240. ALDIZKARIA - 2012ko abenduaren 11

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. Titulu judizialak betearazteko
15/2012 prozedura

Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: William García Quiñonesek eskaturik, kontratuaren suntsiarazpena dela-eta, Goal Obra Pública, S.L. enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 15/2012 betearazpen-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da:

Betearazpen honen ondorioetarako, betearazpenpeko alderdiaren, hots, Goal Obra Pública S.L.ren erabateko kaudimengabezia deklaratzen da behin-behinekoz, deusetan galarazi gabe betearazpen-prozedurari jarraipena ematea, hobera egiten badu. Zenbatekoa 28.298,61 eurokoa da, interesak 1.697,92 euro eta kostuak 2.829,86 euro, azken bi zenbatekoak behin-behinekoz kalkulatuta.

Behin ebazpen hau irmo bihurturik, artxiba bitez jarduketak, erregistro liburuetako baja eta estatistikarako idatzoharra egin ondoren.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdi guztiei legeak agindu bezala, eta horrekin batera ohartaraz bekie honen aurka berrikusteko errekurtsoa jartzen ahal dutela organo judizial honi zuzendua, jakinarazi ondoko hiru egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du eteteko ondoriorik sortuko (LJALaren 186.3 eta 187. artikuluak).

Eta Goal Obra Pública, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2012ko azaroaren 8an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1215740