240. ALDIZKARIA - 2012ko abenduaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

Arau Subsidiarioak - U.C.-2 unitate sendotua
Behin betiko onespena. Hirigintzako antolamendu xehakatuko determinazioen aldaketa

Udal honek, 2012ko azaroaren 22an egin osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen, dagokion aktaren onespenetik ondorioztatzen dena gorabehera:

Lodosan, 2012ko azaroaren 23an.-Alkatea, Pablo Azcona Molinet.

Osoko bilkuran hartutako erabakia

1. Behin betiko onestea aipatu agiria, "Lodosako Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala, José Ramón Martínez Pradosek sustatua, La Florida kaleko 70 zenbakian" izenekoa, Jesús Gil-Arias Madorrán arkitektoak prestatua, Estproingar, S.L.rena, elkargo ofizialaren ikus-onespenik ez duena, 2012ko ekainekoa eta 12-0037-MOD-M2 erreferentzia duena. Lodosako Udalaren sarrera erregistroan 2063 zenbakia du, 2012ko irailaren 19koa; haren helburua da atzeko lerrokadura lekuz aldatzea, La Floridako 70ean dagoen eraikinean, etorkizuneko eraikuntza erregularizatzeko. Hondoaren handitzea egin da 1492. udal lurzatiaren 60,22 m²-ko puska baten gainean, sustatzaileak hura lortu nahi baitu beste espediente batean. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 artikuluan 74. artikuluari dagokionez xedatuari jarraikiz.

2. Behin betiko onesteko erabaki honen xedapen zatia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta dokumentazio teknikoaren ale bat eta izapideetako ziurtagiriak Nafarroako Gobernuko Sustapen Departamentuko Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren Zuzendaritza Nagusira igortzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluari jarraituz, eta sustatzaileari jakinaraztea.

3. Erabaki hau irmoa da bide administratiboan eta, haren kontra, errekurtso hauetakoren bat jartzen ahal da, hautara:

1.-Hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua (azaroaren 25eko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuena).

Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, hura ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz aurkeztu.

2.-Hilabeteko epean, jakinarazpenetik hasita, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu.

3.-Bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).

Iragarkiaren kodea: L1216488