245. ALDIZKARIA - 2012ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARMAÑANTZAS

2013ko ekitaldiko karga-tasak. Behin betiko onespena

Armañantzasko Udalak, 2012ko urriaren 2an egin osoko bilkuran, 2013rako karga-tasak onetsi zituen. Espedientea jendaurrean egon da, aldez aurretik 2012ko 207. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, urriaren 22an, eta toki entitate honen iragarki oholean paratuta. Jendaurreko epea inork alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iragan denez, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeren 325. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz.

Argitara ematen da 2013. urteko karga-tasen behin betiko onespena. Hona hemen:

-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,18.

-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3,5.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga - Udalaren diru-bilketarako indizea: 1,2, maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen bidez onetsitako J.E.Z.aren tarifetan aipatzen diren kuoten gainean aplikatzekoa.

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: %2,5 denbora-tarte guztietarako, lurraren balio igoera zehazteko (zerga-oinarria). Oinarriari aplikatu beharreko zerga-tasa: %14.

Armañantzasen, 2012ko azaroaren 29an.-Alkatea, Francisco Javier Oyón Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1216786