240. ALDIZKARIA - 2012ko abenduaren 11

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. Titulu judizialak betearazteko
153/2012 prozedura

Lourdes García Ruizek, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Ainhoa Iriarte Zaratieguik eskaturik, Kyron Consultoría Multimedia Sociedad Limitada enpresaren aurka, kaleratzea dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 153/2012 betearazpen-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Ainhoa Iriarte Zaratieguiren eta Kyron Consultoría Multimedia Sociedad Limitadaren arteko lan harremana ebazpen honen egunean amaituta dagoela adieraztea, eta enpresa kondenatzea langileari diru kopuru hauek ordaintzera:

Kalte-ordaina (oker edo hutsik ezean): 4.506,56 euro (lehen tartea, 2010/01/15etik 2012/02/11ra bitarte = 2 urte x 45 egun + hilabete 1 x 3,75 egun = 93,75 egun; bigarren tartea, 2012/02/12tik 2012/11/2ra bitarte: 9 hilabete x 2,75 egun = 24,75 egun; guztira, 118,50 egun x 38,03 = 4.506,56).

Tramitazioaldiko soldatak (oker edo hutsik ezean): 7.644,03 euro (kaleratze egunetik -2012/04/16- ebazpen honen egunera arteko zerbitzualdia kontuan izanda: 201 egun x 38,03 euro eguneko).

Diru kopuru horiek ordaintzen ez badira, betearazpen honetan jada erabaki baita betearazpen agindu orokorra ematea eta betearazpena abiaraztea, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 551.3 artikuluan aurreikusitako tramiteak egiten jarraitzeko, idazkari judizialak ematen duen dekretuari lotu beharko zaio eta, horretarako, kontsulta bitez eskuratzen ahal diren erregistro eta erakundeetako datu-baseen aplikazio informatikoak. Zorraren printzipala 12.150,59 euro da, interesak 729,04 euro eta kostuak 1.215,16 euro, azken zenbateko horiek behin-behinekoz kalkulatuta, Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 251.1. artikuluan ezarritako moduan.

Ebazpen hau alderdiei jakinaraz bekie, adieraziz haren aurka berraztertzeko errekurtsoa jar dezaketela epaitegi honetan, ebazpena jaso eta ondoko hiru egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Lan arloko Jurisdikzioari buruzko Legearen 186.3 eta 187. artikuluak).

Eta Kyron Consultoria Multimedia, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2012ko azaroaren 6an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1215686