245. ALDIZKARIA - 2012ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAITZ

Ordenantza fiskalaren hasierako onespena

Udalak, 2012ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, Agiriak luzatu eta bideratzeagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala hasiera batez onestea erabaki zuen:

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek hura aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Erregelamenduzko epean erreklamaziorik aurkeztu ezean behin betikoz onetsitzat joko da.

Ordenantzak indarra hartuko du 2013ko urtarrilaren 1etik aintzina.

Araitzen, 2012ko azaroaren 29an.-Alkatea, Lazaro Goikoetxea Beraza.

Iragarkiaren kodea: L1216813