221. ALDIZKARIA - 2012ko azaroaren 12a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
5. EPAITEGIA

Enkante publikoa. 209/2012 prozedura

Edurne Miranda de Ortiz de Latierro andreak, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Nafarroako Rural Kutxak eskaturik, hipoteka bat dela-eta, Murugain, S.L.ren, Jesús Robles Asaren eta Teresa de Jesús Asa Goyenaren aurka epaitegi honetan bideratzen ari den 0000209/2012 betearazpen prozesuan, erabaki da ondotik, tasazio-prezioa finkatuta, adierazten diren ondasunen enkante publikoa egitea hogei egunean:

Enkantean jartzen diren ondasunak eta horien balorazioa:

Hiri finka: Zarrakazteluko etxea, Tuterako 1. Jabetza Erregistroan inskribatua: 3.384. liburukia, 139. liburua, 199. orria, 4.720. finka.

Enkantearen ondorioetarako, finka 168.000,00 euroan baloratu da, hipoteka-maileguaren eskrituran ageri den bezala.

Enkantea 2013ko urtarrilaren 21ean eginen da, 10:00etan.

Enkantearen baldintzak:

1.-Lizitatzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte:

1. Beren nortasuna behar bezala frogatzea.

2. Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela adieraztea.

3. Epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banestoren 0030853880 9999999999 05 0478 020912 kontuan, ondasunen tasazio-balioaren %20 sartu izanaren gordekina aurkeztea edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, halaxe adierazi beharko da gordekinean, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 652. artikuluaren 2. idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako.

2.-Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.

3.-Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan.

4.-Posturarik onena enkantean jarri den ondasunaren balorazioaren %70ekoa edo handiagoa bada, errematea posturagile onenaren alde onetsiko da. Ehuneko horretatik beherakoa bada, PZLaren 670. artikuluan adierazitakoari jarraikiko zaio.

5.-Erregistroko ziurtagiria epaitegi honetako Idazkaritzan dago ikusgai.

6.-Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta horrenbestez, enkantean parte hartze hutsarekin lizitatzaileak hori onartzen du, bai eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogatzea ere, errematea bere alde esleituz gero.

7.-Honako honek betearazpenpekoei legezko jakinarazpena egiteko balio izanen du, ez baldin badaude enkantearen xede den finka hipotekatuan.

Ezinbesteko arrazoiengatik, epaitegiari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik edo, oker bat dela-kausa, enkantearen deialdia igande baterako edo jaiegun baterako egiteagatik enkantea adierazitako egunean eta orduan egiterik ez badago, ulertuko da hurrengo egun baliodunean eginen dela, ordu berean, larunbatak kenduta.

Tuteran, 2012ko urriaren 15ean.-Idazkari judiziala, Edurne Miranda Ortiz de Latierro.

Iragarkiaren kodea: J1214667