238. ALDIZKARIA - 2012ko abenduaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Udal Planeko aldaketa puntualaren espedientea.
Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2012ko azaroaren 22an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa puntualaren espedientea, Zizur Nagusiko Udal Planeko A-10 exekuzio unitatearen hirigintza antolamendu xehakatuko determinazioei dagokiena. Joaquín Pérez-Seoane Garrido da sustatzailea, María Josefa Michelena Iriarte ordezkatuz.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 80, 79 eta 70. artikuluei jarraikiz, aipatu espedientea jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, betiere jendea hartzeko orduetan.

Zizur Nagusian, 2012ko azaroaren 27an.-Alkatea, Luis María Iriarte Larumbe.

Iragarkiaren kodea: L1216712