241. ALDIZKARIA - 2012ko abenduaren 12a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 8. EPAITEGIA

Ediktua. 1401/2011 prozedura

Iruñean, 2012ko azaroaren 5ean.

María Pilar Alguacil Arteta andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 8. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak,

Aditzera ematen dut: Iruñeko Lehen Auzialdiko 8. Epaitegi honetan familia prozedura tramitatzen ari da. Ángel Echauri Ozcoidi prokuradore jaunak eskaturik, adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 1401/2011 prozedura tramitatzen ari da, Rosa María Cañete Fernández andrearen aurka (non den jakiterik ez dago). Prokuradoreak José Antonio Torrens Oñate jaunaren izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean, besteak beste hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:

Epaitza:

Baiesten dut Echauri Ozcoidi auzitegietako prokuradore jaunak, José Antonio Torrens Oñate jauna ordezkatuz, auzi-ihesean den Rosa María Cañete Fernández andrearen aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, deklaratzen dut 2010eko martxoaren 18an egin zuten ezkontza dibortzioz desegina dela, deklarazio horrek dakartzan legezko ondorioekin.

Ez da bidezkoa ezer berezirik erabakitzea prozesuko kostuei buruz.

Epai hau irmo bilakatu ondoren, bidal bedi lekukotza ezkontza hau inskribatua dagoen erregistro zibilera, ezkontza honen idazpenean orri-bazterreko ohar egokia egin dadin.

Egin bedi epai honen hitzez hitzeko lekukotza, jarduketa hauetan uzteko, eta sartu jatorrizkoa epaien liburuan.

Aurkaratzeko bidea: ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkezten ahal da, jakinarazi eta biharamunetik hogei eguneko epean; horretarako, idazki bat aurkeztuko da epaitegi honetan, eta hartan azaldu zer alegaziotan oinarritzen den aurkaratzea, zein ebazpen errekurritzen den eta zein erabaki aurkaratzen.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaile magistratua

Eta Rosa María Cañete Fernández andreari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin.

Iruñean, 2012ko azaroaren 5ean.-Epaile magistratua, María Pilar Alguacil Arteta.

Iragarkiaren kodea: J1216104