245. ALDIZKARIA - 2012ko abenduaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 220/2012 prozedura

Rosa M.ª Valencia Ederra andreak, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Gonzalo Erburu Guibertek eskaturik, banakako lan arazoak direla-eta, Lexin corporación 21, S.L. enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 220/2012 prozeduran, xedapen zatietan hauxe dioten ebazpenak eman dira gaurko egunean:

1.-Autoa:

Bidezkoa da betearazpen agindu orokorra ematea, Gonzalo Erburu Guibertek eskaturik, Lexin Corporación 21, S.L.ren aurka, eta betearazpena abiaraztea. Autoak prest daude alderdiei zitazioa egiteko, Lan Prozedurari buruzko Legearen 280. artikuluan aurreikusitako agerraldirako.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta aditzera eman haren aurka LJALaren 239.4 artikuluan aurreikusitako berraztertzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela, hiru eguneko epean.

2.-Rosa M. Valencia Ederra idazkari andrearen antolaketa-eginbidea.

Iruñean, 2012ko abenduaren 14an.

Epaileak autoa eman du betearazpen agindu orokorra emateko eta betearazpena abiarazteko. Horrenbestez, Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 280. artikuluan ezarritakoarekin bat, alderdiei zitazioa egiten zaie epailearen aurrera ager daitezen 2012ko abenduaren 19an, 09:27an, 104. judizio-aretoan (1. solairua), alegatutako egitateak (langilea berriz ez hartzea edo berrartze irregularra) argitzeko. Berekin ekarri beharko dituzte erabili nahi dituzten frogak, bidezkoak deklaratuz gero bertan egin daitezkeenak. Ebazpen honek legezko zitazioa egiteko ere balio du.

Auzi-jartzaileari ohartarazten zaio bera zuzenean nahiz ordezkariaren bidez agertzen ez bada, edo etendurarako bidezko arrazoirik alegatzen ez badu, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela. Enpresaburuari, berriz, ohartarazten zaio bera edo bere ordezkaria agertu ezean ekitaldia bera gabe eginen dela eta zuzenbidearen arabera dagokion kaltea izanen duela, are kontrako alderdiak adierazten duena egiazkotzat hartzearena ere, hari galdeketa egitea eskatzen bada.

Igor bitez behar diren idatzagiriak.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Aurkaratzeko bidea: organo judizial honetan berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, jakinarazpena jaso eta ondoko hiru egun balioduneko epean. Errekurtsogileak ebazpenari zer akats egozten dion adierazi behar du.

Hala erabaki eta sinatu du izenpetzen duen idazkariak. Fede ematen dut.

Eta Lexin Corporación 21 S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2012ko abenduaren 14an.-Idazkari judiziala, Rosa M.ª Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1217347