1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
105/2012 FORU AGINDUA, azaroaren 14koa, Osasuneko kontseilariak emana, Salvador Carrascosa Moreno jauna Nafarroako Ospitaleguneko Zerbitzu Kirurgikoen zuzendariorde mediku izendatzen duena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuaren 14.1 artikuluak ezartzen du zuzendariordeak Osasuneko kontseilariak libreki izendatu eta kenduko dituela kargutik, zuzendari kudeatzaileak proposaturik.
Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak egindako proposamena, eta 62/2012 Foru Dekretuaren 14. artikulu horretan emandako ahalmenak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. Salvador Carrascosa Moreno jauna Nafarroako Ospitaleguneko Zerbitzu Kirurgikoen zuzendariorde mediku izendatzea.
2. Foru agindu hau jakinaraztea Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari eta interesdunari.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2012ko azaroaren 14an.-Osasuneko kontseilaria, Marta Vera Janín.
Iragarkiaren kodea: F1216008