241. ALDIZKARIA - 2012ko abenduaren 12a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 373/2012 judizio monitorioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru baten erreklamazioagatik, eta horren gaineko dekretua eman dela. Hona hemen dekretuaren xedapen zatia, hitzez hitz:

Bukatutzat jotzen da Santander Consumer EFC, S.A.k Omar Stalin Procel Montano eta Sonia-Esperanza Salinas Poma jaun-andreen aurka eskatutako prozesu monitorio hau, 11.606,71 euro erreklamatzeko, gehi itundutako interesak.

Eta Omar Stalin Procel Montano eta Sonia-Esperanza Salinas Poma jaun-andreei jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2012ko azaroaren 19an.-Idazkari judiziala, Maite Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1216210