240. ALDIZKARIA - 2012ko abenduaren 11

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 5. EPAITEGIA

Ediktua. 2187/2012 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan falta-judizioa bideratzen ari dela, ebasketagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

454/2012 epaia. Iruñean, 2012ko irailaren 18an.

Rebeca Esther Alonso Adrian andreak, Iruñeko Instrukzioko 5. epaitegiko epaile magistratuak, erregearen izenean, ebasketa falta baten ondoriozko auzia aztertu du Fernanda María Bernardo Baptistaren kontrako ahozko eta jendaurreko 0002187/2012 falta-judizioan. Fiskaltzak parte hartu du, eta salatzailea Daniel Rodríguez Flores da.

Epaitza:

Fernanda María Bernardo Baptista absolbitzen dut jarduketa hauek eragin dituzten egintzetatik, eta kostuak ofizioz ordainduko dira.

Jakinaraz bekie alderdiei, adieraziz haren aurka apelazio-errekurtsoa jar daitekeela Probintzia Auzitegian, legez aurreikusitako moduan jakinarazi eta hurrengo bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, lehen auzialdian epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Fernanda María Bernardo Baptistari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2012ko azaroaren 13an.-Epaile magistratua, Rebeca Esther Alonso Adrian.

Iragarkiaren kodea: J1216049