245. ALDIZKARIA - 2012ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Hirugarren adinekoen jantoki zerbitzuaren funtzionamenduaren gaineko ordenantza. Hasierako onespena

Ribaforadako Udalak, 2012ko azaroaren 27ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Ribaforadako hirugarren adinekoen jantoki zerbitzuaren funtzionamenduaren gaineko udal ordenantza eta hari dagozkion tarifak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, udal ordenantzetako aldaketa behin betikoz onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ribaforadan, 2010eko abenduaren 2an.-Alkatea, Nuria Ruiz Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1216783