211. ALDIZKARIA - 2012ko urriaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Meteorologia estazio automatikoa jartzeko herrilurra okupatzea. Hasiera batez onestea

2012ko urriaren 9an Udalak egindako osoko bilkuran, ondoan dagoen akordioa onartu zuen, besteak beste, A.F.E.ren 206. artikuluaren salbuespenarekin:

1) Eskatutako herri-lurraren lagapena arautu behar duen baldintza agiria onestea.

2) Eskatu duten 64 metro karratuko herrilurra, 12. poligonoko 150-A lurzatian dagoena, okupatzeko espedientea hasiera batez onestea.

3) Nafarroako Gobernura espediente hau bidali baino lehen katastroaren gaineko dokumentazio grafikoa aurkeztu behar duela interesdunari jakinaraztea.

Dokumentazio horretan ukitutako lurzatiak, lurzati puskak eta lurrak identifikatu behar dira. Lurzati zedulak, planoak etab.

4) Espediente hau jendaurrean edukitzea 15 egun balioduneko epean.

5) Adieraztea alegaziorik ez badago hasiera batez onartutako herrilurra okupatzeko espedientea behin betiko bihurtuko dela eta espediente hau Nafarroako Gobernuari igorriko zaiola, onets dezan.

6) Erabaki hau interesdunari bidaltzea. Aldi berean, adieraztea izapide-egintza denez ezin dela inolako errekurtsorik jarri.

Beran, 2012ko urriaren 19an.-Alkatea, M.ª Sol M. Taberna Iratzoki.

Iragarkiaren kodea: L1214707