240. ALDIZKARIA - 2012ko abenduaren 11

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 6. EPAITEGIA

Ediktua. Autoaren jakinarazpena. 1188/2011 judizio arrunta

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko autoa eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Autoa:

Fernando Poncela García epaile magistratu jauna.

Iruñean, 2012ko irailaren 10ean.

Aurrekariak:

Bakarra.-Legelari aholkulariak, Nafarroako Foru Komunitatearen izenean eta ordezkari gisa, eskubide hobeko hirugarrengotzari buruzko demanda aurkeztu zuen Banco Guipuzcoano, S.A.ren eta Promociones Gurimendi, S.L.ren aurrean, titulu judizialak betearazteko 0001793/2009 prozedurarekin lotuta. Betearazleak onartu du hirugarrengotza eta Promociones Gurimendi demandatuak, legezko eran epaturik, ez dio demandari erantzun.

Xedapen zatia:

1. Baiesten dut Nafarroako Foru Komunitateko legelari aholkulariak aurkeztu duen eskubide hobeko hirugarrengotzari buruzko demanda, Banco Guipuzcoano, S.A.ren eta Promociones Gurimendi, S.L.ren aurrekoa, eta deklaratzen dut demandatzaileak lehentasuna duela bere kreditua jasotzeko, betearazlearen aurretik, honako hau ekarri duen betearazpen prozesuan, deus ere adierazi gabe alderdiei dagozkien beste egintza batzuei buruz, hirugarrengoari diru kopururik eman gabe, betearazleari ordaindu arte hirugarrengotzaren demanda jakinarazi bitartean egindako jarduketek ekarritako kostuen eta gastuen hiru bosten. Eraman bedi auto honen lekukotza aipatutako betearazpen prozesura.

2. Ez da kostuei buruz ezer berezirik erabakitzen.

3. Ebazpen hau irmoa denean, artxiba bitez autoak, ekarritako jatorrizko agiriak aldez aurretik banakatuta eta bueltatuta.

4. Eraman bedi honen jatorrizkoa behin betiko autoen liburura.

Jakinaraz bekie ebazpen hau agertutako alderdiei, eta ohartaraz bekie honen aurka apelazio errekurtsoa jartzen ahal dutela, idatziz, epaitegi honi zuzendua, jakinarazten denetik hogei eguneko epean.

BJLOren hamabosgarren xedapen gehigarriari jarraikiz, errekurtsoa onartzeko, frogatu beharko da, hura prestatzean, 50 euroko utzi direla organo honek Banesto entitatean duen gordailu eta kontsignazioen kontuan, salbu eta errekurtsogilea bada doako justiziaren onura dutenetakoa, Fiskaltza, Estatua, Autonomia Erkidegoa, toki entitatea edo menpeko erakunde autonomoa.

Gordailu hori eginen da aipatutako diru kopurua sartuta 3173000004118811 zenbakiko espediente honen kontuan, errekurtso mota aipatuta. Ez da errekurtsorik onartuko, baldin eta haren gordailua ez bada egin.

Beraz, auto honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Epaile magistratua.

Eginbidea.-Nik, idazkariak, egina, adierazteko aurreko ebazpena hura sinatzen duen epaile magistratuak berak eman duela, autoekin lotzeko, alderdiei jakinarazteko eta erabakitakoa bete dadin. Fede ematen dut.

Eta Promociones Gurimendi S.l.ri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2012ko azaroaren 15ean.-Idazkari judiziala, José Alonso Ramos.

Iragarkiaren kodea: J1216065