241. ALDIZKARIA - 2012ko abenduaren 12a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 5. EPAITEGIA

Ediktua. 4673/2011 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan falta-judizioa bideratzen ari dela, lesio-falta batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

334/2012 epaia.

Iruñean, 2012ko ekainaren 26an.

Rebeca Esther Alonso Adrián andreak, Iruñeko Instrukzioko 5. Epaitegiko epaile magistratuak, lesio-falta batengatik bideratu den auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko 4673/2011 falta-judizioan, eta ondoko epaia eman du. Salatzailea Sonia Villar Echarte da eta salatua Francisco Javier Marcos Ballester; Fiskaltzak parte hartu du. Epai hau eman dut:

Epaitza:

Francisco Javier Marcos Ballester kondenatzen dut, lesio-falta baten egilea eta erantzule kriminala den aldetik, berrogei eguneko isuna ordaintzera, eta eguneko hamar euroko kuota finkatzen dut; beraz, laurehun euroko isuna ordaindu behar du. Zigor Kodearen 53. artikuluko erantzukizun pertsonal subsidiarioa izanen du. Prozedura honetan eragindako kostuak ordaintzera ere kondenatzen dut.

Francisco Javier Marcos Ballester kondenatzen dut prozedura honen kostuak ordaintzera.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei eta Fiskaltzari, eta eraman bedi haren lekukotza jatorrizko autoetara.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Jakitera ematea.-Epai hori eman duen epaileak berak irakurri eta jakitera eman du, gaurko egunean egindako jendaurreko entzunaldian. Horren fede ematen dut, idazkaria naizen aldetik.

Eta Francisco Javier Marcos Ballesterri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2012ko azaroaren 15ean.-Epaile magistratua, Rebeca Esther Alonso Adrian.

Iragarkiaren kodea: J1216092