241. ALDIZKARIA - 2012ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

2013rako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak.
Hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak, 2012ko azaroaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2013rako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak.

Erabaki honek 2013ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Ordenantzetako tarifen aldaketen hasierako onespenaren espedientea jendaurrean egonen da, aldez aurretik iragarkia paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean, 30 egun baliodunean egon ere, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek erreklamazio, kexa eta oharrak egin ditzaten; erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ezean, behin betikoak bihurtuko dira.

Berriobeitin, 2012ko azaroaren 23an.-Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.

Iragarkiaren kodea: L1216525