251. ALDIZKARIA - 2012ko abenduaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

1030/2012 FORU AGINDUA, abenduaren 18koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, Nafarroako Ogasun Publikoaren diru-bilketan aritzen diren entitate laguntzaileek funtsak sartu eta dokumentuak aurkeztu edo telematika bidez igortzeko 2013ko epeak eta datak finkatzen dituena.

Nafarroako Foru Komunitatearen Diru-bilketaren Erregelamenduaren II. liburuko II. kapituluan (uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretua) Nafarroako Ogasun Publikoari diru-bilketa kudeatzeko laguntza ematen dioten finantza entitateekiko harremanak arautzen dira.

Erregelamendu horren 81.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak finkatuko du entitate laguntzaileek zein toki, epe eta modutan eta bestelako zer baldintzatan eginen duten diru-sarrera eta nola bidaliko duten informazioa.

Egun baliodunetan aldaketak izaten direnez urtero, beharrezkoa da hamabostaldien egutegia urtero finkatzea Iruñeko egun baliogabeak kontuan hartuz, 81.2 artikuluaren arabera.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Nafarroako Zerga Ogasunaren entitate laguntzaileek diru-bilketari buruz prestatutako dokumentazioa aurkeztu eta telematika bidez igortzeko eta dirua Nafarroako Foru Komunitatearen kontu korronte orokorrean sartzeko epeak eta egunak honako hauek izanen dira 2013. urtean:

2013ko EGUTEGIA

HAMABOSTALDIAK

HAMABOSTALDIKO EGUNAK
(BIAK BARNE)

KONT. KOR. OROKORREAN ORDAINTZEKO BALIO DATA

DOKUMENTUAK AURKEZTEKO
EDO TELEMATIKA BIDEZ IGORTZEKO AZKEN EGUNA

Hilabeteak

Hilabetearen Izena

Hurrenkera

Zk.

Urtarrila

1.a

1

2012/12/21etik 2013/01/08 arte

Urtarrilaren 14a

Urtarrilaren 15a

Urtarrila

2.a

2

01-09tik 01-21 arte

Urtarrilaren 28a

Urtarrilaren 28a

Otsaila

1.a

3

01/22tik 01/31 arte

Otsailaren 6a

Otsailaren 7a

Otsaila

2.a

4

02/1etik 02/20 arte

Otsailaren 25a

Otsailaren 27a

Martxoa

1.a

5

02/21etik 03/5 arte

Martxoaren 11

Martxoaren 12a

Martxoa

2.a

6

03/6tik 03/20 arte

Martxoaren 25a

Martxoaren 27a

Apirila

1.a

7

03/21etik 04/5 arte

Apirilaren 10a

Apirilaren 12a

Apirila

2.a

8

04/6tik 04/22 arte

Apirilaren 26a

Apirilaren 29a

Maiatza

1.a

9

04/23tik 05/6 arte

Maiatzaren 10a

Maiatzaren 14a

Maiatza

2.a

10

05/7tik 05/20 arte

Maiatzaren 24a

Maiatzaren 27a

Ekaina

1.a

11

05/21etik 06/5 arte

Ekainaren 10a

Ekainaren 12a

Ekaina

2.a

12

06/6tik 06/20 arte

Ekainaren 25a

Ekainaren 27a

Uztaila

1.a

13

06/21etik 07/5 arte

Uztailaren 11a

Uztailaren 12a

Uztaila

2.a

14

07/6tik 07/22 arte

Uztailaren 26a

Uztailaren 29a

Abuztua

1.a

15

07/23tik 08/5 arte

Abuztuaren 9a

Abuztuaren 12a

Abuztua

2.a

16

08/6tik 08/20 arte

Abuztuaren 26a

Abuztuaren 27a

Iraila

1.a

17

08/21etik 09/5 arte

Irailaren 10a

Irailaren 12a

Iraila

2.a

18

09/6tik 09/20 arte

Irailaren 25a

Irailaren 27a

Urria

1.a

19

09/21etik 10/7 arte

Urriaren 11

Urriaren 14a

Urria

2.a

20

10/8tik 10/21 arte

Urriaren 25a

Urriaren 28a

Azaroa

1.a

21

10/22tik 11/5 arte

Azaroaren 11

Azaroaren 12a

Azaroa

2.a

22

11/6tik 11/20 arte

Azaroaren 25a

Azaroaren 27a

Abendua

1.a

23

11/21etik 12/5 arte

Abenduaren 10a

Abenduaren 12a

Abendua

2.a

24

12/6tik 12/20 arte

Abenduaren 26a

Abenduaren 27a

2. Hamabostaldi bakoitzean bildutako diru-sarrerak kontu korronte orokorrean abonatzeko aginduaren dokumentua fax bidez igorri beharko da Diruzaintza Ataleko 848 42 79 55 telefono zenbakira, aurreko xedapen zatian balio-datarako finkatu den eguneko 15:00ak baino lehen.

3. Foru agindu hau jakinaraztea Diru-bilketa Zerbitzuari, Aurrekontu eta Diruzaintza Zerbitzuari, Kontabilitate eta Kontu-hartzailetza Zerbitzuari, Diru-bilketaren Aplikazio eta Kontrolaren Atalari, Diruzaintza Atalari eta finantza entitate laguntzaileei, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

AZKEN XEDAPENA

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2012ko abenduaren 18an.-Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilaria, Lourdes Goicoechea Zubelzu.

Iragarkiaren kodea: F1217516