240. ALDIZKARIA - 2012ko abenduaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARAITZUKO ETA NABASKOZEKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

ELZren prezioen ordenantzako aldaketa. Hasierako onespena

Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateak, 2012ko ekainaren 6an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren prezio publikoak arautzen dituen ordenantzako aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Etxeko laguntza zerbitzuko prezio publikoen gaineko ordenantzako aldaketa behin betiko onetsiko da eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean, baldin eta jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten.

Ezkarozen, 2012ko azaroaren 21ean.-Mankomunitateko burua, Juan Angel Contín Carlosena.

Iragarkiaren kodea: L1216362