245. ALDIZKARIA - 2012ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

Hasierako onespena ordenantzen aldaketari

Beteluko Udalak, 2012ko azaroaren 30en egin osoko bilkuran, ondotik aipatzen diren ordenantzak hasiera batez aldatzea onartu zuen.

Beteluko pilotaleku estalia erabiltzeko tasa arautzen duen ordenantza fiskala.

Ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Estolderiaren tasa eta ur zikinen arazketakoa arautzen dituen ordenantza fiskala.

Beteluko pilotalekuaren barne erabilera arautzen duen ordenantza.

Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek hura aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Erregelamenduzko epean erreklamaziorik aurkeztu ezean behin betikoz onetsitzat joko dira.

Betelun, 2012ko azaroaren 30ean.-Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: L1216937