241. ALDIZKARIA - 2012ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERREGE BARDEAKO KOMUNITATEA

1/2012 aldaketa 2012ko aurrekontu arruntean.
Hasierako onespena

Nafarroako Errege Bardeako Komunitatearen Batzar Orokorrak, 2012ko azaroaren 23ko bilkura berezian, erabaki zuen 1/2012 aldaketa hasiera batean onestea 2012ko aurrekontu arruntean.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Tuteran, 2012ko azaroaren 23an.-Burua, José Antonio Gayarre Bermejo.

Iragarkiaren kodea: L1216528