, urtarrilaren 16koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nora Miguéliz Basterra andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izendatzen duena kazetari lanpostua betetzeko, eta lanpostua esleitzen diona.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 29ko 82/2010 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko kazetari izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2010eko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 21ean.

Abuztuaren 26ko 59/2010 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2010eko 109. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 8an.

Eta irailaren 30ean emandako 70/2010 Ebazpenaren bidez (2010eko 126. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 18koa), behin betiko zerrenda onetsi zen.

Hautaprobak bukatuta, epaimahaiak, deialdiaren oinarrietan ezarritakoa betetzeko, Norma Miguéliz Basterra andrea izendatzeko proposamena egin zuen, probak gainditu eta puntuaziorik altuena lortu zuen izangaia baitzen.

Proposamen hori 2011ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 5ean.

Deialdiaren 7.2 oinarrian eskatzen diren agiriak behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiak betebeharrak betetzen dituela ikusirik, bidezko da izendatzea eta lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1.º Nora Miguéliz Basterra andrea Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izendatzea, kazetari lanetan aritzeko, eta plantillako 56 lanpostua esleitzea, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Komunikazio Zuzendaritza Nagusiari/Nafarroako Gobernuaren Eledunaren Bulegoari atxikia, Iruñean aritzeko.

Izendatuak Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2-2. solairua; Iruña) hartu beharko du lanpostuaren jabetza, hilabeteko epean, izendapena jakinarazi eta biharamunetik hasita. Aipatutako epean eta behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, ez baldin badu lanpostuaren jabetza hartzen, Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

2.º Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzura, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Gizarte Prestazioen Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea. Halaber, interesdunari adierazten zaio gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2012ko urtarrilaren 16an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1201275