2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Alkatetzaren eskumenak beste baten esku uztea
2012ko azaroaren 22n, Baztango Udaleko alkate udalburuak ondoko ebazpena eman du:
Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua onetsi zuen 2568/86 Errege Dekretuaren 47. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan xedatutakoaren arabera,
EBATZI DUT:
1.-Baztango Udaleko lehen alkateordea den Mikel Ortega Arraztoa jaunaren esku uztea alkatearen egiteko guztiak, abenduaren 2tik 9ra, biak barne.
2.-Hau jakinaraztea Mikel Ortega Arraztoari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea.
3.-Ebazpen honen berri ematea Udalaren Osoko Bilkurari, egiten den lehen bilkura arruntean.
Baztanen, 2012ko azaroaren 22an.-Alkatea, Garbiñe Elizegi Narbarte.
Iragarkiaren kodea: L1216744