245. ALDIZKARIA - 2012ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURGI

2013. urteko karga-tasak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak xedatzen duenari jarraikiz. Udalbatzak, legeak nahi duen gehiengoaren quoruma zuela, erabaki hauek hartu zituen:

1.-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa bere %0,3000 horretan uztea.

2.-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa bere %0,6213 horretan uztea.

3.-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa bere %2,90 horretan uztea.

4.-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga ordainarazteko zerga-oinarria zehaztearren, urte tarteei aplikatzen zaizkien portzentajeak beren horretan uztea, hain zuzen, honako hauek:

-Batetik bortz urte bitarte: %2,5.

-Hamar urte bitarte: %2,4.

-Hamabortz urte bitarte: %2,3.

-Hogei urte bitarte: %2,3.

Tasa bere %14 horretan uztea.

5.-Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren gutxieneko kuoten gainean 1 indizea bere horretan uztea.

Erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para daiteke, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bertzenaz, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aitzinetik eta hautara, errekurtso hauetako bat:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

B) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Burgin, 2012ko urriaren 19an.-Alkatea, Elena Calvo Petroch.

Iragarkiaren kodea: L1216785