245. ALDIZKARIA - 2012ko abenduaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

971/2012 FORU AGINDUA, azaroaren 15ekoa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, 150 eredua (Espainiako lurraldera joanarazitako langileei aplikatzen ahal zaien araubide bereziari dagokion pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena) eta 149 eredua (Espainiako lurraldera joanarazitako langileen araubide berezia aplikatzeko jakinarazpena) onesten dituena.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren (ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia) 10.2 artikuluak dioenez, batez ere ikerketari eta garapenari zuzenean loturiko lan bereziki kualifikatuetan aritzeko Espainiako lurraldera etorri direlako edo ospe handiko unibertsitateko irakasleak direlako, egoitza fiskala Nafarroan izatea eskuratzen duten pertsona fisikoek, artikulu horretan ezarritako baldintzak betez gero, aukera izanen dute, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasibo gisa, ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga ordaintzeko, egoitza aldaketa egiten den zergaldian eta hurrengo bost zergaldietan.

Agindu horren erregelamenduzko garapena Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren abenduaren 27ko 225/2011 Foru Aginduan araututa dago. Horren bidez, baldintzak eta prozedura ezarri ziren hainbat subjektu pasibok aukera izan dezaten, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasibo gisa, ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga ordaintzeko.

Foru agindu horrek prozedura erraza ezartzen du araubide berezi honen bidez zerga ordaintzeko, baita hari uko egiteko ere. Orobat, araubide berezi horretatik baztertuta gelditzen diren subjektu pasiboek bete beharrekoak finkatzen dira.

Abenduaren 27ko 225/2011 Foru Aginduaren 2.6 artikuluan ezartzen da araubide berezi horren aplikazioa jasotzen duten subjektu pasiboak behartuta daudela pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena aurkeztu eta sinatzera Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak onesten duen ereduan, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergan aurreikusitako aitorpen ereduei egokitutako edukia duena. Kontseilari horrek ezarriko du eredua nola, non eta zein epetan aurkeztu.

7. artikuluan ezartzen da zerga ordaintzeko araubide berezia aukeratzeko Nafarroako Zerga Ogasunari jakinarazpena aurkeztu behar zaiola, eta modu berean jardun behar dela aukera hari uko egin eta araubide berezitik baztertuta gelditzeko.

Horrenbertzez,

AGINDU DUT:

1. artikulua. 150 eredua onestea.

150 eredua (Espainiako lurraldera joanarazitako langileei aplikatzen ahal zaien araubide bereziari dagokion pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena) onesten da. Foru agindu honen I. eranskinean ageri da.

2. artikulua. 150 eredua aurkezteko betebeharra dutenak.

Aurreko artikuluan onesten den aitorpen eredua aurkeztu eta sinatzera beharturik egonen dira pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboak, Espainiako lurraldera joanarazitako langileei aplikatzen ahal zaien araubide berezia aplikatu behar bazaie. Araubide hori Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko Foru Legearen testu bateginean (ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia) ezarri zen, 10.2 artikuluan, eta abenduaren 27ko 225/2011 Foru Aginduaren bidez garatu. Horren bidez, baldintzak eta prozedura ezarri ziren hainbat subjektu pasibok aukera izan dezaten, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasibo gisa, ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga ordaintzeko.

3. artikulua. 150 eredua aurkezteko eta zerga zorra ordaintzeko epea.

Espainiako lurraldera joanarazitako langileei aplikatzen ahal zaien araubide bereziari dagokion pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenaren 150 eredua aurkezteko epea, eta zerga zorra ordaintzekoa, ekitaldi bakoitzean pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenerako onesten den epe orokor bera izanen da.

4. artikulua. 150 eredua aurkezteko modua.

Espainiako lurraldera joanarazitako langileei aplikatzen ahal zaien araubide bereziari dagokion pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenaren 150 eredua paperezko euskarrian aurkeztuko da derrigorrez.

5. artikulua. 150 eredua aurkezteko eta zerga zorra ordaintzeko tokia.

Espainiako lurraldera joanarazitako langileei aplikatzen ahal zaien araubide bereziari dagokion pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenaren 150 eredua Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren edozein bulegotan aurkeztuko da.

Egindako likidazio aitorpenaren ondorioz ordaintzeko zenbatekorik ateratzen bada, Nafarroako Zerga Ogasunarekin lankide den edozein finantza-entitatetan egin beharko da diru-sarrera. Zenbateko hori bi ordainketa berdinetan zatitzen ahalko da, interesik edo errekargurik gabe; lehena ordainketa-gutunaren bidez eginen da, 710 ereduaren arabera, eta bigarrena ordainketa-gutunaren nahiz banku-helbideratzearen bidez.

6. artikulua. 149 eredua onestea.

149 eredua (Espainiako lurraldera joanarazitako langileen araubide berezia aplikatzeko jakinarazpena) onesten da.

Eredu hori erabili behar da zerga ordaintzeko Espainiako lurraldera joanarazitako langileei aplikatzen ahal zaien araubide berezia aukeratzeko. Foru agindu honen II. eranskinean ageri da.

Jakinarazpen eredu bera erabiliko da aukera hari uko egin eta araubide berezitik baztertuta gelditzeko.

7. artikulua. 149. ereduaren aurkezpena.

Abenduaren 27ko 225/2011 Foru Aginduaren 4., 5., 6. eta 7. artikuluetan xedatzen den ondorioetarako, Espainiako lurraldera joanarazitako langileen araubide berezia aplikatzeko jakinarazpena Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren edozein bulegotan aurkeztuko da.

Araubide berezi hori aukeratzen denean, Nafarroako Zerga Ogasunak, aurkezten zaizkion jakinarazpena eta agiriak ikusita eta bidezkoa bada, egiaztagiri bat luzatuko du, subjektu pasiboak araubide berezi hori aukeratu duela jasotzen duena, jakinarazpena aurkeztu eta 10 egun balioduneko epean, gehienez ere.

Egiaztagiri horrek atxikipena edo konturako diru-sarrera egitera behartutako pertsona edo entitateei araubide bereziari lotutako subjektu pasibo izatea frogatzeko balioko du; horretarako, dokumentu horren ale bat emanen zaie.

Azken xedapen bakarra.-Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta egun horretatik aurrera egiten diren aitorpen eta jakinarazpenei aplikatuko zaie.

Iruñean, 2012ko azaroaren 15ean.-Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilaria, Lourdes Goicoechea Zubelzu.

F1216319_0.pdf

F1216319_1.pdf

150 eredua. Aitorpena betetzeko jarraibideak

Aplikatu beharreko arauak

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren Legeari eta Erregelamenduari jarraibide hauetan egiten zaizkien aipamenek Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko Foru Legearen testu bateginari (ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia eta 2008ko 80. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, ekainaren 30ean) eta zerga horren Erregelamenduari (maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsia eta 1999ko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abuztuaren 6an) egiten diete erreferentzia.

Bestetik, Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren Legeari eta Erregelamenduari jarraibide hauetan egiten zaizkien aipamenek Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari buruzko Foru Legearen testu bateginari (martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia eta 2004ko martxoaren 12ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua) eta zerga horren Erregelamenduari (uztailaren 30eko 1776/2004 Errege Dekretuaren bidez onetsia eta 2004ko abuztuaren 5eko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua) egiten diete erreferentzia.

225/2011 Foru Agindua, abenduaren 27koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, baldintzak eta prozedura ezartzen dituena hainbat subjektu pasibok aukera izan dezaten, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasibo gisa, ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga ordaintzeko (2012ko 16. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 24koa).

Aitorpena egiteko betebeharra

Espainiako lurraldera etorri eta egoitza fiskala Nafarroan izatea eskuratzen duten pertsona fisikoek aukera izanen dute ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga ordaintzeko, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasibo gisa, egoitza aldaketa egiten den zergaldian eta hurrengo bost zergaldietan, baldintza hauek betetzen direnean:

a) Batez ere ikerketari eta garapenari zuzenean lotutako lan kualifikatuetan aritzera etortzea Espainiako lurraldera, edo unibertsitateko ospe handiko irakasleak izatea.

Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legean zehazten da zein diren ikerketa eta garapeneko jarduerak.

b) Espainiako lurraldera azken aldiz etorri aurreko bost urtean Espainian egoiliar izana ez izatea.

c) Lekuz aldatze hori laneko kontratu baten ondorioz gertatzea. Baldintza hori betetzat joko da lan harremana (arrunta edo berezia) edo estatutu baten araberakoa Espainian hasten denean enplegu emaile batekin, edo horrek aginduta eta agiri bat emanda egiten denean leku aldaketa, eta subjektu pasiboak Espainiako lurraldean den establezimendu iraunkor baten bidez lortutakotzat joko liratekeen errentak eskuratzen ez dituenean.

d) Lanak Espainian egitea. Baldintza hori betetzat joko da, nahiz eta lanen zati bat atzerrian burutu, baldin eta lan horiei dagozkien ordainsariak ez badira urte naturalean lanaren ordainetan jasotakoaren %15 baino gehiago, lan horiek Espainiako lurraldean lortutako errentatzat hartu edo ez Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari buruzko Legearen testu bateginaren 13.1.c) artikuluaren arabera. Lan kontratuan ezarritakoaren ondorioz, subjektu pasiboak taldeko beste enpresa bateko eginkizunak bere gain hartzen dituenean Espainiako lurraldetik kanpo, Merkataritza Kodearen 42. artikuluan ezarritako moduan, aurreko muga %30era igoko da.

Atzerrian egindako lanei dagozkien ordainsarien zenbatekoa ezin frogatu denean, langileak atzerrian emandako egunak hartuko dira kontuan lan horiei dagokien ordainsaria kalkulatzeko.

e) Lan horiek Espainian egoitza duen enpresa edo entitate batentzat egitea, edo Espainiako lurraldean egoitzarik ez duen entitate batek Espainian duen establezimendu iraunkor batentzat. Baldintza hori betetzat joko da zerbitzuak Espainian egoitza duen enpresa edo entitate baten onerako direnean, edo Espainiako lurraldean egoitzarik ez duen entitate batek Espainian duen establezimendu iraunkor baten onerako. Leku aldatzea enpresa talde baten barrenean egiten bada, Merkataritza Kodearen 42. artikuluan ezarritako moduan, eta ondorio horietarako bakarrik, beharrezkoa izanen da Espainian egoitza duen taldeko enpresak kontratatzea langilea edo enplegu emaileak aginduta etortzea Espainiako lurraldera.

f) Lan harreman horren ondoriozko lan etekinak, ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga dela-eta, ordaintzetik salbuetsita ez izatea.

Araubidearen edukia

1. Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga ordaintzeko araubide berezia aplikatzeko, bakarrik Espainiako lurraldean lortutako errentengatik zehaztuko da pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari dagokion zorra, Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari buruzko Legearen testu bateginean ezarritako arauei jarraituz, establezimendu iraunkor baten bitartekorik gabe lortutako errententzat, aipatu testu bateginaren I. kapituluko 5., 6., 8., 9., 10. eta 11. artikuluetan xedatutakoa izan ezik.

2. Bereziki, arau hauek aplikatuko dira:

a) Araubide berezi hau aukeratzen duten subjektu pasiboek zein bere aldetik ordainduko dute kargaren menpeko errentaren sorrarazpen erabateko edo partzial bakoitza, eta ez da zilegi haien arteko konpentsaziorik.

b) Oro har, errenta bakoitzari dagokion zerga-oinarria haren zenbateko osoa izanen da, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren arauei jarraituz zehaztua.

c) Zerbitzu prestazioak, laguntza teknikoa, ingeniaritzako kontratuen ondoriozko instalazio edo muntatze lanak eta, oro har, establezimendu iraunkor baten bitartekorik gabe Espainian egindako jarduera edo ustiapen ekonomikoen ondoriozko kasuetan, zerga-oinarria zehazteko, diru-sarrera osoei langileen gastuak, obra edo lanetan erabilitako materialak eskuratzekoak eta hornidurakoak kenduko zaizkie.

d) Ondare gehikuntzei dagokien zerga-oinarria zehazteko, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren III. tituluko II. kapituluko 4. idatz-zatian aurreikusitako arauak aplikatuko zaizkio ondare aldaketa bakoitzari, 39.3 artikuluan xedatutakoa izan ezik. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko Foru Lege horren 52. artikuluan ezarritakoa ere aplikatuko da, 1.a) idatz-zatiko bigarren lerroaldean aurreikusitakoa izan ezik.

3. Kuota osoa ateratzeko, Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari buruzko Legearen testu bateginaren 25.1 artikuluan aurreikusitako karga tasak aplikatuko zaizkio zerga-oinarriari.

4. Kuota diferentziala ateratzeko, zergaren kuota osoari zenbateko hauek kenduko zaizkio:

a) Subjektu pasiboaren errenten gainean egindako atxikipenak eta konturako diru-sarrerak, baita ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren kontura ordaindutako kuotak ere.

b) Dohaintzengatiko kenkariak, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 62.4 artikuluan ezarritako moduan.

5. Araubide berezi honen konturako ordainketak direla-eta, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren araudian ezarritakoari jarraituz eginen dira atxikipenak eta konturako diru-sarrerak. Dena dela, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren Erregelamenduaren (maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuak onetsia) 65.2.a) artikuluan aurreikusitako inguruabarrak gertatuz gero, zein entitate egoiliarretan edo establezimendu iraunkorretan ematen dituzten zerbitzuak subjektu pasiboek, haiek daude behartuta atxikipenak egitera subjektu pasibo horiek Espainiako lurraldean lortzen dituzten errentei dagokienez.

Aurreko lerroaldean aipatu atxikipenak eta konturako diru-sarrerak direla-eta, Zergaren Erregelamenduaren 90. artikuluan aurreikusitako betebehar formalak gauzatzeko, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergan aurreikusitako aitorpen ereduak erabiliko dira establezimendu iraunkor baten bitartekorik gabe lortutako errententzat.

IDENTIFIKAZIO DATUAK

(Aitorpenaren azal-orria)

Urtea.

Aitorpena zein urteri dagokion adieraziko da.

Subjektu pasiboaren datuak.

Subjektu pasiboaren IFZ, deiturak, izena, telefonoa eta helbidea adieraziko dira.

799 laukitxoan, aitorpenean adierazi den helbideari buruz, gako hauetakoren bat idatziko da:

1 Jabetza.

2 Errentamendua (errentaria).

3 Gozamena.

4 Doako lagapena (ahaide batena).

5 Doako lagapena (hirugarren batena).

6 Ahaide baten etxebizitza.

7 Bestelako egoera.

Ordezkariaren datuak.

Ordezkariaren IFZ, deiturak, izena, telefonoa eta helbidea adieraziko dira.

LAN ETEKINAK

A atala (1. orria)

ERRENTA MOTA

ERRENTA MOTAREN GAKOA

Lan etekinak

01

Pentsioak eta antzeko prestazioak

02

Administratzaileen eta administrazio kontseiluetako kideen ordainsariak

03

Zerga-oinarria zehazte aldera, multzoka itzazu ataleko errendimendu mota honetako 3 ordinaletatik batean etekin positiboak eta egotzitako errentak, betiere ordaintzen duen entitatea, errentaren motaren gakoa eta errentaren izaera berdinak badituzte, eta idatz ezazu D edo E gakoa, sailkapen honen arabera:

1. DIRUZKOAK

D

2. GAUZAZKOAK

E

Atalean horretarako utzi den espazioa behar bezain handia ez bada, aitorpenari behar bezainbeste orri osagarri erantsiko zaizkio, orri bakoitzaren zenbakia adierazita.

Zenbatekoa/Zerga-oinarria.

Oro har, errenta bakoitzari dagokion zerga-oinarria haren zenbateko osoa izanen da, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren arauei jarraituz zehaztua.

Karga tasaren %a bidezkoa izanen da, Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari buruzko Legearen testu bateginaren 25.1 artikuluari jarraikiz.

Kuota osoa kalkulatzeko, zerga-oinarriari karga tasaren mota aplikatuko zaio.

Atxikipena/Kontura egindako sarrera: egiazki egin diren atxikipenak eta kontura egindako bestelako ordainketak adieraziko dira.

ONDASUN HIGIGARRIEN KAPITALAREN ETEKINAK

B atala (1. orria)

ERRENTA MOTA

ERRENTA MOTAREN GAKOA

Entitateen funts berekietako partaidetzatik datozen dibidenduak eta beste errendimendu batzuk

04

Kapital berekiak hirugarrenei lagatzetik datozen interesak eta beste errendimendu batzuk

05

Kanonak edo erregaliak

06

Higigarrien kapitalaren beste etekin batzuk

07

Zerga-oinarria zehazte aldera, multzoka itzazu ataleko errendimendu mota honetako 3 ordinaletatik batean etekin positiboak eta egotzitako errentak, betiere errentaren motaren gakoa eta errentaren izaera berdinak badituzte, eta idatz ezazu D edo E gakoa, sailkapen honen arabera:

1. DIRUZKOAK

D

2. GAUZAZKOAK

E

Atalean horretarako utzi den espazioa behar bezain handia ez bada, aitorpenari behar bezainbeste orri osagarri erantsiko zaizkio, orri bakoitzaren zenbakia adierazita.

Zenbatekoa/Zerga-oinarria.

Oro har, errenta bakoitzari dagokion zerga-oinarria haren zenbateko osoa izanen da, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren arauei jarraituz zehaztua.

Karga tasaren %a bidezkoa izanen da, Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari buruzko Legearen testu bateginaren 25.1 artikuluari jarraikiz.

Kuota osoa kalkulatzeko, zerga-oinarriari karga tasaren mota aplikatuko zaio.

Atxikipena/Kontura egindako sarrera: egiazki egin diren atxikipenak eta kontura egindako bestelako ordainketak adieraziko dira.

ONDASUN HIGIEZINEN KAPITALAREN ETEKINAK

C atala (1. orria)

ERRENTA MOTA

ERRENTA MOTAREN GAKOA

Ondasun higigarrietatik datozen errendimenduak, zuzenak nahiz zeharkakoak

08

Hiriko ondasun higiezinengatik egotzitako errentak

09

Zerga-oinarria zehazte aldera, multzoka itzazu ataleko errendimendu mota honetako 2 ordinaletatik batean etekin positiboak eta egotzitako errentak, betiere ordaintzen duen entitatea, errentaren motaren gakoa eta errentaren izaera berdinak badituzte, eta idatz ezazu D edo E gakoa, sailkapen honen arabera:

1. DIRUZKOAK

D

2. GAUZAZKOAK

E

Atalean horretarako utzi den espazioa behar bezain handia ez bada, aitorpenari behar bezainbeste orri osagarri erantsiko zaizkio, orri bakoitzaren zenbakia adierazita.

Zenbatekoa/Zerga-oinarria.

Oro har, errenta bakoitzari dagokion zerga-oinarria haren zenbateko osoa izanen da, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren arauei jarraituz zehaztua.

Karga tasaren %a bidezkoa izanen da, Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari buruzko Legearen testu bateginaren 25.1 artikuluari jarraikiz.

Kuota osoa kalkulatzeko, zerga-oinarriari karga tasaren mota aplikatuko zaio.

Atxikipena/Kontura egindako sarrera: egiazki egin diren atxikipenak eta kontura egindako bestelako ordainketak adieraziko dira.

ERRENTA MOTA

ERRENTA MOTAREN GAKOA

Zenbait gasturen kenkariak dakartzaten jardueretako errentak (Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren testu bateginaren 24.2 art., 5/2004 LEDak onetsia)

20

ZENBAIT GASTUREN KENKARIAK
DAKARTZATEN JARDUERAK

D1 atala (1. orria)

D1 atala erabiliko da zerbitzu prestazioak, laguntza teknikoa, ingeniaritzako kontratuen ondoriozko instalazio edo muntatze lanak eta, oro har, establezimendu iraunkor baten bitartekorik gabe Espainian egindako jarduera edo ustiapen ekonomikoen ondoriozko errendimenduak aitortzeko. Zerga-oinarria zehazteko, diru-sarrera osoei langileen gastuak, obra edo lanetan erabilitako materialak eskuratzekoak eta hornidurakoak kenduko zaizkie.

Atalean errendimendu horietarako utzi den espazioa behar bezain handia ez bada, aitorpenari behar bezainbeste orri osagarri erantsiko zaizkio, orri bakoitzaren zenbakia adierazita.

Zerga-oinarria zehazte aldera, multzoka itzazu ataleko errenta mota bereko ordinalean etekin positiboak (diru-sarrera osoak gastu kengarrien gainetik badaude), betiere errenta motaren gako berdina badute. Errenta positiboak ezin dira konpentsatu errenta negatiboekin. Errenta negatiboak badaude (hots, gastu kengarriak diru-sarrera osoen gainetik badaude) eta haien gainean atxikipena edo konturako sarrera egin bada, bereizita aitortu beharko dira.

Langileen gastuak: Espainiako lurraldera joanarazitako edo bertan kontratatutako langileen lansari, soldata eta karga sozialen zenbatekoa idatziko da, betiere jarduera ekonomikoen garapenean zuzenean parte hartu badute eta bidezko zergaren diru-sarrera edo ordaindutako lan etekinei dagozkien kontura egindako ordainketak behar bezala justifikatzen edo bermatzen badira.

Materialak eta hornidurak. Ondokoen zenbatekoa idatziko da:

1) Materialen hornikuntza, Espainiako lurraldean egiten diren obra edo lanetan behin betiko sartzeko. Espainiako lurraldean ez badira eskuratu materialak, aitortu den zenbatekoa kengarria izanen da, muga-zergen eskubideen edo balio erantsiaren gaineko zergaren likidazioaren ondorioetarako.

2) Espainiako lurraldean kontsumitzen diren hornidurak, jarduera edo ustiapen ekonomikoak egiteko. Ondorio horietarako, horniduratzat hartuko dira biltegiratzen ezin diren hornikuntzak.

Karga tasaren %a bidezkoa izanen da, Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari buruzko Legearen testu bateginaren 25.1 artikuluari jarraikiz.

Kuota osoa kalkulatzeko, zerga-oinarriari karga tasaren mota aplikatuko zaio.

Atxikipena/Kontura egindako sarrera: egiazki egin diren atxikipenak eta kontura egindako bestelako ordainketak adieraziko dira.

BESTE JARDUERA EKONOMIKOAK

D2 atala (1. orria)

ERRENTA MOTA

ERRENTA MOTAREN GAKOA

Jarduera artistikoetako errentak

10

Kirol jardueretako errentak

11

Lanbide jardueretako errentak

12

Enpresa edo nekazaritza eta abeltzaintza jardueretako errentak

13

D2 atalean sartuko dira gainerako jarduera ekonomikoetako errendimenduak: enpresakoak, lanbidekoak, kirolekoak, artistikoak, betiere D1 atalean sartu ez badira.

Zerga-oinarria zehazte aldera, multzoka itzazu ataleko ordinal batean etekin positiboak eta egotzitako errentak, betiere errentaren motaren gakoa berdina badute, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren epigrafea adierazita.

Atalean beste jarduera ekonomikoetako errendimenduetarako utzi den espazioa behar bezain handia ez bada, aitorpenari behar bezainbeste orri osagarri erantsiko zaizkio, orri bakoitzaren zenbakia adierazita.

Zenbatekoa/Zerga-oinarria.

Oro har, errenta bakoitzari dagokion zerga-oinarria haren zenbateko osoa izanen da, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren arauei jarraituz zehaztua.

Karga tasaren %a bidezkoa izanen da, Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari buruzko Legearen testu bateginaren 25.1 artikuluari jarraikiz.

Kuota osoa kalkulatzeko, zerga-oinarriari karga tasa aplikatuko zaio.

Atxikipena/Kontura egindako sarrera: egiazki egin diren atxikipenak eta kontura egindako bestelako ordainketak adieraziko dira.

Ondare gehitzeak (ondoko hauen ondorioz: akzioak eta partaidetzak eskuz aldatzea, diru-laguntzak, inbertsio funtsak eskuz aldatzea, higiezinak eskuz aldatzea, sariak...)

E1 eta E2 atalak (2. orria)

ERRENTA MOTA

ERRENTA MOTAREN GAKOA

Inbertsio kolektiboko erakundeen kapitala edo ondarea ordezkatzen duten akzioak edo partaidetzak eskuz aldatzetik edo amortizatzetik datozen irabaziak

14

Sariak

15

Ondasun higiezinak eskuz aldatzetik datozen irabaziak

16

Negoziatzeko onartzen diren akzioak eskuz aldatzetik datozen irabaziak

17

Beste irabaziak

18

Irabaziagatik atxikipena edo kontura egindako ordainketa egin behar den ala ez, E2 edo E1 atala erabiliko da, bidezkoa denaren arabera.

Atalean horretarako utzi den espazioa behar bezain handia ez bada, aitorpenari behar bezainbeste orri osagarri erantsiko zaizkio, orri bakoitzaren zenbakia adierazita.

Zerga-oinarria zehazte aldera, ataleko ordinal bana bete ezazu, ekitaldiko ondokoen eskualdatze bakoitzagatik (haietatik irabaziak badatoz): akzioak, partaidetzak, inbertsio funtsak, higiezinak, sariak...

Atxikitzailearen edo ordaintzailearen IFZ: laukitxo honetan ordaintzaile edo atxikitzaile bakoitzaren Identifikazio Fiskaleko Zenbakia idatziko da, aitorpenaren atal honetan sartu behar diren ondare irabaziei dagokienez.

Eskuratzearen balioa: eskualdaketaren xede den ondasunaren eskuratzearen balioa, gehi eskuratzeari atxikitako gastu eta tributuak (eskualdatzaileak ordainduak), interesak salbu.

Eskualdaketaren balioa: besterentzearen zenbateko erreala adieraziko da, ken eskualdaketari atxikitako gastu eta tributuak (eskualdatzaileak ordainduak).

AURREKO ATALETAN AGERTZEN EZ DIREN BESTE ERRENTA BATZUK

F atala (2. orria)

ERRENTA MOTA

ERRENTA MOTAREN GAKOA

Aurrekoez bestelako errentak

19

Atal honetan erabiliko da soilik aurreko ataletan sartu behar ez diren errentak aitortzeko.

SALBUETSITA DAUDEN ERRENTAK

G atala (2. orria)

ERRENTA MOTA

ERRENTA MOTAREN GAKOA

Salbuetsita dauden errentak

(*)

(*) Salbuetsita dauden errentak G atalean idatziko dira, eta errentaren motaren gako gisa bakoitzari dagokiona adieraziko da, aurreko taulen arabera.

Subjektu pasiboak Espainian dituen hiriko ondasun higiezinak

H atala (2. orria)

Katastroko erreferentzia: Espainian kokatutako ondasun higiezin bakoitzaren kode alfanumerikoa adieraziko da, hogei karakterekoa, katastroak esleitutakoa katastroko erreferentzia gisa.

Destinoa: ondasun higiezinaren egoerari erreparatuz, ondoko gakoetariko bat idatziko da:

1. Ohiko etxebizitza.

2. Ondasun higiezin lagatua, errentamenduan.

3. Ondasun higiezin lagatua, gozamenean.

4. Ondasun higiezin lagatua, dohainetan.

5. Okupatu gabeko ondasun higiezina.

6. Bestelako egoera.

Ekitaldiko oinarrien eta kuoten zehaztapena

(Aitorpenaren azal-orria)

KARGAREN MENPEKO ERRENTEN BATUKETA

Zerga-oinarria.

3500, 3501, 3502, 3503, 3504, 3505, 3506 eta 3510 laukitxoetariko bakoitzean, kasuan kasuko ataleko zerga-oinarrien batuketa idatziko da, hots, A, B, C, D1, D2, E1, E2 edo F atalekoena.

3507 laukitxoan 3500, 3501, 3502, 3503, 3504, 3505, 3506 eta 3510 laukitxoen batuketa idatziko da.

Atal bakoitzaren kuota osoa.

Atal bakoitzaren kuota osoaren laukitxoan, atal bakoitzean kalkulatu diren kuota osoen batuketa idatziko da.

Likidazioa

(Aitorpenaren azal-orria)

Kuota osoa: 3551 laukitxoan aurreko ataletariko bakoitzaren kuota osoen batuketa idatziko da.

Dohaintzengatiko kenkaria: 3562 laukitxoan dohaintzengatiko kenkaria idatziko da (Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren testu bateginaren 62.4 artikuluan ezarritako baldintzekin egin diren dohaintzengatikoa).

Atxikipenak eta konturako diru-sarrerak: 3581 laukitxoan atxikipenak eta konturako diru-sarrera guztien batuketa idatziko da (aplikatzekoak diren arauetan ezarritakoarekin bat egin eta A, B, C, D1, D2, E2, F eta G ataletan idatzi direnena).

Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergan ordaindutako kuotak: 3592 laukitxoan Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren kuoten zenbatekoa idatziko da (aitorpenean sartu diren errentei lotuta ordaindu direnena). Aitorpenari dagokion ekitaldian pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zergadun bihurtu direnek, Nafarroara bizi izatera joateagatik, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren kuotak gisa ordainduko zuketena (aitorpenean sartu diren errentei lotutakoak) idatziko dute laukitxo horretan, betiere zerga horren kuotak badira, ekitaldi horretan sorrarazitakoak.

Kuota diferentziala: 3582 laukitxoan idatziko da "kuota osoa" 3551 laukitxoaren zenbatekoari "dohaintzengatiko kenkaria" 3562 laukitxoarena, "atxikipenak eta konturako diru-sarrerak" 3581 laukitxoarena eta "Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergan ordaindutako kuotak" 3592 laukitxoarena kentzetik ateratakoa.

Egindako likidazio aitorpenaren ondorioz ordaintzeko zenbatekorik ateratzen bada, Nafarroako Zerga Ogasunarekin lankide den edozein finantza-entitatetan egin beharko da diru-sarrera. Zenbateko hori bi ordainketa berdinetan zatitzen ahalko da, interesik edo errekargurik gabe; lehena ordainketa-gutunaren bidez eginen da, 710 ereduaren arabera, eta bigarrena ordainketa-gutunaren nahiz banku-helbideratzearen bidez (azken metodo hau erabiltzeko beharrezkoa da aldez aurretik dagokion laukitxoa markatu izana eta 966 laukitxoan helbideratutako zenbatekoa idatzi izana).

Onura hau izateko, beharrezkoa da autolikidazioaren aurkezpena eta zatikapenaren lehen zatiaren ordainketa ekitaldi bakoitzean pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenerako onesten diren epe orokorretan egitea.

"Atxikipenak eta konturako diru-sarrerak" zenbatekoaren eta "Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergan ordaindutako kuotak" zenbatekoaren batuketa kuota osoari "dohaintzengatiko kenkaria" kentzetik ateratzen den zenbatekoa baino handiagoa bada eta, ondorioz, diru kopuru bat itzuli behar denean, laukitxo honen zenbatekoa minus ikurrarekin (-) idatziko da.

Emaitza edozein izanik ere ("itzuli beharra" nahiz "ordaindu beharra"), bankuko kontuaren zenbakia idatzi behar da.

Iragarkiaren kodea: F1216319