240. ALDIZKARIA - 2012ko abenduaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUENIGO

UE15 urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

Cintruenigoko Udalak, 2012ko uztailaren 3an egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen:

Hasiera batean onestea, bidezko bada, UE15 urbanizatzeko proiektua.

Igea jaunak aditzera eman du hirigintza planeko aldaketa partziala eskatu dutela jabeek, eta arkitektoak ikus-onetsi duela.

Ikusirik Alberto Martínez Garbayok sustatu duen urbanizazio proiektua, UE 15 unitatearen planeamendua beterazteko.

Kontuan hartuz espedientean udal teknikariaren eta idazkariaren txostenak daudela.

Kontuan hartuz zer xedatzen duen 35/2002 Foru Legeak xehetasun azterlanen tramitazioari buruz, Osoko Bilkurak, kideen erabateko gehiengoarekin,

ERABAKI DU:

1. Hasiera batean onestea UE 15eko xehetasun azterlana, Alberto Martínez Garbayok aurkeztua.

2. Agintzea jendaurrean egon dadila 20 eguneko epean, iragarkiak paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta eskualdean argitaratzen diren egunkarietan, oharrak eta kexak aurkez daitezen.

Cintruenigon, 2012ko azaroaren 20an.-Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1216276