4. PROZEDURA JUDIZIALAK
TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
5. EPAITEGIA
Enkante publikoa. 381/2012 prozedura
Edurne Miranda de Ortiz de Latierro andreak, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5. Epaitegiko idazkari judizialak.
Aditzera ematen dut: Caja Rural de Navarra S C Limitada de Créditok eskaturik, José Tomas Catalán Gómez, María Pilar Arellano Igea, Ignacio García Segura eta Cristina Vicente Sesma jaun-andreen aurka epaitegi honetan bideratu den 381/2012 betearazpen-prozesuan, erabaki da ondotik, tasazio-prezioa finkatuta, adierazten diren ondasunen enkante publikoa egitea hogei egunez:
Enkantean jartzen diren ondasunak eta horien balorazioa:
Familia bakarreko etxebizitza, Fiteron dagoena, Tomas Ruiz de Mendoza y Lopez de Heredia kaleko 22 zenbakian. Tuterako 2. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago, 2915. liburukian, 179. orrian, eta finkak 7201 zenbakia du.
Enkantea egiteko, finka berrehun eta hamar mila euroan (210.000 euro) baloratu da, hipoteka-maileguaren eskrituran ageri den bezala.
Enkantea 2013ko urtarrilaren 21ean eginen da, 10:00etan.
Enkantearen baldintzak:
1.-Lizitatzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte:
1. Beren nortasuna behar bezala frogatzea.
2. Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela adieraztea.
3. Epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banestoren 5049 0000 06 0381 12 kontuan, ondasunen tasazio-balioaren %20 sartu izanaren gordekina aurkeztea edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, halaxe adierazi beharko da gordekinean, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 652. artikuluaren 2. idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako.
2.-Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.
3.-Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan.
4.-Posturarik onena enkantean jarri den ondasunaren balorazioaren %70ekoa edo handiagoa bada, errematea posturagile onenaren alde onetsiko da. Ehuneko horretatik beherakoa bada, PZLaren 670. artikuluan adierazitakoari jarraikiko zaio.
5.-Erregistroko ziurtagiria epaitegi honetako Idazkaritzan dago ikusgai.
6.-Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta horrenbestez, enkantean parte hartze hutsarekin lizitatzaileak hori onartzen du, bai eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogatzea ere, errematea bere alde esleituz gero.
7.-Honako honek demandatuei legezko jakinarazpena egiteko balio izanen du, ez baldin badaude enkantearen xede den finka hipotekatuan.
Ezinbesteko arrazoiengatik, epaitegiari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik edo, oker bat dela-kausa, enkantearen deialdia igande baterako edo jaiegun baterako egiteagatik enkantea adierazitako egunean eta orduan egiterik ez badago, ulertuko da hurrengo egun baliodunean eginen dela, ordu berean, larunbatak kenduta.
Tuteran, 2012ko azaroaren 6an.-Idazkari judiziala, Edurne Miranda Ortiz de Latierro.
Iragarkiaren kodea: J1215624