245. ALDIZKARIA - 2012ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

15/2012 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2012ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2012ko ekitaldirako aurrekontu luzatua aldatzen duen 2012/15 espedientea, kreditu berezia baita.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Altsasun, 2012ko azaroaren 30ean.-Alkatea, Garazi Urrestarazu Zubizarreta.

Iragarkiaren kodea: L1216823