240. ALDIZKARIA - 2012ko abenduaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORONTZE

2013ko karga-tasak

Orontzeko Udalak, 2012ko azaroaren 21ean egin bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, erabaki zuen ezartzea, 2013ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izan dezaten, ondotik aipatzen diren karga-tasak eta ponderazio indizeak, era berean aipatzen diren udal zergei dagozkienak:

1. Karga-tasa aldatzea lur-ondasunen gaineko kontribuziorako, honela geldituko baita:

-Hirilurreko ondasunen gainean: igo egin da, %0,22 izanen baita.

-Landalurreko ondasunen gainean: igo egin da, %0,60 izanen baita.

2. Mantentzea Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko zergaren karga-tasa, %2,00 izanen baita.

3. Karga-tasa mantentzea Hirilurren balio igoeraren gaineko zergaren kuota sortzeko, %8,24 izanen baita tasa bakarra. Balioaren egiazko igoera zehaztu ahal izateko, mantendu egin dira Toki Ogasunei buruzko Legeko gutxienekoak.

4. Mantentzea Jarduera ekonomikoen gaineko zergarako Udalaren indizea, 1,03 izanen baita.

Erabaki honek 2013ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo bestela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Orontzen, 2012ko azaroaren 21ean.-Alkatea, Cristina Lorente Hualde.

Iragarkiaren kodea: L1216489