221. ALDIZKARIA - 2012ko azaroaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2675/2012 EBAZPENA, urriaren 15ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Vega García López andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Laneko Epidemiologia, Ikerketa eta Osasun Ebaluaziorako Ataleko buru izendatzen duena, merezimendu lehiaketa eginda.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak maiatzaren 23an emandako 1448/2011 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 89 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Horien artean, Nafarroako Lan Osasunaren Institutua zenaren Laneko Epidemiologia, Ikerketa eta Osasun Ebaluaziorako Ataleko burutza zegoen. Aipatutako deialdia 2011ko 116. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 15ean.

Otsailaren 27ko 563/2012 Ebazpenaren bidez, burutza hori betetzeko deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpena 2012ko 58. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 23an.

Jarduketak bukatuta, deialdiaren 11.3. atalean adierazitako proba gainditu duten izangaien zerrenda igorri du merezimendu lehiaketaren epaimahai kalifikatzaileak, lehiaketaren ataletan guztira lortutako puntuazio handienetik txikienera ordenaturik.

Hori kontuan hartuz, eta orobat deialdiaren 13. oinarrian xedatutakoa, bidezkoa da Vega García López andrea izendatzea, lehiaketa gainditu eta puntuazio handiena lortu duen izangaia delako.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Vega García López andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Laneko Epidemiologia, Ikerketa eta Osasun Ebaluaziorako Ataleko buru izendatzea. Merezimendu lehiaketa bidez lortu du plantillan 4621 zenbakia duen burutza hori.

2. Izendatuak Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Giza Baliabideen eta Kudeaketa Teknikoaren Zerbitzuan hartu beharko du lanpostuaren jabetza, izendapena jakinarazi ondoko hamar egun naturaleko epearen barrenean.

Behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, jabetza hartzen ez badu, burutzan aritzeko eskubide guztiak galduko ditu.

Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari jabetza hartzearen berri eman beharko zaio, behar diren idazpenak egiteko.

3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Giza Baliabideen eta Kudeaketa Teknikoaren Zerbitzuari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, eta interesdunari jakinaraztea. Interesdunari aditzera ematen zaio ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoarekin bat. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen.

Iruñean, 2012ko urriaren 15ean.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1215224