251. ALDIZKARIA - 2012ko abenduaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

132/2012 FORU DEKRETUA, abenduaren 19koa, José Félix García Tinoco jauna Berrindustrializazioaren, Lehiakortasunaren eta Proiektu Estrategikoen Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 26.1 artikuluak xedatzen du zerbitzuko zuzendariak Nafarroako Gobernuak izendatu eta kargutik kenduko dituela, foru dekretu bidez, kasuan kasuko departamentuko titularrak proposaturik.

Horiek horrela, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2012ko abenduaren 19an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. José Félix García Tinoco jauna Berrindustrializazioaren, Lehiakortasunaren eta Proiektu Estrategikoen Zerbitzuko zuzendari izendatzea.

2. Foru Dekretu hau jakinaraztea interesdunari, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusira eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea, behar diren ondorioak sor ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2012ko abenduaren 19an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilaria, Lourdes Goicoechea Zubelzu.

Iragarkiaren kodea: F1217709