240. ALDIZKARIA - 2012ko abenduaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Ordenantza fiskaletako aldaketa. Hasierako onespena

Eguesibarko Udalak, 2012ko azaroaren 8an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen ondoko ordenantza fiskal hauetako aldaketa:

1. ordenantza.-Ordenantza fiskala, Ingurumena babeste aldera kontrolatu beharreko jarduera sailkatuetarako eta jarduera kaltegabeetarako baimenak emateko edo kontrol jarduerako egiteko tasak arautzen dituena:

6. ordenantza.-Ordenantza fiskala, Agiriak eta espedienteak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituena.

7. ordenantza.-Ordenantza fiskala, irekitzeko lizentzien tasak edo irekiera kontrolatzeko jarduera administratiboen tasak arautzen dituena.

8. ordenantza.-Ordenantza, hirigintzako jarduketen tasak arautzen dituena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, aipatutako ordenantza fiskaletako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzak behin betikoz onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2012ko azaroaren 22an.-Alkatea, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L1216408